2026-01-21
Blog Page 1179

Langileok ere erabakitzeko eskubidearen alde mosaiko erraldoira!

Kataluniako galdeketaren bezperatan eta Eskoziako erreferenduma pasata, Gure Esku Dago ekimenak Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko lanari jarraipena emanez, mosaiko erraldoi bat egingo du Donostiako Zurriola hondartzan datorren azaroaren 8an. Nahi eta behar dugun herriari ateak irekiko dizkion erabakitzeko eskubidearen alde ekimen honetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizue LABek langile eta herritar guztioi.

#5000Baietz mosaiko erraldoia azaroaren 8an

Zatoz mosaiko erraldoira!

 

 

 


Sindikatuen eta Aldundiaren arteko aurreakordioa Bizkaibusen

0

Atzo arratsaldean, Bizkaibus ordezkaritza duten sindikatuek eta Bizkaiko Aldundiak greba mugagabeari amaiera eman dion aurreakordio bat sinatu zuten. Aurreakordioak 2013ko urriaren 4an sinatutakoa mantentzea jasotzen du. Azaroaren 4a bitartean langile batzarrak burutuko dira aurreakordioa aztertzeko eta oniritzia jaso ezean grebak aurrera jarraituko duela iragarri dute sindikatuek. Gaurtik aurrera autobus zerbitzuak normaltasunez harituko.

Aurreakordioan, esan bezala, 2013ko urriaren 4an sinatutakoa mantentzea jasotzen du, eta momentuz zerbitzuak modu berean jarraituko badute ere, Aldundiak apirilaren 15a baino lehen hitzartutako lineak martxan jartzeko konpromezua hartu du.

{linkr:related;keywords:bizkaibus;limit:5;title:Albiste+gehiago}

 
 

 

LAB bere ordezkaritza indartzen jarraitzen du hauteskunde sindikalen epealdi trinkoaren hasieran

0

Hauteskunde sindikalen epealdi trinkoaren lehenengo bi hilabeteak aurrera doazen honetan, hainbat enpresetan hauteskunde sindikalen prozesuak abian dira. Nahiz eta oraingoz eragin handiena enpresa txiki eta ertainetan izaten ari den, hainbat enpresa esanguratsuetan beraien hauteskunde prozesuak amaituta dauzkate.

Gipuzkoan da bozketa gehien egin diren herrialdea, batez ere industriaren eremuan. Adibidez Tekniker enprean LAB bost ordezkaritik zazpira pasatzen da bere gehiengo absolutua indartuz, baita Elgetako Recyde enpresan non hiru ordezkariekin gehiengo absolutua lortzen du ELA sindikatuaren kontura. Bestalde Sete edo Salva bezalako enpresetan LABk bere ordezkaritza igotzea lortzen du eta Refraktarios Kelsenen lehen aldiz bi odezkari lortzen ditu, aurretik soilik ELAko ordezkariak zeuden enpresan.

Nafarroako industria esparruan emaitza onak eskuratzen ditu LABek. Azpimarratzekoak dira Agoitzen dagoen Gamesan lehen aldiz ordezkaritza lortzen duela LABek (bi ordezkari) eta Bianako Mondelez (lehen Marbú zena) bi ordezkari izatetik lau izatera pasatzea eta produkzioan CCOO aurretik lehen indarra izatea.

Sektore publikoari dagokionez, LABk ordezkaritza maila mantentzen du Donostiako Udalean izandako bozketetan, laboralen artean bozkatuenak izanda eta funtzionarioetan bozkak handituz. Ordezkaritza berria lortzen dugu Txingudiko Zerbitzuetan baita Barakaldoko udal haurreskoletan. Era berean eta irakaskuntzari dagokionean, ikastoletan LABek daukan gehiengo absolutoa indartzen jarraitzen du, Udarregi ikastolan emandako emaitzak adibide izanda (hiru ordezkaritik laura gehiengo absolutua mantenduz). Irakaskuntza pribatuan LAB Presentación de Maria eskolan bi ordezkari lortu ditu, gehiengo absolutoa eskuratuz.

Era berean, LABk hainbat enpresa txiki eta ertainetan hautagaiak aurkezten ari dela azpimarratu nahi dugu, aurretik inoiz aurkeztu ez garen tokietan hain zuzen. Horrek gure ustez gure sindikatuak atxekimendu maila handia lortzen jarraitzen duela esan nahi du, aurreko hilabeteetako tendentziari segida emanez.
 

 

Ainhoa Etxaide aurrez aurre

0

Gaurkotasunari errepasoa emateko eta aurrera begirako erronkaz mintzatzeko Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izan zen urriaren 2an LABeko idazkari nagusia. Jasone Agirre kazetariak zuzenduriko elkarrizketan politika gaiak, lan mundua eta gai sozialak izan zituen hizpide Etxaidek.

ELKARRIZKETA OSOA (50:37)

LAN MUNDUA (18:28)

GAI SOZIALAK (15:41)

POLITIKA (13:58)



 

 

 

Egungo ereduaren ustelkeriaren aurrean diru publikoa modu publikoan gestionatzea da gakoa

0

Azken egunetan korrupzioaren kontrako operazioak biderkatu egin dira arazo hau pertsona batzuen kontua dela irudikatu nahian. LABeko idazkari Nagusi den Ainhoa Etxaidek Arantxa Sarasola, Zerbitzu publikoetako Federazioko idazkariarekin batera eman duen prentsaurrekoan argi utzi nahi izan du arazoa ez dela jende ustela dagoela baizik eta ustelkeri hori sistemikoa dela eta gaur egungo sistema beharrezkoa dela ustelekeria guzti hau egon dadin.

Gaur egungo sistema bera da gutxi batzuei diru publikoan eskua sartzeko aukerak eta bideak ematen dituena, baina horri ez diote erreparatu nahi, ez diote benetan arazoari aurre egin nahi atzean interes gehiegi daudelako. “Badakigu pertsona asko aberastu direla ustelkeria honi esker, ustelkeri hau ez da berria” gehitu du Etxaidek. Egoera larria izanik ere jakina da “ustelek ez dutela ustelkeria garbituko”, are gehiago, badakigu egiten ari diren hori ez dagoela ustelkeria konpontzeari begira zuzenduta baizik eta euren sinesgarritasun arazoa zuzentzeko asmoz baizik.

Guzti honekin “madrilera begira jarri gara baina hemen ere egoera ber bera da, Euskal Herrian ere ustelkeria badago eta jende askok dirua egin du honela”. Adibideak ez dira falta, hor daude bezteak beste CAN Nafarroako dieten kasua, Gipuzkoako ogasunean gertatutakoa posible izateko jende bat beste norabait begira egon da, edo Patxi Lopez-k Collantes-en arteko negozioak.

Etxaideren ustez larriena “ustelkeri zuria, legezkoa dena” da eta hori da benetako arazoa, hau da politika gutxi batzuen interes pribatuen arabera erabiltzen denean eta praktika hori tamalez orokorra da. Idazkari Nagusiak hor kokatu ditu adibidez pribatizazio prozesuak, “lagunek negozioa egin dezaten”, edo bateragarritasun eredua non pertsona batek kobratu dezaken alderditik, ardua politikoa izateagatik edo administrazio kontseiluan egoteagatik. Idazkari nagusiak salatu du korrupzio zuriari ez zaiola begiratzen.

Honen aurrean LABek justizia soziala eskatzen du, ez baita egia gure eskubideetan edo zerbitzu publikoetan diru gehiegi erabiltzen denik. Guk ez dugu itun bat nahi hauen aurpegia garbitzeko guk benetan sistema demokratiko baterako prozesu demokratizatzaile bat nahi dugu. Hau guztia konponduko da politika eredu berri bat definitzen badugu, benetan kontrol soziala badago eta erabakiak herritarren mesedetan hartzen badira eta ez gutxi batzuen benefiziorako. Etxaidek argi utzi du “diru publikoa modu publikoan” gestionatu behar dela eta orain da momentua aldaketa guzti hauek egiteko.

Zerbitzu publikoan egungo ereduaren gainean LABek egiten duen kritika
Hau ez da beraz LABentzat egoera berria ezta ustekabea, hau zerbitzu publikoen gaur egungo ereduaren gainean LABek egiten duen kritika orokorraren ardatza dugu: urteak egin ditugu zerbitzu publikoetan ustelkeria praktika hauek salatzen, ze horrelako jokabideek kolokan jartzen dutena ez baita soilik politikagintzaren sinesgarritasuna baizik eta zerbitzu publikoak beraiek (diru publiko gutxiago zerbitzu publikoen sarerako, pribatizazioen bidez zerbitzu publikoen kalitatean galera, lan baldintza okerragoak, …). Horregatik LABentzat funtsezkoa izan da ustelkeria berezko osagarria duen zerbitzu publikoen ereduaren kontra gure irakurketa kritikoa egitea, eta baita honen kontra borrokatzea. 

Hala, sindikatuari dagokion esparru propio horretatik, negoziazio kolektiboaren ariketatik LAB izan da aitzindaria zerbitzu publikoen pribatizazioaren aldarrikapena hitzarmenak sinatu ala ez sinatu elementu determinante gisa planteatzen. Honetaz gain, hori nahikoa ez dela irizten diogulako, zerbitzu publikoen erabakiak hartzeko langileen eta herritargoaren parte hartzea nahitanahiezko baldintzatzat ere planteatzen dugu. Baina han hemen, dugun indar korrelazioaren arabera, norabide honetan sinatu/lortu ditugun akordioak izanik ere, non zenbait kasutan pribatizazioei buelta ematea ere lortzen ari garen, konsziente gara akordio hauen bidez soilik ez dugula lortuko ustelkeriarekin bukatzea.

Izan ere, Ainhoak ondo azaldu duen bezala, arazoa sisteman bertan baitatza, honen froga argiak, denboran berriak gainera honakoak ditugu:

  • iazkoan Kongresuan, PNV eta UPNren laguntzarekin PPko Gobernuak Udal Legearen erreforma onartzen du besteak beste honako xedapenak jasoz: udal zerbitzu publikoak halabeharrez zeharkako kudeaketa izan behar dutela (alegia, pribatizatuak egon behar dutela) baldin eta kudeaketa hori ekonomikoki sostengarriagoa dela frogatzen bada (zeren kontura? langileen baldintzak, zerbitzuaren kalitatea, …).
  • EAEn esaterako, Gobernuak aurkeztu berri duen Euskal Administrazio Publikoen Legearen Proiektuaren errealitatearekin topo egiten dugu. Zein da lege horrek erakusten digun errealitatea? Bada, Jaurlaritzak, gure administrazioak arautzean, horrelako praktikei bizkarra emango dien legedia egin beharrean guztiz kontrakoa egiten duela, alegia, lege bat zerbitzu publikoen pribatizazioak ahalbidetu eta arau bilakatzen jarraitzen duena, lege bat non langileen eta herritarren parte hartzeko eskubidea ezer erretorikoa baino ez diren, eta lege bat non are gehiago, zerbitzu publikoen gestioa kontrolatzeko agentzia bat bai planteatzen den, baina non aipatutako dena delako agentzian erakunde instituzionalak baino egongo ez diren neurrian, berau itxurakeria hutsa den.

LABen ustez ustelkeria sistemikoarekin bukatu nahi badugu funtsezkoa da herri bezala joko arau batzuk definitzea, zerbitzu publikoak babestu eta ustelkeria praktikak baztertzea xede izango duen legedia. Lege honek oinarrizko bi ardatz izan behar ditu:

·      zerbitzu publikoen gaineko erabakiak, ebaluazioa eta kontrola ezin dira gelditu soilik unean uneko gobernarien esku, eta horretarako, langile zein herritarren esku hartzerako mekanismoak definitu behar dira.

·      Zerbitzu publikoen pribatizazioa guztiz mugatuko duten borondate politikoak behartu behar ditugu, eta horretarako legedia definitu, are gehiago, gure ustez errebertsio prozesuak egiten hasteko borondate politikoak eta marko legalak osatzen hasi beharko ginateke.

Bien bitartean egiten diren ustezko atsekabe adierazpen politiko oro itxurakeria besterik ez dira izango.

 

 

 

 

Gehiengo sindikalak kontzentrazioa egin du istripuz hildako azken langilearen heriotza salatzeko

Gehiengo sindikalak, elkarretaratzea egin du gaur Algortako portu zaharrean lan istripu baten ondorioz bizia galdu zuen azken langilearen heriotza salatzeko eta interes ekonomikoen gainetik tostartekoen segurtasuna bermatu dadila exijituz. Hilaren 27an, Barrikako uretan “Itsaso Berria” arrantza ontziko I.I. 45 urteko tostartekoak bere itsasontziak hondoa jo ondoren galdu zuen bizia.

 

 

Telefónicako hitzarmen berri bat negoziatzeko eskaera egin dute LAB eta CIG sindikatuek

LAB eta CIG sindikatuek mobilizazioei eusteko konpromezua berritu dute hitzarmen kolektibo berri bat negoziatzeko eskatze aldera. Telefónicako negoziazio Iraunkorraren baitan langileei ezarri nahi dizkieten lan eta soldata baldintzak adosten ari dira. Ezkutuan gainera.

Eredu berri horrek, lurraldekako enpleguaren banaketa dakar ere: Madril eta Barcelona lirateke ardatz nagusiak. Hau honela, atzo, hilak 29 elkarretaratzeak burutuko zituzten Iruñeako zezen plaza ondoko Telefonicako zentralean, Donostiako Sagrada Familia kalean – telefonicako Amara zentral aurrean eta Bilboko Buenos Aires kalean (Telefonicako zentralaren aurrean).

 Hitzarmen Kolektibo berria – Nuevo Convenio Colectivo [Infoa]

 

 

Lanbideko langileek lan duinaren eta zerbitzu publikoaren alde irten dira kalera

Lanbideko langileak Gasteiz, Bilbo eta Donostian mobilizatu ziren atzo lan duinaren alde eta zerbitzu publiko baten alde. Lanbideko ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuentzat kalitatezko zerbitzu publikoaren alde borrokatzea inoiz baino garrantzitsuagoa da eta bide horretan lanean jarraituko dutela adierazi zuten.

Eusko Jaurlaritzak negoziazio prozesuan hartutako jarrera itxia eta zerbitzu publikoaren kudeaketa negargarria izaten ari dela salatu dute sindikatuek. Mobilizaziorako arrazoiak asko direla azpimarratu dute, besteak beste, soldatetan ematen ari den jaitsiera, nahitaezko lanpostu lekualdaketak, formazio zentroen desagerpena eta aldi bateko langileak kanporatzea… 

ELA, LAB, CCOO eta UGTren irakurketa
Lanbide BORROKAN!! ZERBITZU PUBLIKOAREN DEFENTSAN!!

Enplegu Publikoaren Euskal Zerbitzua, LANBIDE, martxan hasi zenetik Eusko Jaurlaritzak Zerbitzu publiko honen kudeaketa negargarria egin du.

Lanbideko zuzendaritzak erakundeko lanpostuen-zerrenda aurkeztu zuen iaz, bertan jasotzen dira funtzionamendurako beharrezko den lanpostu kopurua eta lanpostu horien baldintzak. Negoziazio prozesuan gobernua mantentzen ari den jarrera itxiak langileak eraman ditu lantokietan asteroko elkarretaratzeak, lan uzteak eta 6 greba egun egitera.

Langileak mobilizatzeko arrazoiak honakoak dira:

• Administrazioaren proposamenak dakartza soldata jaitsierak, lantokiaren herria aldatzea dakarren bulego batetik besterako derrigorrezko mugimenduak, “behatzez” lanpostuak jabetzan ematea, aldi baterako langileen lan-kontratua etetea bereziki Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriarekin (EPO) harremana duten zerbitzuengan kaltea eragingo dutenak, eta zerbitzuen pribatizazioa. Guzti honek Lanbidek eskaintzen duen zerbitzuaren hondatzea dakar eta zuzenean egingo die kalte herritarrei.
• Eusko Jaurlaritzak gobernu espainiarraren erreforma atzerakoiak ezartzen ditu, langileen lan-baldintzak okertuz eta Zerbitzu publikoa degradatuz.

• Hedabideak herritarroi ezkutatzen ari zaizkigu Lanbiden dagoen egoera jasanezina eta, halaber, langileek aurrera daramatzaten mobilizazioak eta horien arrazoiak.

Gainera, zenbait alderdi politikok Lanbide bihurtu dute guztiak balio duen borroka politikorako gune, demagogiarik xenofoboenetik hasi eta langileenganako erabateko errespetu falta adierazteraino, prestazio sozialak, lanerako orientazioa eta formazioa bezalako gai sentsibleak kudeatuko dituen kalitatezko zerbitzu publikoa bermatu beharrean.

 

 

 


J.A. Olabarri S.L. enpresaren hartzekodunen konkurtsoan dagoen joko iluna salatzen du LABek

0

Aurreko astelehenean, urriak 21, J.A.OLABARRI S.L. enpresak Bilboko merkataritza-arloko epaitegiaren aurrean hartzekodunen konkurtsoa egiteko eskaria aurkeztu zuen, enpresaren itxiera eta 120 lagile baino gehiagoren kaleraketa ekar dezakeena..

Prozesu hau oso modu ilunean eramaten dira aurrera, hain zuzen ere langileek ez dute hautatutako ordezkaririk, hori dela eta gaur egun oraindik ere ez dakite enpresaren jokaldi honek ze ondorio izan ditzakeen.

LABek eskura duen informazio eskasaran arabera pentsa dezakegu konkurtso prozedura honen atzean enpresaren likidazioa lortzeko borondatea dagoela, nahiz eta enpresa honek obra ugari ditu kontratupean eta amaitu gabe.

Guzti honegatik LAB sindikatuak enpresaren erabakia salatu nahi du, ulertzen baitugu erabaki gogor honen atzean dagoen benetako arrazoia urteetan enpresak aurrera eramandako gestio oker bati erantzutea dela eta ez enpresaren beharrei erantzutea, hain zuzen ere honen gain eroriko baitira espekulazio politiketan eta arrakastarik gabeko negozioen ondorioz sortutako zorrak.

Honengatik LABek dei egiten die lagilei guztiei antolatu eta borrokari ekin diezaioten lan postuen mantentzeari begira.