2026-11-23
HomeMaiatzaren Lehena 2015Langileon aldarrikapenak kalean dira jada!

Langileon aldarrikapenak kalean dira jada!

Maiatzaren Leheneko LABen mobilizazioak martxan dira jada. 9.30etan Potasatik Iruñera Martxari hasiera eman zaio iraganeko borrokak gogoan, geroaren alde borrokan gaudela adierazteko. 

Potasas-Iruñea martxa orain Noainen. Iraganeko borrokak gogoan, geroaren alde borrokan #M1LangileokBorrokan

Urola Kostan ere Zestoan 12:00etan izango den manifestaziorekin bat egingo duten bi zutabeak bidean dira.

Urola-Kosta

[#M1LangileokBorrokan Zumaia] Zestoara bidean dira 60 bat lagun euriari aurre eginez.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako EPEan 6.150 akats larri atzeman ditu LABek

LABek Osakidetzako zuzendaritzari eman dio akatsen berri, eta galderak kentzeko eskatu zion, baina egoerak, konpontzetik urrun, okerrera egin du: EPEaren 3. fasean akats larriak dituzten galderen proportzioa ia zazpi ehuneko handitu da.

Teknikarien sektorean langile borrokaren bidez lortu dugu patronala mugiarazi eta negoziazioa ahalbidetzea

Ikuskizunen eta ekitaldien sektorean 26 eta 27rako aurreikusita zegoen greba bertan behera geratu da gaur; izan ere, behin eta berriro negoziazioak geldiarazten edo oztopatzen ahalegindu den patronala mahaian eser dadin eta teknikarien lan-baldintzei buruz negozia dezan lortu dute langileek beren mobilizazioekin eta presioarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.