“Dispertsioa Hiltzaile. Euskal Presoak Etxera” aldarrikapena Debako hondartzan
Cabieces kasua politikari batzuen onurarako ate birakarien funtzionamenduaren agerraldi klasiko bat da
"Kutxabank Cabieces" auzian herri-akusazio gisa agertu garen alderdi sindical eta sozialek egun dagoen informazioaren arabera Cabieces kasua politiko batzuen onurarako ate birakarien funtzionamenduaren agerraldi klasikoa dela ondorioztatzen dugu. Gure ustez, ez da inongo frogarik ekarri non ziurtatzen den Cabieces jaunak jasotzen zuen dirua lan-prestazio mota batekin bat zetorrela. Aitzitik, auditoretzaren txostenak zein alderdi honek eskatu lekukotasunek ziurtatu dute lan-prestaziorik ez dagoela.
LAB, ESK, STEE-EILAS, Bizkaiko ENHE, HIRU, EKA eta Euskal Herriko pentsiodunen plataforma herri-akusazio gisa agertu gara Bilboko 4. instrukzioko epaitegian 2015eko 426 aurre-eginbideaz eta Kutxabanken jazo gertaerengatik fiskaltzak jarri duen salaketaren haritik burutzen ari den auzian, non ikerketaren ondorioz, Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafa Alcorta, besteak beste, inputatuak dauden.
Egun arte egin denaz akusazio honek iritsi duen ondorioa oso argia eta eztabaidaezina da:
Cabieces kasua ate birakarien funtzionamenduaren agerraldi klasikoa dugu, beti ere, politikari gutxi batzuen onuran. Gure ustez, ez da inongo frogarik ekarri non ziurtatzen den Cabieces jaunak jasotzen zuen dirua lan-prestazio mota batekin bat zetorrela. Aitzitik, auditoretzaren txostenak zein alderdi honek eskatu lekukotasunek ziurtatu dute lan-prestaziorik ez dagoela.
Babes-harremana eta Kutxabanki egin omen zaion iruzurra Euskal Kutxak eta Kutxabank pribatizatzea erabaki dutenen erabaki politikoak dira.
Cabieces jaunak Kutxabanken, ia lanik egin gabe, hilero 6.000 bat euro kobratzen zituen. Aipatu ordainketak ez badatoz bat inongo lanarekin; ordainketa politikoez ari garela esan daiteke.
Ordainketok, Kutxabank pribatizatzeko prozesuan, EAJ-k, PP-k eta PSE-k lotu dituzten akordioen baitan gauzatu ziren; alderdi politiko horien ordezkariek eman beharko lituzkete azalpenak, eta hala balegokio, euren gain hartu beharko lituzkete ondoriozta daitezkeen ardura politikoak.
Cabieces jaunak Kutxabank eta Iberdrolatik 12.000 euro hilero kobratzen zuen bitartean, eskatu zuen langabezia-prestazioa kapitalizatuz, haren autonomo-kuotaren gizarte-segurantza finantzatu zuen. Litekeena da jarduera hori legezkoa izatea, hala ere, guztiz ezmorala deritzagu. Gure ustez, moralki onargarria izan daitekeen ekimen bakarra Cabieces jaunak bidegabeki jaso zuen kopurua itzultzea litzateke.
Akusazio gisa agertu izanari eraginkorra deritzagu eta gustura gaude horrekin, herri-akusazio honen jardunari esker lekukotzak jaso direlako, eta hauek dute zalantza izpirik uzten: laneko prestazio batengatik ez bada ordainik egin, interes politiko kutsuko ordaina dagoen adierazgarri.
Caja Surreko abokatuak, joan den astean, eman lekukotzaren arabera, zioen ez zuela inondik inora ezagutzen Espainiako Gobernuaren ordezkari ohia, harekin ez telefonoz, ez posta elektronikoaz ere, ez zuela harremanik izan. Horrez gain, Alcorta jaunaren bulegoko lankideok baieztatu zuten epaitegiko egoitzan Cabieces jaunaren izendapena ezarri zutela, eta hautapenean ez zirela gaitasuna eta ezagutzak aintzakotzat hartu. Hortaz, ez digute Cabieces jaunak egindako lanen berri eman, eta kontuak honelakoak izanik, Caja Surreko abokatuarekin harremanik ez bazuen, nolatan justifika daitezke Andaluziara egindako bidaiak eta haiek eragindako gastuak? Gure zalantza zentzuzkoa da: zertan jardun da orduan Cabieces?
Herri-akusazioak bere buruari galdetzen dio nolatan egin dezakeen jaun honek lan, era berean, Iberdrolan eta Kutxabanken?
Gure ustez, behar beste zantzu daude epaitegiak instrukzioari eutsi diezaion eta prozedura aldatuko duen autoa eman dezan.
Azkenik, berriro ere, adierazi Kutxabanken pribatizazioa haztegi izan dela aipatu jokaerak eman daitezen, eta gure aburuz, erakunde publiko sortzaileei akzioak itzuliko ez balizkiete, antzeko egoera gertatuko lirateke etorkizunean.
Kutxabank publikoa izan dadila, pribatizazio prozesuak atzera egin dezala eskatzen dugu; euskal ekoizpen ehunak eta oro har, euskal gizarteak behar dute euskal finantza sistema publikoa sortzea. Horrela bakarrik, eskuartean daukagunaren antzeko iruzurrak saihestu daitezke.
Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak gaixoei ez ikusia egiten diete
Bizkaiko gaixo eta kolpatuen garraio sanitarioa ahultzen eta ahultzen ari da Ambulancias Bizkaiak, Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz egiten duen jardunbide okerrengatik. Honezkero, hamaika hilabetez pazienteek anbulantzien zain egon behar izaten dute, horren ondorioz kontsultetara eta tratamenduetara berandu iritsi ohi dira, eta batzuetan ere, tratamenduak, kontsultak edo probak egiteko txandak galduta, denbora asko eta asko igaro behar du txanda berreskuratzeko. Arazoa, aspaldian, hazten eta hazten ari da.
Kimiketako Estatu Hitzarmenaren aurreakordioak ez du balio erreformari aurre egin eta lan baldintzat babesteko
Madrilen, Kimiketako Estatu Hitzarmenaren aurreakordioa lortu berri da, UGT-k eta CC.OO-k eta FEIQUE patronalak sinatuta. Lortutako aurreakordioak bi sindikatu horien negoziatzeko eredu eta jarduna erakusten du. Madrilen negoziatzen dute, kosta ahala kosta estatu esparrua babesten dute, probintzia mailako hitzarmenak negoziatu ahal izatea eragotziz.
Aurreakordio hau sektoreko langileentzat onuragarria dela erakutsi nahi dute, baina hartan dagoen “lorpen” handiena CEOErekin itundu den soldata-igoera bera dugu (%1a eta %1,5a). Ez dituzte patronalari egindako opariak aipatzen. Aurreakordio honetan ez da erreformen aurka egiteko eta lan baldintzak babestuko duen neurririk agertzen. Egungoa baino malgutasun handiagoa ezarri ahal izatea ahalbidetzen du. Enpresen nahien araberko lan mugikortasuna ezarri dute, hark izan ditzakeen premien arabera arautuko baita eta ez ordea ekoizpenaren arabera.
Horretan datza elkarrizketa sozialaren aldeko sindikatuen lorpenak! Mozkinak patronalaren esku utzi dituzte, langileei dagokien eskubideen kaltetan!
Gauzak honela, argi dago Lan Harremanetarako Euskal Esparrua beharrezkoa dela, Euskal Herriko langileok bertan erabaki ahal izan dezagun Euskal Herria eta euskal herritarron onuran. Bien bitartean, estatu esparrutik egiten ari diren erasoaren aurrean, enpresetan jardun behar dugu, gure eskubideak babestuz eta aurreakordio honetan itundu duguna hobetuz.
Suhiltzaileen pribatizazioaren aurkako protesta Lakuan
Lakuan Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan "Suteen Prebentzio eta Itzaltze Lege egitasmoa" jorratzen zen bitartean ELA eta LAB sindikatuok protesta egin dugu lege pribatizazioetan oinarritzen den egitasmoa erretiratu dezatela exigituz. Lege egitasmoak suhiltzaile zerbitzuaren pribatizaziorako bidea ireki nahi du.

Pertsona aldatzeaz haratago, LABek ez ditu aldaketak aurreikusten CONFEBASKen
Gaur Roberto Larrañaga CONFEBASKeko lehendakari berri izendatu dute. Bere pertsonaren inguruan ezer gutxi du LABek esateko. Guri interesatzen zaiguna da zertara datorren eta zentzu horretan pertsona aldatzeaz haratago, aldaketa gutxi aurreikusten dugu CONFEBASKen.
1999an CONFEBASKek enpleguaren mahaia apurtu zuen eta patronal hau bera izan da azken lau urteetan negoziazio kolektiborako marko propioa erdiesteko bi akordio interprofesionalen saiakera zapuztu dituena. 2013an izan zen azken saiakera eta Urkullu bera jokoz kanpo utzi zuten.
Hala ere Eusko Jaurlaritzak ez du inolako erreparorik izan koloreak gorritu arazi zizkion erakundeari babes politiko eta zilegitasun osoa ematen jarraitzeko.
Legeek eta bereziki azken lan erreformak ia erabateko aldebakartasuna eman die. Ondorioak ezagunak dira: langabezia, prekarietatea eta pobrezia. Legeek ematen dietena gutxi ez eta negoziazio koloektiboa guztiz blokeatzen dute, baldin eta abantaila berriak eskuratzeko ez bada, baldin eta prekarietatean sakontzeko ez bada.
Tartean ezagutu dugu baita ere CONFEBASKek LAB eta ELA lan mundutik kanpo uzteko eginiko saiakera. Inoizko patronal harroputz eta antidemokratikoena daukagu. Elite bat baino ordezkatzen ez duena, herri honen lan harreman eta garapen eredua baino gutxi batzuen poltsikoak betetzeko helburua duena. Eta noski horretarako oztopoak garenok ixilarazi nahi gaituzte.
Lehendakari berriak, CONFEBASK orain arteko bidetik eramateko asmoa badu, aurrez aurre izango gaitu, ez dugu amore emango eta ez dugu eurek jarri diguten joku zelaian eta zulatutako baloiarekin partida jolastuko.
Lantokietan, kalean egongo gara. Ekintza sindikala indartu eta langileen ondoan izango da sindikatua alternatiba eraikitzen eta lan harreman eredu berri bat aldarrikatzen.
Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren alde bihar protesta Donostian
LEGE OHARRA, PRIBATUTASUN POLITIKA ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK
Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak (aurrerantzean IGMEZL) aurreikusten dituen betebeharrei jarraikiz, honako hau adierazten du LAB domeinua G-31137482 zenbakidun IFK eta helbidea Pokopandegi Bidea 9, 2 de Donostia (CP 20018)ren jabetzapekoa dela.
LANGILE ABERTZALEEN BATZORDEAK LAB Alderdi Sindikalen Erregistroan inskribaturik dagoela 1977/05/24 dataz geroztiz 214 expediente zenbakiarekin.
LAB (e)k ezin du bere gain hartu bere orrialdeetan agertutako informazioaren erabilera okerraren, desegokiaren edo ez-legezkoaren ondoriozko erantzukizunik; eta gune honetara jotzen duen erabiltzaileak bertan jasota dauden lege-oharrak onartzen ditu gunera sartzen den unean bertan.
Legeak ezarritako mugekin, LANGILE ABERTZALEEN BATZORDEAK, LABek, ez du bere gain hartuko Interneteko orrietan jasotzen diren datuen edo informazioen egiazkotasunik, osotasunik, gaurkotasunik eta zehaztasunik ezaren ondoriozko erantzukizunik. LABen Interneteko orrietako edukia eta informazioa euren lanbiderako behar bezala kualifikatuta dauden profesionalek landutakoak dira. Hala ere, edukiek eta informazioak ez dute aipatutakoa lotzen, eta ez dira inolako iritzi edo legezko aholkurik; izan ere, informatzeko eta hedapenerako soilik eskaintzeko den zerbitzua da.
LABen Internet orriek beste gune batzuetarako estekak eduki ditzakete. Beraz, hirugarrenen orrietan ager daitekeen edukiagatiko erantzukizunik ezin du bere gain hartu. Webgune honetan dauden testu, irudi, soinu, animazio, software eta gainerako eduki guztiak LABek edo haren lizentziadunenak dira.
• Instagram: https://www.instagram.com/labsindikatua/
• Facebook: https://www.facebook.com/LABsindikatua/
• Twitter: https://twitter.com/LABsindikatua
• SARE SOZIALAK
LABekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak sare sozialetako profila eduki eta gure sare sozialarekiko harremana onartu beharko du. Horrela egiten bada, LABek erabiltzailearen profilerako sarbidea edukiko du sare sozialaren beraren parametroen arabera, eta erabiltzailearekin harremanetan jarri ahal izango da mezuak, argitalpenak eta lehiaketa eta zozketatarako partaidetzak bidaliz. Erabiltzaileak ez badu nahi LABek bere profilerako sarbidea edukitzea edo berarekin harremanetan jartzea, lotura eten egin beharko du, LAB jarraitzeari utzita edo lagun, jarraitzaile edo erabiltzaile gisa ezabatuta.
Sare soziala publizitaterako bidea dela hartuta, LABen jarduerak bere zerbitzu edo produktuei buruzko informazioa ematea eta/edo publizitatea egitea izan dezakete xede, eta online bitarteko horietatik egiten diren argitalpen eta komunikazioen ardura LABena da.
Erabiltzaileek lehiaketetan, sustapenetan edo zozketetan parte hartzeak lehiaketa, sustapen edo zozketa horren legezko oinarriak onartzea dakar. Oinarri horiek sare sozialean bertan argitaratuko dira dagokionean, eta horietan parte hartzeak erabiltzaileak oinarri horiek onartzen dituela esan nahi du.
Gogorarazi nahi diegu erabiltzaileei sare sozialetan argitaratzen dutena haien ardurapekoa izango dela, eta ezinbestekoa dela legea eta hirugarrenen eskubideak –bereziki, hirugarrenen jabetza intelektualerako eskubidea, datuen babeserako eskubidea eta irudirako eskubidea– eta sare sozialen euren arauak errespetatzea. Honako esteka hauetan jaso dira:
Facebook: https://www.facebook.com/legal/terms
Isntagram : https://help.instagram.com/
Twitter: https://twitter.com/es/tos
Linkedin: https://www.linkedin.com/legal/user-agreement
DATU PERTSONALEN BABESA
Datu Pertsonalen Babeserako araudiaren arabera, idatzi honen bidez emandako datu pertsonalak “Zerrendak” izeneko fitxategian jasotzeko adostasuna ematen da, zeinaren arduraduna LAB SINDIKATUA den, Pokopandegi Bidea 9, 2 de Donostia (CP 20018) helbideaz.
• BULETINA: Tratamendu honen helburua eskaera honen eta Posta elektronikoaren eta kontaktuen agendaren kudeaketa eta kontrola. kudeaketa da. Datu hauek ez dira hirugarren pertsonei helaraziko eta jasoak izan diren helburuarentzat soilik beharrezko edota legezko diren bitartean gordeko dira.
• BULETINA: Tratamendu honen helburua eskaera honen eta Ekintzak edo jarduerak antolatzeko behar den informazio guztiaren antolamendua eta kudeaketa, bai eta horietatik sortzen den informazio guztiarena ere. Webgunearen erabiltzaileak barne. kudeaketa da. Datu hauek ez dira hirugarren pertsonei helaraziko eta jasoak izan diren helburuarentzat soilik beharrezko edota legezko diren bitartean gordeko dira.
Edonolan ere baimen honen ezeztatzea adierazteko aukera egongo da, eta baita datu horiek atzitzeko, aldatzeko, ezerezteko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramangarritasun eskubideak erabili ahalko dira. Eskubide hauen erabilera egiteko eskaerak Pokopandegi Bidea 9, 2 de Donostia (CP 20018) helbidean burutu beharko dira. Eskubide hauen erabilera egiteko eskaerak Pokopandegi Bidea 9, 2 de Donostia (CP 20018), edo bestela, mezu elektronikoa bidal dezakezu helbide honetara: www.lab.eus helbidean burutu beharko dira.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Zentzu murriztailea;
Webgune hau LABena da. Berariaz kontrakorik adierazten ez bada, jabetza esklusibokoak dira webgune honen eta bertako orrien jabetza intelektualeko eskubidea eta ustiapen eta erreprodukzio eskubideak, sare sozialetan, pantailetan agertzea, bertako informazioa, itxura eta diseinua eta afiliaturiko beste zentro edo mendeko agentzia batera iristeko ezarritako loturak (“hiperestekak”).
Webgune honetan agertzen edo eskaintzen den edozein izendapen, diseinu eta/edo logotipo, produktu edo zerbitzu LABek, berari atxikitako edo/eta bere mendeko sozietateek edo hirugarrenek behar bezala erregistraturiko markak dira.
Marka horiek bere legezko titularrak ez diren beste pertsona batzuek behar ez bezala eta esapidezko baimenik gabe erabiltzea salaketa jartzeko arrazoi izan daiteke, eta Espainiako eta/edo Europako ordenamendu juridikoan dauden legezko bitarteko guztiak erabiliz jazarri ahal izango da.
Hirugarrenen jabego eta marka eskubideak behar bezala adierazita daude, eta gune honetan sartzen den edonork errespetatu behar ditu, eta ez da LABek erantzukizuna izango ERABILTZAILEAk egin dezakeen erabilera, azken honena izango baita erantzukizun guztia.
Erabilera pertsonal eta pribaturako soilik kopiatu edo inprimatu daitezke webgune honetako eta sare sozialetako edukiak. Debekatuta dago webgune honetako informazioa, edukiak edo oharrak erreproduzitzea, helaraztea, aldatzea edo ezabatzea LABek aldez aurretik eta idatziz horretarako baimenik eman ez badu.
LABek ez die erabiltzaileei transferitzen softwarearen jabetza. Erabiltzailea softwarea grabatzen den euskarriaren jabea da. LABenak dira jabetza industrial eta intelektualerako eskubide guztiak, bai eta softwareari dagozkionak ere. Erabiltzaileak softwarea webgune honetatik bere terminalera transferitzen badu, ezin izango du aztertzeko eta deskonpilatzeko disekzionatu, ez jatorrizko xede-kodearen bertsioa ez haren lengoaia beste kode edo lengoaia batera itzuli ere.
Creative Commons lizentzia: adibidea
Webgune hau LABena da, eta erakunde horrek idazten duen eduki oro Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziarekin egiten da.
Lizentzia horrek egilearen aintzatespena dakar. Horrek esan nahi du erakunde honek idatzi eta landutako edukia erabili eta ustiatu ahal izango dela baina ezinbestekoa dela aipatzea LAB dela edukiaren, diseinuaren, logotipoaren eta bestelako identifikazio-marken jabea. Gainera, erabat debekatuta dago horiek guztiak edo horietatik eratorritako litezkeen obrak xede komertzialarekin erabiltzea. Dena dela, egin litezkeen obra eratorriek mantendu egin behar dute, une oro, lizentzia duten beste erakunde edo alderdi batzuek erabiltzeko aukera.
Egilea LAB dela behar bezala adierazi gabe egiten den edozein erabilerak lizentzia hau urratzea ekarriko du, eta erakundeak beretzat gordetzen du etetea edo berehala desagerraraztea eskatzeko aukera, eta lizentzia espezifikoari dagokionez, egokitzat jotzen diren ekintzak gauzatu ahal izango ditu.
Hirugarrenen jabego eta marka eskubideak behar bezala adierazita daude, eta gune honetan sartzen den edonork errespetatu behar ditu, eta ez da LABen erantzukizuna izango ERABILTZAILEAk egin dezakeen erabilera, azken honena izango baita erantzukizun guztia, hirugarrenak adierazi dion lizentziaren jabetza edo erabilera-eskubideak bete behar baititu.
LABek ez die erabiltzaileei transferitzen softwarearen jabetza. Erabiltzailea softwarea grabatzen den euskarriaren jabea da. LABenak dira jabetza industrial eta intelektualerako eskubide guztiak, bai eta softwareari dagozkionak ere. Erabiltzaileak softwarea webgune honetatik bere terminalera transferitzen badu, ezin izango du aztertzeko eta deskonpilatzeko disekzionatu, ez jatorrizko xede-kodearen bertsioa ez haren lengoaia beste kode edo lengoaia batera itzuli ere.
APLIKAGARRIA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA
Honako baldintza orokor hauek Autonomia Erkidegoko legeriak eta, subsidiarioki Espainiakoak artezten ditu, eta beraien interpretazioak, aplikazioak eta betearazpenak eragin ditzaketen auzi guztietarako eskumena Donostiako Auzitegiek eta Epaitegiek dute. ERABILTZAILEAK, legezko ohar honetan jasotzen diren baldintza orokorrak onartzen dituenez, beren beregi uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein forori.

