2025-12-20
Blog Page 1132

Aniztasun funtzionalak dituzten pertsonen arretarako Uribe Costa enpresa borrokan

URIBE COSTA elkartea, aniztasun funtzionalak dituzten hainbat pertsonei arreta ematen dien enpresa da. 100 langile inguruk lan egiten dute bertan eta Bizkaiarako ezinbestekoa den zerbitzua eskaintzen du eskualdean. Lan baldintzen eta arreta zerbitzuen hobekuntza eskatzen dute.

Atzo kontzentrazioa burutu zuten Areetan, Getxoko plazan. Bertan 30 bat langile batu ziren "baldintzen erregulazioa eta akordioaren alde" lemapean.

URIBE COSTA elkartea, aniztasun funtzionalak dituzten hainbat pertsonei arreta ematen dien enpresa da. Gaur egun, Bizkaiarako ezinbestekoa den zerbitzua eskaintzen du UCak; Bizkaiko Aldundia zerbitzuaren titularra bada ere, elkarte honen bitartez, 100 bat langile dabiltza hainbat erabiltzaileei arreta ematen.

Langileria duela urte ta erdi pasata antolatzen hasi zela. Denbora horretan enpresaren jarrera jasangaitza izan da. Izan ere, duela ia urtebete mobilizazioekin behartu zuten langileek enpresa negoziatzera, baina enpresak, traba guztiak jartzeaz gain, negoziatzeari uko egin dio, eta ondorioz, mahatik altxatu ziren. Horrela, orain, egunero lanera pegatinekin doaz eta atzo lehenengo kontzentrazioa burutu zuten. Beste hainbat ekimen aurreikusi zituzte dagoeneko, tartean, hurrengo apirilaren 16an Algortan egingo den elkarretaratzea

Familiez osaturiko elkartea den heinean, erabiltzaileen familiartekoekin harremanetan jartzeko lanetan hasi dira, denon atean lan baldintzak eta arreta zerbitzua hobetuko nahian-

Komiteak gaurdaino egindako lanaren balorazio oso positiboa egiten du, eta borrokara gerturatu den guztiei eskerrak eman nahi dizkie.
 

 

 

LAB bigarren indarra Bilboko Udalean, ordezkari bat gehiagorekin

Martxoaren 25ean hauteskunde sindikalak egin ziren Bilboko Udalean. Bigarren indarra izaten jarraitzen dugu, delegatu bat gehiago lortuz.

1. Langileen jaitsiera erroldan : 130 (enplegua galdu da).

2. Parte hartze handia, %81. Poztekoa da langileek erakutsitako ardura.

3. Bigarren indarra izaten jarraitzen dugu, delegatu bat gehiago lortuz.

ERROLDA: 2351
BOTO EMAILEAK: 1908

 
2011
BOTOAK
DELEGATUAK
2015
BOTOAK
DELEGATUAK
ALDEA
ELA
1035
14
ELA
997
14
 
LAB
324
4
LAB
321
5
+1
SVP
273
4
SVP
295
4
 
CCOO
137
2
CCOO
137
2
 
UGT
99
1
UGT
58
0
-1
 
 

Proposamenetan eta ekintza sindikalean mantendu dugun koherentzia eta konpromisoari emandako babesa eskertu nahi diegu LABekin bat egin duten guztiei.

Aurrera begira, enplegua, euskararen normalkuntza, barne sustapenean aukera berdinak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta zerbitzu publikoen defentsak gure konpromisoaren ardatz izaten jarraituko dute.

Halaber, Euskal Herriak behar duen aldaketa sozio-politikoaren alde lanean jarraituko dugu, alternatiba ezkertiar eta abertzalea eraikitzen.

  

 

 

Hirugarren greba eguna Lanbiden kalitatezko euskal enplegu zerbitzu baten alde eta enpleguen defentsan

Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorraren Sektore Mahaiaren ordezkaritzaren %100 osatzen dugun LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok deituta lanuzteak burutu dira Lanbiden martxoaren 25, 26 eta 27an. Aldarrikapen berdinen gainean mobilizaziora deituz egiten den zortzigarren deialdiaren aurrean gaude eta gaurkoan, gatazka honek sozialki duen dimentsioa irudikatzeko, sindikatuetako idazkari nagusiak gerturatu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzaren aurrean egin den elkarretatzera.

Joseba Izaga, LABeko delegatua Eusko Jaurlaritzan
{saudioplayer}http://www.lab.eus/materiala/audioak/JosebaIzaga.mp3{/saudioplayer}

LANBIDE GREBAN
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuon oharra grebara deituz

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuok, Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Orokorraren Sektore Mahaiaren ordezkaritzaren %100 osatzen dugunok, hiru egunetarako lan-utzialdi partzialen deialdia egiten diegu Lanbide Erakunde Autonomoko langile guztiei; martxoaren 25, 26 eta 27rako, hain zuzen. Greba orduak 8:30etatik 14:00era izango dira.

Lanbideko bulegoetako tentsio egoera egunez egun larriagotzen ari da, ondoz ondoko zuzendaritza-taldeek zerbitzua antolatzeko eta kudeatzeko gaitasun eza ere jasan behar duten bitartean.

Gobernua tematu da lanpostu zerrenda prestatu eta, hortik sortuko diren postuak betetzen; halako moldez, ezin sindikatu GUZTIOK eta plantillaren gehien-gehiena sumindu eta amorratu gaituen.

Azken lau urteotan bileren segida amaigabeko zigorra pairatu behar izan dugu, baina gobernuak ez du amora eman negoziazioaren giltzarri-puntuetako batean ere, ezer ez. Ez dira saiatu benetako negoziazio bat egiten, ezta hurrik eman ere. Sindikatu guztiok susmo bera dugu: adarra jo eta baita ziria sartu ere egin digute. PNVk, Lanbide antolatzerik ez izateagatik aurreko gobernua hainbeste kritikatu zuenak, gero hankasartze berdinak edo okerragoak egin ditu. Sailburu berriak, Toña jaunak, Aburtoren lan-taldearen proposamena bere egin du eta ez du Negoziazio Mahaiaren bilerarik deitu, ezarritako planarekin aurrera eginez.

Gobernuak egin nahi duena azkenean gauzatzen bada, langileek beren lan-baldintzetan eraso bat gehiago jasango dute, baina zerbitzuan izango duen eragina ikaragarria izango da. Kudeaketa txarragatik nazka-nazka eginda dagoen plantilla batentzat, hori azken tanta izango da.

Honi gehitu behar zaio langileak jasotzen ari diren erasoen aurkako neurriak ezartzeko Lanbideko zuzendaritzak eta Gobernua erakusten ari diren gaitasun eza.

Egoera honela, dei egiten diogu sailburu, Toña jaunari, ez onartzeko jasotako herentzia; halaber, Herri Administrazio eta Justizia sailburu, Erkoreka jaunari, dei egiten diogu LPZ honen negoziazioa birplanteatu dezan, bertanbehera utz dezan onartutako LPZ partziala eta berratxikipen prozesua eta, berehala, sail biek, langileen ordezkariekin akordioak lortzeko benetako borondatea duen negoziazioa hasi dezaten eskatzen diegu.

Gobernuak bere planteamendua berriz aztertzen ez badu, lanuztean ez ezik, abian diren prozesu guztiak auzitara joango dira, eta erakundeko lan-giroa ezin asmatuzko mailaraino asaldatuko da. Egia bada, Lanbide baldintza onetan abiarazi nahi dela, langileekin batera lan egin behar da, eta ez langileen aurka.


  

 

 

Basauriko programa soziala udal plenora eramango dute

Basauriko eragile sozial eta sindikalek eta Baietz Basauri! plataformak herriko Programa soziala aurkeztu zuten duela egun batzuk. Eragileen aldarrikapenak plenora eramango dituzte orain, mozioa erregistratu dute horretarako. Bertan, Basauriko Udaletxeko plenoari programa soziala apirileko plenoan eztabaidatu eta honen inguruan jarrera hartzeko konpromisoa eskatzen diote.

Honetaz aparte, alderdiei gutuna helarazi diete. Bertan honakoa adierazten dute, “koherentzia eta gardetasun jardute bezala, iritzi publiko, hautesleria eta Basauriko herritar oroen aurrean, zerrendetan aurkeztuko diren hautagai guztiek, eragile sozial eta sindikalek luzatutako proposamen inguruan izango dituzten iritzi eta jarrerak argitzea ezinbestekoa dela jotzen dugu. Horrela, hartutako konpromezuak guztiok baloratu ahal izango ditugu”.

Gaur Basauriko Udalean egingo den plenoaren ordu berean kontzentrazioa deitu dute. 17:30ean izango da, udaletxe aurrean. Miren Peña buruaz beste egin duen emakume iruindarra ere oroituko dute bertan. 
 

 

 

Tratamientos Intxaustiko langileak akordio batera iritsi dira enpresarekin

0

Elgoibarren aurkitzen den Tratamientos Intxaustiko langileak Martxoak 23an hasitako greba mugagabearen ostean, akordio batetara iritsi dira enpresarekin, enpresa hitzarmenerako aurreakordioa bat sinatuz.

Elgoibarko metalgintza sektoreko enpresa honetan, bertako langileek ez dute inoiz beraien lan harremanak arautzen dituen enpresa mailako akordiorik eduki. Beraien lan harremanak Gipuzkoako metaleko hitzarmenak arautzen zituen soilik, zeina 2011 urtetik berritu gabe bait dagoen ADEGIren jarrera itxiagatik. Langileek lortu berri duten enpresa hitzarmen honen ondorioz, hemendik aurrera, euren lan harremanak enpresa zein herrialde mailako hitzarmenaren bidez arautuko dira.

Langileek lortutakoa honakoa da; 4,5% soldata igoera, ETTen bitartez enpresak kontratazioak ez egiteko konpromisoa, lan arrazoiengatiko ezintasun iragankorragatiko bajen konplementuak 100 %ean, hobekuntzak lan osasun alorrean eta lan erreformarengandik babesturiko eta Gipuzkoako metaleko hitzarmenari loturiko Enpresa Hitzarmena.

LAB sindikatutik , langileen mobilizazio, kohesio eta presioaren ondorioz lan erreformarengandik babestua eta Gipuzkoako metaleko hitzarmenari lotutako akordio hau oso positibotzat hartzen dugu.
 

 

 

Preso eta senideen eskubideen alde, elkartasuna aurrera!

Eragile politiko, sozial eta sindikalon babesarekin Etxerat Elkarteak agerraldi masiboa egin du gaur Donostiako Antigua auzoan atzoko sareka salatu, atxilotuen askatzea exijitu eta jendartearen gehiengoak eskatzen duen konponbidearen eta bakearen alde lanean jarraituko dugula aldarrikatzeko. Datorren martxoaren 28an eragile politiko, sozial eta sindikalok deituta manifestazioa burutuko dugu Donostian "Preso eta senideen eskubideen alde, elkartasuna aurrera!" lelopean. Mobilizazioa arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoetako Estadiotik.

Eragile sozial, politiko eta sindikalen oharra
Etxerat, Aralar, Sare, Eusko Alkartasuna, LAB, ELA, Ernai, Sortu, Gazte Abertzaleak, Stee-eilas, Hiru, Alternatiba, Ikasle Abertzaleak, Euskal herrian Euskaraz, Etxerat, jaiki Hadi, Egiari Zor Fundazioa, TAT, Elkartzen, Giza Eskubideen Behatokia

«Euskal errepresaliatu politiko eta hauen senide eta lagunen eskubideen defentsan konprometituak dauden 4 pentsonen atxiloketa salatzen dugu. Euskal preso politikoen defentsa juridikoa egoera onartezinean jarri zuen abokatuen kontrako aurreko operazio polizialak, oraingoan, konfidantzazko mediku asistentzia ere galarazi nahi dute. Nahiko ez balitz, espainiar gobernuek aurrera pausu berri bat eman du senide eta lagunei erasotzen, salbuespeneko espetxe politika honek dakartzan ondorio lazgarriei aurre egiteko senideei asistentzia eta laguntza psikosozialari erasotzen.

Euskal preso eta euren senideen asistentzian arduratutako kolektibo eta pertsonen kriminalizazioa, eskubiderik eta oinarrizkoenari erasoa dira. Euskal gizarte eta norbanakoen egoera guztiz larria da kontuan hartuta, asistentzia honetan horren oinarrizkoa den presoen osasun eskubidea kokatzen dela, baita ere, senideak senide izateagatik bizi dituzten egoera latzen aurreko salaketa, asistentzia eta elkartasun eskubidea.

Horregatik uste dugu, gizarteak berak erantzun beharko liokeela eraso honi. Giza eskubideen defentsarekin duen konpromisoagatik, bakearekin duen konpromisoagatik, dei egiten diogu euskal gizarteari egoerak dakarren neurrian erantzutera. Eszenatoki berri batera eramango gaituen bideei ateak ireki behar dizkiogu elkarren artean. Konponbideari, giza eskubideen errespetuari eta bakeari atea itxi nahi dion oro gelditzeko nahitaezkoa da gure konpromiso aktiboa.

Deia zabaldu nahi diogu euskal gizarte eta eragile ezberdinei larunbat honetan Donostian burutuko den mobilizazioan parte hartzera. Mobilizazioa, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoetatik, "Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera" lemapean.»
 

 

LABek Jaurlaritzako hauteskunde sindikalak irabazi ditu lehen aldiz #gukLABekinBat

Atzo hauteskunde sindikalak egin ziren EAEko Administrazio Orokorrean eta LAB lehen indar bezala atera da ikuspegi guztietatik. Ordezkaritzan igotzen den sindikatu bakarra da (Bizkaian eta Araban bat gehiago), errolda dezente jaitsi bada ere, boto kopurua nabarmen igo du LABek, 51 boto gehiagorekin. Emaitza hauek argi uzten dute langileek LABengan duten konfidantza eta babesa. Administrazioak inposatu nahi duen ereduaren aurrean Euskal Herriarentzat Sistema Publikoaren alde benetako konfrontazioa egiten du LABek hitzez eta ekintzez, koherentziaz.

Lehen aldiz LAB Eusko Jaurlaritzako hauteskunde sindikaletan lehen indar bezala kokatzen da.

Bataz besteko %55 parte hartzearekin eta Bizkaian %60ra igotzen den esku hartze nabarmen batekin, Eusko Jaurlaritzako hauteskunde sindikalek LAB Euskal Administrazio Orokorreko lehenengo indarra bilakatu dute, ELA bigarren postuan geldituz. Bere aldetik CCOOk emaitzak errepikatu ditu eta UGTk delegatu bat galdu du.

Emaitza hauek azken lau urteotako lan iraunkor baten emaitza dira. Zentzu honetan, hain beharrezkoak diren zerbitzu publikoak bermatuko dituzten kalitatezko enplegu publikoaren sorrera gure lanaren ardatza izan dira. Horren erakusle izan dira Lan Poltsetako langileak egun pertsonal funtzionarioa betetzen duten lanpostuetara iritsi ahal izateko Enplegu Planaren aldeko mobilizazio eta negoziazioak. Era berdinean, Euskal Administraziora sartu ahal izateko beharrezkoak diren behin behineko lanpostuen kontsolidazioa defendatu du.

Gure ustez emaitza hauek azken urteotan langile publikook pairatu ditugun etengabeko murrizketen aurkako borroka saritu nahi izan dute, soldaten murrizketa eta izozketetatik hasita, jada milaka lanpostu suntsitu dituen lan jardunaldiaren luzapenetik jarraituta, PSE-EEren gobernuaren eskutik hasieran eta PNVk Urkullu eta Erkorekaren eskutik geroago garatutako bajen penalizaziora arte.

Baina batez ere atzoko egunak utzitako sakoneko esanahi politikoaren irakurketa egin behar delakoan gaude. Atzokoan LAB Eusko Jaurlaritzako hauteskunde sindikaletan lehenengo indar bezala uzten duten emaitzei azken asteotan irakaskuntza publikoan, Euskal Herriko Unibertsitatean, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundietan edota Nafarroako Administrazioan bertan, non orain dela lau urte jada lehenengo indar bezala egonkortu zen, lortutako emaitzak gehitu behar zaizkie. Zentzu honetan ez dugu uste kasualitatea denik LAB herri honetako administrazio publiko nagusietan lehenengo indar bezala kokatzea.

LABek kalitatezko zerbitzu publiko batzuen alde, herritarren eskubideak bermatuko dituzten enplegu publikoen sorreraren alde, murrizketa laboral eta sozialetan oinarritutako politika publikoen salaketa eta, funtsean, erabakitzeko gaitasuna izango duen euskal sektore publiko berriaren aldeko hautua da langile publikoek babestu dutena, LABi bere bozka emanez.

Hurrengo lau urteetarako, LABek eskua luzatuta izaten jarraituko du zentzu honetan aritzen diren sindiakatuei.

LABek PNVren Gobernuari ohartarazi nahi dio bertako langileek eta hautestontziek babestu egin dutela bidezko edukiak izango dituen akordioen aldeko hautua; eta mobilizazioa Gobernuak behin behineko langileen kaleratzean, zerbitzuen pribatizazioan, ordezkapenak lehenengo egunetik ez badira betetzen eta sektore publikoaren aurkako erasoetan tematuta jarraitzen badu.

LABek langileei eskerrak eman nahi dizkie erakutsitako babesagatik eta bere gain jarritako itxaropenei kale ez egiteko konpromisoa bere gain hartzen du.

LAB Eusko Jaurlaritza

 

 

 

Lan mundua EUSKAHALDUNDU!

Langileok aldaketa euskaraz, kalean zein lanean, askatasunean!
Iritsi da 19. Korrika. 10 egunez Euskal Herriko auzo, mendi, errepide, lan zentro eta bazterrak euskararen aldeko aldarrikapenez beteko ditugu. LAB sindikatuak 19.Korrikarekin bat egin du eta euskal langileak Korrikaren baitan antolatuko diren ekimenetan parte hartu zein inplikatzera deitzen ditu. Era berean, langileon hizkuntza eskubideak eta lan munduaren euskalduntzea Korrikaren baitan presente egon dadin, lan munduan euskarak bizi duen egoera lau haizetara zabaltzeko deiadarra egiten dugu. 

{module[523]}

 

 

 

Denuncian la responsabilidad de Faurecia y UGT en el drama sufrido por Miren PeƱa

0

Dos centenares de personas se han concentrado hoy frente a la fábrica de Faurecia-Orkoien para denunciar la responsabilidad de la multinacional y UGT en el drama vivido por Miren Peña, antsoaindarra que se quito la vida tras recibir una carta de Laboral Kutxa negándole la aplicación del "código de buenas prácticas". La multinacional celebra hoy su día de la empresa, con charla sobre temas sociales y lunch; a pesar de que LAB solicitó la suspensión de los actos, el programa se ha mantenido. Una hora antes de la concentración, el pleno de Orkoien ha reprobado la actuación de Faurecia y declarado "persona non grata" a Cesar Lafraya, Director de Recursos Humanos.