2026-01-26
Blog Page 1107

cookieak

0

Jakinarazten dizugu lab.eus webguneak, LANGILE ABERTZALEEN BATZORDEAK LAB en jabetza eta ardurapekoak, behar bezala jardun dezan, nabigazio-sistemak zenbait nabigazio-datu (“Cookieak”) erabiltzen dituela webgunearen erabiltzaileei zerbitzu pertsonalizatuagoa eskaintzeko. “Cookieak” testu-artxibo txikiak dira, eta webguneetan eta aplikazioetan nabigatzean nabigatzaileak gorde egiten ditu. Honako informazio hau lor daiteke: ordenagailuak webgunera konektatzeko erabiltzen duen IP helbidea, eskatutako webgunearen URL helbidea, konexio-ordua eta erabiltzailearen inguru informatikoaren sistema eragileari buruzko bestelako parametro batzuk. Informazio hori saioa identifikatzeko soilik jasotzen da, webgunearen azterketa errazteko.

LANGILE ABERTZALEEN BATZORDEAK LAB k bere webgunean “cookie” teknikoak –salbuespena dira ez dituztelako erabiltzaile/nabigatzaileen datuak hautematen- eta analitikoak erabiltzen ditu, bereak eta hirugarrenenak (Twitter) eta zerbitzuko cookie analitiko guztiak Google Analytics-enak dira; hori Google, Inc. Google Analytics-ek eskaintzen duen zerbitzu bat da, erabiltzailearen ekipoaren informazioa jasotzen du aplikazioaren jarduerari buruzko txostenak lortzeko, eta bildutako informazioa Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan gordetzen du.

Datu Pertsonalen Babeserako araudiaren arabera, idatzi honen bidez emandako datu pertsonalak xxxx izeneko fitxategian jasotzeko adostasuna ematen da, zeinaren arduraduna LANGILE ABERTZALEEN BATZORDEAK LAB den, SARE SOZIALAK helbideaz.  

Edonolan ere baimen honen ezeztatzea adierazteko aukera egongo da, eta baita datu horiek atzitzeko, aldatzeko, ezerezteko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasun eskubideak erabili ahalko dira. Eskubide hauen erabilera egiteko eskaerak  DIRECCION SOCIAL helbidean burutu beharko dira. Eskubide hauen erabilera egiteko eskaerak   Pokopandegi Bidea 9 2, 20018 Donostia (GIPUZKOA) helbidean burutu beharko dira. 

Erabiltzaileari jakinarazten zaio Googlek beste batzuei igor diezaiekela informazio hori legeak hala eskatzen duenean edo beste horiek Googleren kontura prozesatzen dutenean informazioa. Googlek ez du erabiltzailearen IP helbidea berak duen beste ezein daturekin lotzen, eta modu guztiz anonimoan egingo dute.

Cookieak arbuiatzeko edo ezeztatzeko, honako helbide honetara jo daiteke:

https://twitter.com/privacy
http://www.google.com/intl/ca/policies/privacy/
http://www.google.com/intl/en/privacypolicy.html

Dena dela, erabiltzaileak bere nabigazio-sistemako aukera gaitu dezake cookieak instalatzea debekatzeko, eta halakoetan, ez da LANGILE ABERTZALEEN BATZORDEAK LABren erantzukizuna izango Cookieak ezgaitzeak webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk behar bezala ez jardutea eragiten badu.
Cookiei buruz eta haiek ezgaitzeko moduari buruz informazio gehiago nahi baduzu, zure nabigazio-sistemaren arabera, honako esteka hauek kontsulta ditzakezu: (www.aboutcookies.org) eta http://www.aboutcookies.org/Default.aspx?page=1

Gainera, erabiltzen ari den nabigatzailetik bertatik ere ezgai ditzake cookieak; eta nabigatzailerik ohikoenetan, honako hau egin behar da:

  • Microsoft Internet Explorer, Tresnak aukeran → Interneteko aukerak → Pribatutasuna → Konfigurazioa.

  • Firefox, Tresnak aukeran → Aukerak → Pribatutasuna → Cookieak.

  • Chrome: Konfigurazioa → Aukera aurreratuak → Pribatutasuna → Edukiaren konfigurazioa.

  • Safari: Lehentasunak → Segurtasuna

Erabiltzaileak ezer egin ezean, eta LANGILE ABERTZALEEN BATZORDEAK LABk cookien erabilerari buruzko informazioa eman ondoren erabiltzaileak berak ezgaitzen ez baditu, Googlek datuak tratatzeko baimena ematen duela ulertzen da, ohar honetan jasotzen den moduan eta bertan jasotzen diren helburuetarako.

Zalantzarik izanez gero edo bestelako iruzkinen bat egin nahi izanez gero, LANGILE ABERTZALEEN BATZORDEAK LABra jo dezakezu jendeari arreta egiteko dituen bitartekoetako edozein erabilita.

El Comité de Schlecker-Clarel Navarra denuncia una vez más los despidos injustificados

0


El Comité de Schlecker-Clarel Navarra denuncia una vez más los despidos injustificados que se han producido en la empresa. Desde que DIA comprara las droguerías Schlecker, hace más de 2 años, las trabajadoras están sufriendo unos recortes brutales en las condiciones laborales; aumento de cargas de trabajo, flexibilidad e inseguridad laboral… y además despidos indiscriminados por estar en situación de baja laboral.

Se desconoce el número exacto de despidos puesto que la dirección de la empresa, incumpliendo la legalidad, se niega a comunicarlo a la representación sindical. Con estas actuaciones dejan al descubierto su política de destrucción de empleo estable ya que siguen contratando personal en condiciones más precarias y empeorando la situación laboral de la plantilla.

El Comité de empresa, compuesto por 4 delegadas de LAB, 3 de UGT, 1 de ELA y 1 de CCOO, seguirá peleando y denunciando estos hechos tal y como se acordó con la plantilla.
 

 

 

Urriaren 24an ALTERNATIBEN HERRIA Bilbon, sistema aldatzera goaz

0


Urriaren 24an Bilbon
ALTERNATIBEN HERRIA,
sistema aldatzera goaz

Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ospatuko dugu Bilbon. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatuta, Alternatiba Herria aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa.

Egungo sistema aldatu behar da, Euskal Herriak alternatibak ditu eta jada martxan daudela erakutsi behar dugu. Bide horretan Alternatiben Herria ekimenaren oinarriak azaltzen dituen manifestua osatu dugu.

Gehitu deialdiari eta aldarrikatu gure herriak dituen alternatibak manifestua sinatuz eta zabalduz!

“Errepresioari ez! Konponbidea orain!” uztailaren 18an Donibane Garazin

LAB sindikatuak dei egin nahi die euskal langileei, eta herritarrei orohar, azken egunetan Ipar Euskal Herrian emandako atxiloketak salatzeko larunbatean, uztailak 18, “Errepresiorik ez, konponbidea orain” lelopean Donibane Garazin antolatutako manifestaziora joateko.

Kezkaz bizi ditugu frantziar zein espainiar Gobernuen aldetik ematen ari diren erasoak, Euskal Herrian irekia den aro berrian bake eta konponbide prozesuarentzat galga baitira. Gatazkaren konponbidearekiko engaiamendua adierazi ordez, Madrilen esanetara dihardu Parisek. Eta Espainiako gobernuak, Frantziako gobernuaren eta poliziaren kolaborazio estuarekin, Euskal Herrian irekitako aro politiko berria oztopatzen jarraitzen du. Tantaka, etengabe eragiten ari diren atxiloketa politikoen bidez, Espainiak eta Frantziak euskal jendartearen gehiengoaren aldarriari bizkar ematen jarraitzen dute, inora ez daramaten kolpe errepresibo eta sufrimendu gehigarriekin.

Joan den ekainaren 11n Parisen burutu bakearen aldeko Konferentzian tokiko eta nazioarteko eragileek Estatuen inplikazioa aldarrikatu zuten. Bake prozesuan aurrera egin ahal izateko Gobernuen esku hartzea, dispertsioaren amaiera eta biktimen aitortza jartzen ziren oinarri, baina bi estatuak behin gatazkaren konponbideari ageriko zailtasunak ari dira jartzen, armagabetze prozesuak eskatzen dituen prestasun eta bermeak ukatuz eta prozesuari bidean harriak ipiniz. Guztiz onartezinak eta deitoragarriak dira Gobernu bien jarrerak.

Oinarrizko eskubide urraketak bere horretan dirau Frantzian zein Espainian. Parisko konferentziak ezarritako oinarrietatik urrun, euskal presoen urruntze eta bakartze egoerak mantentzeko erabakiari eusten diote.

Duela egun batzuk Frantziako Moulins espetxean ematen den eskubide urraketa salatu eta politika errepresiboen amaiera eta oinarrizko giza eskubideen errespetua exijitu genuen. Orain, euskal presoek A Lamako espetxean abiatu duten borroka dugu hizpide, eta kalean beharko luketen preso gaixoen borroka ere bai, Ibon Iparragirreren egoera, eta hura espetxean mantentzeko azken erabakiaren larritasuna, kasu.

Eta jazarpena ez da hor bukatzen. Senideak bete-betean kolpatzen jarraitzen dute. Deklaratzera deituak izan dira, elkartasuna kriminalizatzeko enegarren saiakeran, senide izatea zigortu nahi dute. Erabaki judizial guztiz arbitrarioak ikusten ari gara, azkena, Auzitegi Nazionalak gerra zikinaren eta Estatu indarkeriaren biktimen errekonozimendua ukatzeak dakarren eskandalu juridiko eta politikoa.

Erabaki horietan Espainiar zein frantziar estatuen mendeku gogoa gailentzen ari da, Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidean ekarpenak egiten dituen guztiaren kontra. Estatu espainolak Euskal Herriaren bake nahiak ito nahi ditu, gure Herriak konponbideruntz egin duen pauso oro blokeatuz eta errepresioaren bidez zapuztuz. Normalkuntza politikorako eskenatokia ekidin nahi dute Estatuek kosta ahala kosta, badakitelako Euskal Herriak bere bidea egingo duela, egoera demokratiko batean gure etorkizunaz libre erabaki badezakegu.

Eraso hauek guztiek indartu besterik ez dute egiten Euskal Herrian gure bidea egiteko dugun premia, gure etorkizuna libre eta demokratikoki erabakiz. Eta ezinbestekoa da bide horretan eragile politiko, sozial eta sindikalon konpromisoa eta inplikazioa. Bake eta normalizazio politikoko eskenatokiaren eraikuntzan aurrera egiteko dispertsioaren amaiera eta preso gaixoen egoerari berehalako irtenbidea ematea ezinbestekoa da.

Bien bitartean, eraso antidemokratiko hauek euskal demokrazia eraikitzeko konpromiso eta ekimen politiko gehiago ekarri behar dituzte. Konponbidearen eta bakearen garaia da, horrela eskatzen du gizartearen gehiengo zabalak. Hori da gure nahia eta gure konpromisoa.

 

 

 

LABek Metro Bilbaok garraio publikoa pribatizatzeko proiektuetara baliabide publikoak bideratzen dituela salatzen du

0

Metro Bilbaok eta ADO/Avanza taldeak Lisboarako egin berri duten akordioak baliabide publikoak eskaintzen dizkio garraio emakiden nazioarteko tarte pribatu bati. LABek Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ez uzteko herritarrek ordaindutako giza baliabideak edo diruak horrelako proiektutara bideratzen.

Atzo, uztailak 14, jakinarazi zen Metro Bilbaoren eta ADO/Avanza enpresa taldearen arteko akordioa Lisboako metropoliko garraio-sistema, autobusak eta metroa, ustiatzeko emakida jaso eta gero.

Eneko Arruebarrenaren zuzendaritza taldeak, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordearekin batera, ez du inolako erreparorik izan garraio pribatuen ustiapenerako nazioarteko talde garrantzitsuenetako baten arduradunekin argazkia egiteko.

LAB sindikatuak kritikatzen du lankidetza “publiko-pribatu” honekin Metro Bilbao enpresa pribatuen eskuetan jartzen ari dela EAEko erakunde eta herritarren diru publikoarekin finantzatutako kudeaketa eredua. Horrela garraioen emakida pribatuak enpresa multinazional eta filosofia neoliberalekoek hartzea sustatzen ari dira, herritarren mugikortasunaren beharretan oinarritutako kudeaketa publikoaren kaltetan. Eusko Jaurlaritzak eta Metro Bilbaok baliabide publikoak esku pribatuetan jartzen dituzte pertsona eta enpresa gutxi batzuen mozkinak jendartearen ongiaren gainetik lehenetsiz.

LABek gogoratzen du garraio sisteman liberalizazioak eta pribatizazioak eragin zuzena duela pertsonen lan baldintzetan eta zerbitzuen kalitatean. Pribatizazioak kaleratzeak, lan baldintzak okertzea, segurtasuna gutxitzea, zerbitzuak kanporatzea ekarri ohi ditu, prezioak garestitzeaz eta erabiltzaileentzako zerbitzu eskasagoaz gain.

Horregatik guztiarengatik, LABek salatzen du EAEko erakundeek, Metro Bilbao bezalako enpresa publiko baten bitartez, garraio sistema pribatuak diru publikoz finantzatzen ari direla.

LABek eskari eta dei zuzena egiten die alderdi politikoei eta, bereziki Gasteiz eta Iruñeko Gobernuei, ez dezaten zerbitzu publikoen pribatizazio eta liberalizaziorik babestu, eta egin dezaten denon interesaren alde.

LAB sindikatutik garraio sare publikoa eraikitzearen aldeko apustua egiten dugu, herri gisa eta langile gisa ditugun beharren neurrira, multinazional eta enpresa pribatuetatik aske eta herritar guztien mugikortasunaren onerako.

 

 

 

Elkartasuna ez da delitua, #herriakLibre

0

"Herriak Libre" dinamikaren baitan irailetik aurrera Espainiar Estatu inperialista epaitzeko "Herri epaiketak" egingo dira Euskal Herriko auzo, herri eta hirietan. Jasotakoarekin epai bateratu bat osatuko da eta Urriaren 12an sententziaren berri emango da mobilizazio nazional batean. Askapenak burututako lana herrien arteko elkartasunean oinarritzen da eta elkartasuna delitua ez denez, LABek dinamikaren baitan Euskal Herrian egingo diren ekimentan parte hartzeko deia luzatu nahi die Euskal Herriko langile eta herritar guztiei.

2010ean elkartasun internazionalistaren aurkako sarekadaren ondoren, Espainiako fiskalak Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez auziperatuei 6 urteko espetxe zigorra eta Askapenaren ilegalizazio eskaera egin zuen.

Datorren urriaren 19an Audientzia Nazionalak 5 pertsona hauek eta lau elkarte -Askapena , Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke- epaituko ditu. Fiskaltzak seina urteko seina urteko kartzela zigorra eskatuko du auzipetuentzat eta gainera, aipaturiko lau elkarte horien ilegalizazioa aldarrikatuko du.

LAB, auzipetuei elkartasuna eskaintzearekin batera, borroka internazionalistarekiko eta Euskal Herri internazionalista baten bidean lanean jarraitzeko bere konpromisoan berresten da.
 

 

 

Arabako Metalgintzan SEA, UGT eta CCOOen arteko aurreakordioari buruzko LABen lehenengo balorazioa

0

Ezagutu ditugun datuen arabera, UGT-k eta CCOO-k SEA patronalak negoziazio honi eskatzen zion guztia onartu dute:

1.- 4 urteko soldata izozketa eta KPI-rik gabeko soldata igoerak. Indize honi inongo aipamenik egiten ez dion lehenengo Arabako metaleko hitzarmena izango da, sektoreko beste hitzarmen kolektiboentzat aurrekari arriskutsua sortuz. Une berean, aurreko 4 urteak (2011-2015) galdutzat ematen dira, inolako soldata igoerarik gabe, ezta soldata taularen eguneratzerik ere. Beraz, sektoreko langileek beren eros-ahalmenean galera nabarmena pairatuko dute.

2.- Malgutasuna areagotzea. Arabako langileek EAE-ko metaleko lanaldia handiena izateaz gain, akordio honi esker malgutasun handiena ere jasango dute. Beraz, ez dago inongo arrazoirik neurri hau onartzeko. Are gehiago, neurri hau enpleguaren sorrera eta lan banaketaren aurkako bidean badoa. Honek pobrezia eta prekarietate gehiago baino ez du ekarriko.

3.- Lan erreforma ezartzea. Lan erreforma eragotzi edota mugatzen ez duen akordioa izango da. Izan ere, ez du bermatzen enpresetan hitzarmena derrigorrez beteko denik.

Honengatik guztiarengatik, honako ondorio hauek ateratzen ditugu:

1.- Akordio hau negoziazio kolektiboari buruz sinatu berri den Madrilgo ituna Arabako metalgintzara ekartzea besterik ez da. Aurreakordio honek lan harreman eta negoziazio kolektiborako berezko eredua gauzatzeari ateak ixten dizkio. UGT eta CCOO sindikatuek negoziazio kolektiborako eskubidea oparitu diote patronalari.

2.- Akordio honek ez die sektoreko langileek dituzten arazo edota beharrei erantzuten, sinatzaileen interesei baizik, alegia, SEA, CCOO eta UGT-renei. Akordio hau ez da sektoreko langileentzako aterpe, baizik eta SEA patronalak, CCOO eta UGT sindikatuek elkar behar duten sostengua elikatzen jarraitzeko.

3.- Akordio honek, sektoreko ordezkaritzaren %33a baino ez duten CCOO-UGT sindikatuekin gutxiengoan sinatzeko erabakiarekin batera, benetako negoziazioaren aukerari itxi dio atea, sektoreko langile guztientzat eragin orokorreko hitzarmena lortzea eragotziz. Sektoreko langileentzat iruzurra izateaz gain, langileria zatitzeko eta ahultzeko estrategia baino ez da.

Gasteizen, 2015ko uztailaren 15ean.

 

 

 

Arcelor Mittaleko langileek azpikontratazioak hil egiten duela salatu dute

Atzo, hilak 14, Arcelor Mittalek Euskal Herrian dituen lan zentroetan bi orduko lan uzteak burutu ziren Arcelor Mittaleko Sestaoko eta Zumarragako lantokietan gertatutako azken azpikontratatutako langileen bi heriotzak salatzeko.Lan zentroetako atarian elkarretaratzeak egin ziren "LAN ISTRIPUZ GEHIAGORIK EZ, AZPIKONTRATAZIOAK HILTZEN DU!" lelopean.
 

 

 

LABek prekarietateari aurre egiteko hitzarmen duinak aldarrikatu ditu Gasteizen

0

Atzo, hilak 14, Arabako Metalgintzako Mahaia biltzen zen momentuan, LAB sindikatuak mobilizazioa burutu zuen “PREKARIETATErik EZ, CONVENIOS DIGNOS” lelopean. LABek negoziazio kolektiboaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuen eta, hortaz, hitzarmen duinak lortzearen beharra prekarietateari aurre egiteko.

Kotxe karabanan Gasteizko kaleak zeharkatu ondoren LHK-CRLtik pasatu ginen Metalgintzako mahaiaren biltzen ari zen orduan,  gerora Eusko Jaurlaritzan bukatzeko. Mobilizazioaren bitartez, LABek negoziazio kolektiboaren garrantzia azpimarratu nahi izan du eta, hortaz, hitzarmen duinak lortzearen beharra prekarietateari aurre egiteko. Aldi berean, interpelazio zuzena egin diogu Eusko Jaurlaritzari patronalaren jarrerari aurre egiteko eta negoziazio kolektiboaren aferan parte aktiboa izan eta erabakiak har ditzan.

Zehazki, gure proposamenean aipatu bezala, hitzarmenek honako ezaugarriak eduki behar dituzte: soldata duinak, lan erreformatik blindatzeko klausulak, enpresetan aplikagarritasunaren bermeak, prekarietatea murrizteko neurriak eta gehiengoaren printzipioa errespetatzea.

Hain zuzen, Arabako kasuan, SEAk jada argi utzi du herrialdeko metalgintzako hitzarmena eragin mugatukoa izatea hobesten duela, eta horrekin batera, erreforma aplikatu nahi duela bai ala bai, malgutasuna handitu nahi duela, eta soldatak eskasak izango direla. UGT eta CCOOrekin batera Madrileko akordioa Arabara ekarri nahi dituzte, beraz, argi dago nornork aprobetxatuko duen erreforma goitik behera, nork zabaldu nahi dituen prekarietatea eta pobrezia langileon artean eta nortzuk dauden prest langileen eskubideak eta lan baldintzak okertzeko.

Horren aurrean, LABetik gure proposamena berretsi eta mobilizazioak bultzatzearen aldeko apustua egiten dugu, langileon aktibazioaren bidez hitzarmen duinak lortu eta prekarietatea murrizteari begira.