2025-12-31
Blog Page 1157

Borrokaren aldarria entzun da Gasteizko kaleetan barrena

0

Gasteizen bildu garen guztioi enplegua eta industria nahi dugula batzen gaitu. Injustiziaren baten aurrean altsatzeak batzen gaitu, beste eredu baten alde borrokatzeko prestutasunak batzen gaitu.

Euskal industria eta enplegua ez daude salgai. Gure seme-alaben geroa ez dago salgai. Gobernuari eskatzen diogu egoerak eskatzen duen mailan egotea, herri honetako langileen mailan egotea.

Ez dugu amore emango. Enpresak irekita nahi ditugu, lanpostuak sortzen, aberastasuna banatzen. Horretarako langileak babesten dituen enplegu eta politika industriala posible eta beharrezkoa da. Aberastasuna sortzen eta banatzen duen eredu ekonomiko indutriala posiblea da. Langileok prest gaude borroka hori egiteko, bide hori egiteko.

 

 

 

Argi dugu, Euskal Presoak Euskal Herrira

Atzo LAB sindikatua kalean izan zen Euskal Preso eta Iheslarien eskubideak aldarrikatzeko eta haien etxeratzea eskatzeko. Gasteizen, urtero bezala, azoka egunean kontzentrazioa burutu zuen Andra Mari zuriaren plazan eta Hego Uribe-Arratiako LABeko kideak "Euskal Presoak kalera orain" lepopean mobilizatu ziren. Urtarrilaren 10ean Bilbon Euskal Presoen Euskal Herriaratzea eskatzeko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu zuten.

GASTEIZ

HEGO URIBE-ARRATIA

 

URTARRILAREN 10ean DENOK BILBORA!
Argi dugu, NOW! Euskal Herrira

ABENDUAK 20 Donostian
Salbuespen egoerarik ez!
PRESOAK ETXERA

 

LABek hauteskundeak irabazi ditu Bizkaiko Aldundian

0

Datuen azterketa 

LAB sindikatuak berriro irabazi ditu Bizkaiko Foru Aldundiko funtzionarioen hauteskunde sindikalak eta orain dela 4 urte lortutako emaitzak hobetu ditu. 

Hauek dira datuak, laburtuta: 

Lehenik eta behin, parte-hartze maila nabarmendu behar da: 1.453 langile joan dira botoa ematera, zentsuaren % 51,70 (oraingo zentsuan 122 pertsona gutxiago egon dira). Parte-hartzearen portzentajeak puntu bat egin du gora 2010eko hauteskundeekin alderatuta. 

LAB da aurrekoan baino boto gehiago lortu duen sindikatu bakarra (+ 67, hau da, % 10,77 gehiago), eta ordezkari bat gehiago lortu du. Gainerako sindikatuek 2010eko hauteskundeetan baino boto gutxiago lortu dituzte. 

Esanguratsua da LABek sindikatuen botoen % 48,18 lortzea (aurreko hauteskundeetan baino % 4,84 gehiago. Gainerako sindikatuek ordezkaritza portzentaje txikiagoak lortu dituzte: ELA, % –1,48; UGT,% – 2,34; CCOO, % –1,02 . 

LABen balorazioa 

1. Parte-hartzea puntu bat gora egin arren, abstentzioa oso altua izan da, zentsuaren % 48,30. Gure ustez, sindikatuok hausnarketa bat egin behar dugu horren inguruan, langileen parte-hartzeak indar handiagoa ematen dielako lan arloko aldarrikapenei. 

2. LABek indartu egin du 2010ean lortutako gehiengoa, eta handitu egin ditu gainerako sindikatuekiko distantziak. Gure lan egiteko moduaren eta gure delegatuek egindako lanaren alde egin dela ulertzen dugu. 

3. Halaber, gehiengo sindikala berresteak esan nahi du sindikatuen batasunaren, lankidetzaren eta adostasunaren alde eta langileek laneko aldarrikapenetan parte hartzearen alde egin dugun apustua babesten dela. Hobetu behar diren alderdiak daude, jakina, baina jarrera horri eutsiko diogu aurrerantzean ere. 

4. Horrez gainera, emaitzek LABek garatutako ildo sindikala berresten dute: langileen eskubideen defentsa irmoa eta azken urteetan jasandako murrizketen salaketa zerbitzu publikoen eta herritarren eskubideen defentsarekin uztartzea. Halaber, emaitza hauek gure herrian hain beharrezkoa den aldaketa politikoaren eta sozialaren aldeko apustua indartzen dute. 

Ondorio gisa, esan behar dugu oso pozik gaudela lortutako emaitzekin, eta gure zorionik beroena helarazi nahi dizuegu langile guztiei. Baina, orain, lanean jarraitu behar dugu, eta laneko eskubideak eta baldintzak zintzotasunez, apaltasunez eta dedikazio osoz defendatzeko konpromisoa berresten dugu. 
  

 

 

Condesa, langileen etorkizuna kolokan

0

Pasadan asteazkenean, hilak 17, Legution dagoen Condesa Fabrileko langileek ezezkoa eman zioten zuzendaritzak aurkeztutako EREari. Condesako LABek eta ELAk Zuzendaritzak akordio bat erdiesteko erakutsitako borondate eza salatu nahi dugu. Ez dute enpleguari buruzko konpromisorik lotu nahi izan, ezta aipatutako EREaren ondorioak mugatzeko ere.

Horrez gain, Condesa Taldeak ez die aparteko ordainsaririk ordaindu langileei eta ez dakite noiz egingo duten. Zeharo harrigarria da, oraindik hilabete bat igaro ez denean, Bankarekin akordioa lotu zutela finantziazioa lortzeko eta, honela, hartzekodunen aurrekonkurtsoa saihesteko, langileekiko betebeharrei ezin aurre egitea. Zer akordio mota da hau? Ez dakigu, Condesako Zuzendaritzak ez baitie inolako informaziorik ematen langileei enpresaren etorkizunaz. Argi daukaguna da langileen eskubideak ez daudela euren lehentasunen artean.

Aurreko guztiak berresten gaitu enpresaren epe motzeko geroaz daukagun kezkan.

Bitartean, Eusko Jaurlaritzak zein Nafarroako gobernuak ezikusiarena egiten dute. Hauekin biltzeko LABek eta ELAk egindako eskaeraren aurrean, Eusko Jaurlaritzak erantzun digunez, zain dago Condesak Bankarekin zein Arcelorrekin adostutako akordioaren berri izan arte. Bitartean, ez daukate ezer berririk gurekin partekatzeko. Hau posible al da? Hau da merezi dugun Eusko Jaurlaritza? Nafarroako gobernuak, aldiz, ez digu erantzun ere egin.

Honelakoa da, tamalez, Condesako langileok bizi dugun errealitatea. Honengatik guztiarengatik, Condesako ELAk eta LABek bat egiten dugu larunbat honetan enpleguaren defentsan eta benetako politika industriala exijitzeko Gasteizen antolatu den manifestazioarekin. Bidenabar, herritar guztiei bertan parte hartzeko deia egiten diegu.
 

 

Pertsonen gainetik, zementua

Ez omen dago dirurik pertsonentzako, zerbitzu sozialetarako, berrikuntzarako, gaztediaren etorkizunerako. Abiadura Handiko Trenak dena irentsiko du, eta denok irentsiko gaitu Hernialdeko zuloan bezala, eta bere arrastotik doazen lan heriotzak, esplotazioa, gainkosteak, espekulazioak,…

 LABen balorazioa EAEko 2015erako Aurrekontu Proiektuari

LAB denuncia el despido de un afiliado y ex delegado en la sección de panadería Arriaundi

0

Bingen Vizcarra y Javier Urrutia continúan atacando a LAB como manera de amedrentar y someter a todos y cada uno de los trabajadores de Arriaundi. Esta vez la excusa han sido las causas económicas. No parece ser un problema el sueldo del gerente, alrededor de 3000 euros o los sobres en negro que pululan por el entorno.

Una vez más un trabajador conocido por su trabajo sindical de oposición a la empresa ante sus tejemanejes, un trabajador que ha denunciado sistemáticamente los chanchullos de estos dos pájaros, un trabajador que estaba de baja por las continuas presiones que ejercían a través de sus brazos ejecutores en la empresa.
LAB no va a dejar ya no solo que se destruya empleo si no que se amedrente a todos los trabajadores y trabajadoras poniendo encima cabezas de turco como ha sucedido en este caso.

Este es otro aviso a navegantes para cualquiera que quiera cambiar las cosas o que intente denunciar la precariedad, las amenazas, las presiones o solicite un mínimo de respeto y dignidad ante cualquier imposición por parte de la dirección de pastelerías/panaderías Arriaundi. Todo ello, apoyado por los delegados electos de dos sindicatos. ¿Dónde están los delegados de CCOO y ELA para denunciar este despido de un trabajador en baja?

Si de esta manera piensan que LAB se va a callar lo tiene claro, no vamos a dejar en el empeño de que se respeten los derechos de los trabajadores y trabajadoras de las dos secciones de pastelería y panadería Arriaundi.

LAB exige la inmediata readmisión del trabajador despedido.

ARRIAUNDI GOXOTEGIAN/OKINDEGIAN JAZARPEN SINDIKALIK EZ
 

 

 

Pertsonen gainetik, interes pribatuak

Eusko Jaurlaritza gezurretan dabil. 2009az geroztik, gastu soziala jaitsi baino ez du egin. 2015eko aurrekontuetan %6,6 txikiagoa izanen da. Osasun Departamenduan, 154 miloi gutxiago eta hezkuntzan 387 miloi gutxiago. Bitartean, pribatizazioaren ateak gero eta zabalagoak uzten ari dira.

 LABen balorazioa EAEko 2015erako Aurrekontu Proiektuari

LABek elkartasuna eta sostengua adierazi nahi die Asturias herriko CSI eta auziperatuak izango diren langileei

0

Urtarrilean mehatzetako 5 langile auziperatuak izango dira. Bost langile hauei 32,5 urteko kartzela zigorra eskatzen diete Cerredoko mehatzean 2012ko Uztailak 12an izandako istripu batean beraien lankideak laguntzearren.

LABek elkartasuna eta sostengua adierazi nahi die Asturias Herriko CSI eta auziperatuak izango diren langileeri. LABek bat egiten du CSIk plazaratutako agiriarekin, non, auziperatuen absoluzioa eskatzen den.

Istripuaren iturria langilezain baten zabarkeria eta arduragabekeria izan bazen ere, geroago izan zuen zerbitzu medikuak ekiditeko jarrerak istripua jasan zuten langileen biziak arriskuan ipini zituen.

Auziperatutako langileek eta beste auzokide batzuk langilezainaren jokabideari amaiera eman zioten eta istripua izandako langileak zerbitzu medikuen eskuetan ustea lortu zuten.

Hau horrela izanik, 5 langileak ustezko lesio, mehatxu, eta kalte delituak egin izanagatik auziperatuak izan dira. Langile bakoitzari 6,5 urtetik gorako kartzela zigorra eta 15.000€ isuna eskatzen diote.

Istripua jasan zuten langileak lagundu zituztenak zigortu nahi dituzte, eta istripua sortu zutenak saritzea.

JAUNTXOEN ERREPRESIOAREN AURREAN, HERRIEN ELKARTASUNA!
 

 

 

Han eta hemen, eskubideak pertsona migrante guztientzat

2014ko abenduaren 18an pertsona migranteen eskubideen aldeko eguna dugu. Aurten ere, nazioarteko krisi kapitalistaren ondorioek bere horretan jarraitzen dute, biziki eraginez: gero eta pobrezia handiagoa pertsonak eta herrientzat; eta horrekin batera, gero eta aberastasun handiagoa gutxi batzuentzat.

Langabeziaren ehuneko altuak, elikagaien prezioen igoerak, baliabideen aldeko borroka inperialistek, pribatizazioek, transnazionalek eta inbertsio funtsen erokeriak etekinen bila kosta ala kosta, errepresioak eta harresiek, eskubide sozialen desagerpenak,…besteak beste, oinarrizko eskubide sozialen zanpaketa ekartzeaz gain, hobeto bizitzeko helburua, norberak nahi duen tokian, erabat ukatu egiten dute.

Milaka migrante Europan zehar, eta Euskal Herrian ere, osasun eta prestazio sozialik gabe bizi dira, edo prestaziorik gabe geratzeko mehatxupean daude beste jatorria izateagatik. Askotan, atxikituak edo deportatuak dira bere azaleko kolorea dela eta, edo kalean hiltzen dira edo kriminalizazioa, arbuioa edo gorrotoa pairatzen dute. Pobreziara, lan beltzera eta esplotaziorik gordinera kondenatzeaz gain, badira erabili nahi dituenak justifikatzeko eskubide sozialen likidazioa, nahiz eta leporaino ustelkerian lokaztuta egon. 

Ehundaka lagun itota hiltzen dira Europako harresia gainditu ezinik, guda eta miseriatik alde egiten dutenean. Eta horrela, zerrenda luze bat osa genezake munduan barna egunero gertatzen den indarkeria, oinazea eta sufrimenduarekin. Ahaztu gabe Euskal Herritik milaka gaztek alde egin behar izan dutela, prekarietatea eta deserrotzea gogoz kontra aukeratzera behartuta, gure herrian egoteko aukerarik ez dutelako

Abenduaren 18 honetan, LAB-ek ondokoa adierazi nahi du:

• Egungo orden ekonomikoa eta politikoa miloika lagun deserrotzera, prekarizaziora eta heriotzara kondenatzen ari da, gudak, interbentzioak, natur baliabideen lapurketa, esplotazioa eta gutxiengo baten irabazteko grinaren ondorioz.
• Europako gobernuen migrazioaren aurkako politiken arbuioa. Politika hauek errepresioa, kriminalizazioa, bazterketa, jazarpena, atxiloketa guneak, xaflak eta arrazakeria baino ez dituzte ekarri. Politika hauetan pertsonek ez dute tokirik: paperik gabe, etxerik gabe, eskubiderik gabe.
• Egoera hau onartezina da, pertsonak botere politiko eta ekonomikoen pieza huts bihurtzen gaituelako. Beraz, ezinbestekoa da eredu sozial berri bat pertsona guztien eskubideak onartuak izan daitezen.
• Euskal Herria denon artean eraiki beharra dago. Gure herrian bizi diren pertsona guztien parte hartze politiko eta soziala sustatu eta bermatu beharra dago, aniztasuna eta elkar ezagutza gure ekintzetan bilduz, beti ere, eredu sozial eta politiko berriaren alde. Denon borroka eta mobilizazioak ahalbidetu behar gaitu Euskal Herrian, erabakitzeko gaitasuna eta tresnak lor ditzagun, bertan bizi eta lan egiten dugun guztientzat eskubide ekonomikoak, sozialak, hizkuntzazkoak eta kulturalak onartuak izan daitezen. 
• Pertsona migranteen eskubideen onarpena 365 eguneko betebeharra da, 365 egun egoera politiko eta sozial injustua eraldatzeko, pertsonen eta herrien erabakitzeko eskubidea ukatu egiten duena. 365 eguneko zeregina, non Euskal Herriko Eskubide Sozialen aldeko Karta, inor baztertu gabe, aukera ezin hobea da lan kolektibo honetarako.