Igandean, hilaren 17an, Arrasateko Irati Tabernan "Pobrezia eta Etxebizitza eskubidea Euskal Herrian" hitzaldia burutuko da Elkartzen eta LABek antolatuta. Hitzaldiko hizlariak Xabi Lasa eta Guillermo Perea Gasteiztarrak izango dira.
EAEko Hezkuntza Sailak Derrigorrezko Hezkuntzarako dagokion curriculum dekretuak plazaratu ditu EHAOk urtarrialren 15ean. LABen ustez dekretu honek ez dio ekarpenik egiten Euskal Herriak behar duen hezkuntza ereduari.
Dekretu hauek aztertzeko erabili dugun irizpidea argia da: dekretuak Euskal Herriak behar duen hezkuntza ereduari ekarpena egiten dio? Bada, erantzuna argia da, ezezkoa. Izan ere,
1. LOMCEren itzalean garatutako curriculum dekretua da. Besteak beste, LOMCEk ezartzen dituen kontrol neurriak barnebiltzen ditu: LH3, LH6 eta DBH4 rebalidak.
2. Euskal kulturaren transmisioaren eta eraberritzea ez du bermatzen.
3. Ez da kontenplatzen ez ikuspegi askatzaile ez eraldatzailerik. Konpetentzien bidezko irakaskuntza garatzeko asmoa jasotzen den arren, konpetentzia hauek ez daude Euskal Herriaren errealitatearen baitan definiturik eta hortaz, erabilgarria da edozein lurraldetarako. Egungo status quoa mantentzea du helburu.
4. Hizkuntzaren trataerari dagokionez, egungo ikas-ereduak mantentzearen aldeko apustua egiten du, egungoak gehiago garatuz lorpen handiagoak izango direlakoan. Ez da profil eskakizunik zehazten.
5. Hezkidetza planteamendu pedagogikoa izanik ikas-irakas prozesu osoa busti behar du. Hezkidetzaren beharra aipatzen bada ere ez da hau bermatzeko neurririk zehazten.
Gure ustez, Euskal Herrira begirako bide propioa garatzeko ausardia behar dugu une hauetan, EAEko Hezkuntza Sailak erakutsi ez duena. Ildo honetan, Hezkuntza Sailaren jarrera salatu nahi dugu, LOMCEren aplikazioari ateak parez-pare irekitzeagatik. Inposizioei aurre egiteko, hezkuntza sistema propioaren bidean urratsak ematen jarraitzea da berme bakarra.
Horrela, hezkuntza burujabetzaren bidean herri gisa elkarlanean Hezkuntza Sistema Propioa osatzeko determinazioa dugu. Egungo markoa gainditu eta inposaketa orori aurre egiteko gure hezkuntza sistema urratsez urrats eraikitzeko bidegurutzean gaude. Eta hurrengo asteetan bide hau jorratzeko dinamika berri bat aurkeztuko dugu, eta gainera prest dagoen ororekin konpartitzeko prestutasuna dugu. Ez dezagun aukera hau galdu!
Hona hemen kanpainan erabiltzen ari garen aurkezpen grafiko bat, kartela eta eskuorria. Alde batetik Lege Egitasmoaren arrisku nagusienak seinalatzen dituzte, eta bestetik LABek planteatzen duen alternatibaren ardatzak.
KARTELA [PDF]
ESKUORRIA [PDF]

LABeko langileek haien elkartasun osoa adierazten diete GOODYEAR enpresako langileei. 2014an enpresako bi kuadroen "bahitzea"gatik 9 hilabetez preso egotera kondenatuak izan dira.
Epaiketa hori eskandalu hutsa da. Berriz ere, borrokan ari diren langileek, enplegatzaileen partez erantzunak eskatzen dituztenek bi mailako justiziari aurre egin behar diotela erakusten du.
Enpresak legez kanpo hesten dituztenak babestuak dira !
Lan istripuen erantzuleak aldiz ez dira inoiz kondenatuak, nahiz eta lan kodigoak aurre ikusten duen. Urtero, 300 eta 400 langileren artean lanean hiltzen dira, alta nagusiak ez dira inoiz preso egotera kondenatuak.
Arduradun politikoek langileen aurkako erasoak biderkatzen dituzte. Halaber, lizentziamenduak errazteko, indemnitateak mugatu nahi dituzte prudometan.
Gobernamenduak lizentziamenduak laguntzen dituzte eta onartzen ez duten langileak beldurtu nahi dituzte, AIR FRANCEn ikusi dugun bezala. Horrela dituzte GOOD YEAReko 8 langileak preso egotera kondenatu.
LAB sindikatuak epaiketa hau salatzen du eta borrokan ari diren GOOD YEAReko langileei bere sustengu osoa ekartzen. Antolatu eta kolektiboki borrokatzera deitzen ditu langile guztiak.
Osakidetzako zuzendaritzak urrats berria, hamaikagarrena, eman du gure Osasun sistema publikoa pribatizatzeko bidean. Oraingoan, Gurutzetako Ospitaleko sukaldeko elikagaien horniketa enpresa pribatu bati esleitzeko asmoa daukate, “hornitzaile bakarra” izeneko sistema ezarriz. Aipaturiko enpresak beharrezko diren elikagai guztiak eskuratuko lituzke eta sukaldeko biltegia kudeatuko.
EAJren erabakia salatu nahi dugu eta dagokion ardura politikoa argi utzi. Ospitaleko langileak hasiak dira dagoeneko neurria bertan behera uzteko mobilizatzen, eta LABetik deialdi bikoitza luzatu nahi dugu: ospitaleko langile guztiei, mobilizazioetan parte hartzera; eta erabiltzaileei, egoera ulertzera eta elkartasuna adieraztera. Sukaldeen pribatizazioaren kontrako borroka ere bada kalitatezko osasun publikoaren alde egitea.
Kontzentrazioa egin genuen atzo iluntzean Barakaldoko Bide Onera plazan, udalerriko eragile sozial eta sindikalek deituta. Astelehenean langile bat hil zuen istripua salatu dugu bertan. M. L. C. 55 urtetako langile autonomoa Barakaldoko Zuazo auzoko Gaudi kaleko boskarren pisu batetik erori zen, lanean ari zela. Gurutzetara eraman eta bertan hil zen, ordubiak aldera.
Gaur, urtarrilak 13, kontzentrazioa egingo da leku berean, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta. 11:30ean izango da.
Nafarroako ikastola eta itaundutako irakasleen erosteko ahalmena ia-ia %20 murriztu da
Hilaren 10ean DIARIO DE NAVARRAn Nafarroako Ikastola eta itaundutako irakasleen soldatei buruz argitaratutako informazioa okerraren aurrean LAB Irakaskuntzak zera argitu nahi du:
Nafarroako Ikastoletan eta itaundutako zentroen irakasleek azken urteetan UPNrekin bi soldata murrizketa pairatu ditugu: lehenengoa 2010ean, administraziopeko lankideek bezala, %4,8 Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle titularrek eta %6,7 DBHn, Batxilergoan eta langile teknikoek, eta bigarrena 2012an SEPNA sindikatuak sinatuta %2,5 dozente guztiek eta %2 ez dozenteek. Osotara %7,3 Haur eta Lehen Hezkuntzan eta %9,2 DBHn eta Batxilergoan. Honi gehitu behar diogu urte hauetan guztietan soldatak izoztuta egon direla eta KPI %9 pasata igo dela, beraz irakasle hauen erosteko ahalmena ia-ia % 20 murriztu da etaparen arabera.
Nafarroako ikastoletan, EAEko lankideek 2010eko soldata taulak berreskuratu duten bitartean, hilean 152 € gutxiago kobratzen ari da Haur eta Lehen Hezkuntzan eta 222 € gutxiago DBH eta Batxilergoan urte hartan baino.
Nafarroako itaunduan, soldata ikastoletan baino zertxobait txikiago daukatela, Haur eta Lehen Hezkuntzan hilean 1.943 € kobratzen ari dira eta 2.233 € DBH bigarren zikloan eta Batxilergoan (administrazioko irakasleen %92,6). Era injustuan bereziki kaltetuak ateratzen dira DBH lehenengo zikloko irakasleak, bigarren ziklokoen lan bera eta titulazio bera edukita, beraiek baino hilean 178 € gutxiago jasotzen baitute, hots, 2.055 €, Nafar Gobernuak administraziopekoen %85,25 besterik ez baitu finantziatzen.
Administrazio publikoko lankideek galdutako estra berreskuratzen ari diren eta soldataren %1eko igoera iragarri dieten bitartean, Nafarroako Ikastoletan eta itaunduan ez dugu inongo hobekuntzarik sumatu. Orain kobratzen ditugun soldaten antzekoak kobratzen genituen 2006an, honi gehitu behar diogu hamar urte hauetan bizitza %19 garestitu dela, ondorioz gure erosteko ahalmena pasa zen mendearen bukaerakoaren parekoa da. Hau guztia kontuan hartuta, profesional hauek, lan-ordu gehiago sartzen dituzte, gutxiago kobratzen dute eta murrizketarik handiena pairatu dute.
Enplegua suntsitzen ari den sasoiotan, enpresek, batetik prebentziorako inbertsioak murriztu dituzte, eta bestetik, lan osasuna eta segurtasuna galtzea eta kaltetzea eragiten duten egoerak sustatu dituzte. Gero eta ugariagoak dira enpresen jarduera irregularrak, ezbeharrak eta laneko gaixotasunak ez erregistratzeko.
Non daude administrazioko arduradunak heriotz berri hau salatzeko? Bai Osalanek bai administrazioek enpresen eta sektoreen benetako egoera ondo baino hobeto ezagutzen dute. Istripuak sortarazten dituzten segurtasun elementuak salatzeko geroz eta arazo gehiago dituzte langileek, prekarietatea dela eta, lanpostua galtzeko beldurra handia delako, bai salaketa egiteko, bai aldi baterako ezintasun-egoeran egon behar direnean.
Hau dela eta, LAB sindikatutik hurrengo deialdiak luzatzen ditugu.
• gaur, urtarrilak 12, arratsaldeko 19:30ean, Bide Onera Plazan, Barakaldon, sindikatu eta kolektibo sozialek deituta.
• Bihar, hilak 13, goizeko 11:30ean Bide Onera plazan, Barakaldon, ELA, LAB, STEILAS, EHNE, HIRU eta ESKk deituta.
Langileok laneko gaixotasunekiko eta lan istripuekiko ZERO TOLERANTZIA aldarrikatu eta adierazi behar dugu. Arazo horiekin bukatzeko eredu aldaketa bultzatu behar dugu, gure osasunerako eskubidea benetakoa izan dadin aldaketa politikoa, ekonomikoa eta soziala aldarrikatuz. Horrexegatik sustatu nahi du LAB sindikatuak lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua sustatuko duen bestelako eredua.