2025-12-13
Blog Page 1079

EAJ eta PSEk Donostiako merkataritza txikia suntsitu nahi dute

0

Pasadan asteazkenean Donostiako Tokiko Gobernu Batzordean Alde Zahar osoa, Bretxa saltoki handia barne eta Zurriolako pasealeku eta etorbidea Zona Turistiko bezala izendatzeko prozedura abian jarri zuten. Araua onartuz gero, igande eta jai egunetan dendak irekitzeko eskumena jasoko lukete eta beraz, langileen eta komertzio txikiaren suntsiketa eragin. 

Aurreko agintaldian, sindikatu eta merkartitza elkarteen babesarekin, alde zaharra turismo handiko eremu gisa aitortu zen. Bretxa merkatalgunea kanpo uzten zuen neurri honek, igande eta jai egunetan saltoki handien irekiera ekidinez. Neurri hau gainera, 2015 uztaila eta abuztuko hilabeteetara mugatzen zen.

Gaur ordea, sindikatu eta merkataritza elkarteei bizkar emanez, eremu hau Bretxa naiz Zurriolako Pasealeku eta etorbide osora zabaldu dute EAJ eta PSEk. Gainera 2016 urte osorako aitortzen diote definizio hau.

Argi dago igande eta jai egunetan irekitzea merkaritza-gune handien interesei erantzuteko neurria dela. Merkataritza-gune handien aurka lehiatu behar izateak komertzio txikiak autoesplotaziora behartzen ditu. Langileen lan baldintzak okertzen dira. Izan ere igande eta jai egunetan irekitzea prekarietatea da. Enplegua suntsitzen da komertzio txikien biziraupena arriskuan jartzen duelako. Bizitza familiarra eta profesionala uztartzeko mugak jartzen ditu. Azpimarratzekoa da gainera bereziki sektore feminizatua izanda ama langileak izango direla kaltetuenak.

Neurri honek gainera, jendarte eredu kontsumista bat inposatzen du, harreman sozialak, kirola edo eta kultura bera bigarren maila batean utziz.

Hau honela, LAB sindikatutik Eusko Jaurlaritzari administrazio prozedura onartzen duen ebazpenik ez dezala aurrera atera exigitzen diogu. Aldi berean, dei egiten diegu bai sektoreko langile orori zein merkatarien elkarte guztiei, igande eta jai egunen irekieraren aurka ager daitezen.
 

 

 

Las empresas de limpieza subcontratadas por el Ayuntamiento de Iruñea incumplen lo acordado

0


Tras un estudio pormenorizado que el sindicato LAB ha llevado a cabo, se han constatado numerosos incumplimientos respecto a lo ofertado en los pliegos técnicos, por determinadas empresas a las que el Ayuntamiento de Iruñea adjudicó el servicio cuando UPN ostentaba el gobierno municipal.

Sin descartar la posibilidad que el incumplimiento pueda hacerse extensivo a otras empresas de limpieza, el estudio se ha centrado en las empresas CLECE y DISTRIVISUAL adjudicatarias del servicio de limpieza en colegios y polideportivos.

Hay incumplimientos en cuanto al tipo de servicio ofertado así como a la calidad de los productos utilizados, lo que supondría un fraude a las arcas públicas.

Sin embargo, desde el punto de vista sindical, queremos poner el acento en los continuos incumplimientos que ambas empresas están llevando a cabo en materia de contratación y sustituciones de bajas y vacaciones, así como en materia de prevención, formación y organización del trabajo.

En materia de contratación, lejos de cumplir con lo estipulado en la oferta, se han llevado a cabo recortes de personal. Además, no se ha sustituido al personal de baja ni de vacaciones, lo que ha supuesto un deterioro del servicio y una carga adicional de trabajo para las trabajadoras. Y si en alguna ocasión se han realizado sustituciones, se han hecho con personal adscrito a programas de formación, cuyas trabajadoras solo cobran el SMI, que supone menos de la mitad del sueldo de la categoría más baja regogida en el Convenio de Limpiezas.

Tampoco se ha cumplido con lo recogido en los pliegos ofertados por estas empresas en relación a la contratación de personas desempleadas de larga duración, en riesgo de exclusión o con discapacidad.

El estudio y la relación detallada de incumplimientos se ha puesto en conocimiento de la nueva corporación para que sea sometida a examen y tome las medidas que considere necesarias en la exigencia del cumplimiento de los pliegos de contratación. Del mismo modo, se ha pedido un marco de participación sindical que, conjuntamente con el ayuntamiento, garantice unas condiciones laborales dignas para los trabajadores y trabajadoras de las subcontratas del ayuntamiento, al tiempo que se avanza en la publificación de servicios de forma progresiva, en el camino de reducirla a la mínima expresión.

 

 

 

Adegik jarreraz aldatu ezean, papergintzako hitzarmenaren alde mobilizatzen jarraituko dugu

0

Beste behin Gipuzkoako Pasta, Paper eta Kartoi sektoreko ordezkariek elkarretaratzea egin genuen atzo Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean ADEGI Patronalaren jarrera zorrotza eta mehatxagarria salatzeko. Sektoreko arazoei erantzungo dien hitzarmena sinatzea ahalbidetuko luken jarrera aldaketa bat exigitzen dugu. Hau gertatu ezean mobilizazioekin aurrera jarraituko dugu. 

CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuon irakurketa
GIPUZKOAKO PASTA, PAPER ETA KARTOI SEKTOREA.
2015-EKO PROBINTZIA-HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA.

"Berriro ere, Gipuzkoako Pasta, Paper eta Kartoi sektoreko ordezkariok elkartu gara Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, ADEGI Patronalak agertu duen jarrera zorrotza eta mehatxagarria salatzeko.

Enpresetan enpresariek beraiek sinatu dutenen itunen deslotura ezartzen duten errealitatearen harira, enpresen bideragarritasunari kalte egin diezaiokeen edozein egoerari aurre egiteko alderdien artean lotu diren bideak balioestearen harira, egungo premiei erantzunez alderdi guztiak ordezkatuko gaituen hitzarmena lotzeaz egindako eskaeraren harira, ADEGIk oraindik ez ditu gogoan hartu sindikatuon proposamenak, eta akordiorik lotu ezean, legea ezartzearekin mehatxatzen gaitu.

Berriro ere, patronalak eskema bera darabil: “itun hau nahi dut, ez baduzu atsegin, legea ezarriko dizut”. HORI EZ DA NEGOZIATZEA, INPOSATZEA BAIZIK!
Horrengatik, Patronalari jarreraz alda dezala eskatzen diogu, sektoreak dituen arazoei erantzungo dien probintzia-hitzarmena ahalbidetuko duen aldaketa eman dadin. Bien bitartean, hasitako mobilizazioekin jarraituko dugu.

Euskal Herrian, 2015eko azaroaren 12an"

 

 

 

Candyko langileek Urbanext proiektuari eusten diote

0

Candyko langile ohiak batzarra egin dute Urbanext proiektuaren aurrean, instituzio publikoek duten jarrera egunkari baten bidez ezagutu ondoren. Batzarrean Urbanext proiektuarekin aurrera egiteko asmoa berretsi dute eta Jaurlaritzari eskatu diote emandako hitzari eutsi eta Urbanext Frantziako enpresak lantegian jarduera berri bat ezartzeko egindako proposamena babestu dezan. 

CANDYko LANGILEEN OHARRA
"Candyko langileek, Urbanext proiektuaren aurrean, instituzio publikoek duten jarrera egunkari baten bidez ezagutu ondoren, egoera aztertu eta batzarra egin ondoren, ondorengoa adierazi nahi dugu:

Candyko langileek Urbanext proiektuarekin aurrera egiteko asmoa berresten dugu. Ez diogu uko egingo lanpostu bat edukitzeko aukera izateari, eta inork ez digu esan proiektua bideragarria ez denik.
Are eta gehiago, Juarlarirzarekin izandako bileretan, proiektuari babesa emateko erabakia jakinarazi zaigu.

Ez dugu ulertzen zer gertatu den, eta zergatik gertatu den azken egun hauetan, baina ez dugu onartuko proiektu honek aurrera ez egitea ulertzen ez dugun arrazoiengatik. Gainera mingarria egiten zaigu prentsa bidez industriarako hainbat eta hainbat miloi gastatuko direla ezagutzea, eta kasu honetan babesik ez ematea. GU deslokalizazio bidegabe baten biktima izan ginen, egoera oso larrian gaude, gutako hainbat langabezia prestazio gabe gelditu gara dagoeneko.

Dena den den oraindik garaiz gaude. Jaurlaritzari eskatu nahi diogu guri emandako hitza mantentzeko, eta denon artean Candyko langileentzat alternatiba bat eraikitzeko.

Guztion artean lanpostu duinak Bergaran."

 

 

 

El preacuerdo alcanzado por la patronal, UGT y CCOO empeora las condiciones del Metal en Nafarroa

0

El pasado miércoles la patronal, UGT y CCOO firmaron el preacuerdo del convenio del metal de Nafarroa. Desde LAB entendemos que un mal acuerdo. Un mal acuerdo donde ha prevalecido los intereses de la patronal, que supondrá una vergonzante destrucción de empleo en el sector y que hará que los y las trabajadoras del metal, sigamos un convenio más, perdiendo condiciones laborales.

Desde la federación de Industria del sindicato LAB, queremos manifestar lo siguiente:

• Es un mal acuerdo que empeora las condiciones actuales en todos sus apartados. 

• Resulta vergonzoso que con las tasas de paro actuales, UGT y CCOO, firmen un preacuerdo que incrementa en 2 días la jornada laboral y en más de 80 horas la flexibilidad, con la consiguiente destrucción de empleo.

• Este acuerdo tiene subidas salariales insuficientes. Subidas salariales, que no debemos olvidar, fueron negociadas fuera del ámbito de negociación del convenio del metal de Navarra, impuestas por acuerdos a los que se llegaron en Madrid por organizaciones que son totalmente ajenas y desconocedoras de las problemáticas de Navarra.

• Especialmente censurable es la actitud de CCOO que pudiendo ser la clave para articular una mayoría sindical alternativa y que fuera eficaz para la defensa de los derechos de las personas que trabajamos en el metal, ha decidido mantener inercias del pasado plegándose totalmente a los intereses de la patronal, firmando aquello que UGT tenía negociado de antemano.

• Castiga a las nuevas contrataciones incrementando de 6 meses hasta 2 años la categoría de entrada, con un salario sustancialmente inferior, amparándose en que se desarrollarán con contrataciones indefinidas, algo que la ley actual, ya lo exije.
  

 

 


Prekarietateari aurre egiteko 1200€ eta 35 orduen bila goaz


Gaur, hilak 12, Bilboko karolan osatu dugun mosaiko erraldoia langileen antolaketa eta aktibazioaren erakusle izan da. 200 delegatu, borroka bereziatuak dituzten bost kolektibotan bilduta, prekarietatearen negu gorriari aurre egiteko batu dira. 

Ekintza sindikala berritu eta indartzeko “ZureESKUbideak, ¡Actívate por tus derechos!” dinamikaren baitan, laneko prekarietateari aurre egiteko pauso berri bat eman dugu. Mosaiko batekin, prekarietatea egoera ezberdinak identifikatu eta horiei aurre egiteko LABetik egingo ditugun urratsak bisualizatu ditugu.

Prekarietatearekin amaitzea posible da. 1200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduak, baita emakumeentzat ere. Horiek dira LABentzat oinarrizko neurriak prekarietateari aurre egiteko. Baina honek langileon antolaketa eta aktibazioa eskatzen du. Are gehiago, LABek argi du elkarrekin gauza handiak egin litezkeela. Eta hau argi geratu da gaur Bilbon pieza bat bestearen ondoan jarriz, elkarlanean, “Zure ESKUbideak, actívate por tus derechos” dinamikaren irudi erraldoia osatu dugunean. 

Gaurkoa ez da irudi soil bat izan. Ezberdinak izan arren helburu berak batzen dituen bost kolektibo elkartu dira inposatu nahi diguten prekarietateari aurre egiteko. Zentzu honetan LABek badu plan bat esku artean, gure eskubideen alde, lantokietako borroka berritu eta indartzeko.

Hala, sektore feminizatuek lan berdina eginagatik, ez dute berdin kobratzen, ez dituzte baldintza berdinak. Horregatik diskriminazioaren ondorioei aurre egiteko antolatuko gara. Azpikontratetako langileek lan eskubideak zapalduak dituzte aldioro eta egoera honi aurre egiteko bitarteko nagusia klausula sozialak dira. Enpresa txikietan negoziaketarako aukera guztiz baldintzatuta dago, langileekin zubiak eraiki behar ditugu beraz, desarauketaria aurre egiteko ekintza sindikal eraginkorra garatzeko. Enpresa handietan enpleguaren aldeko lerro oso bat dugu: ordu estren kontra eta malgutasunari aurre egiteko. Amaitzeko sektore publikoan Euskal esparruaren defentsa gaur inoiz baino beharrezkoagoa da eta horren alde egingo dugu. 

Hori da bidea. Hau da gure apustua. Eta bihartik aurrera lan zentroetan errealitate egingo dugu.

 

 

 

LABek Bilboko Portuan izandako azken lan-istripu hilgarria salatzen du

Gaur, azaroaren 11an, 08:00ak eta 08:30ak artean estibako langile bat hil da lan-istripuz Santurtziko Portuan. Honekin 49 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak. L.A.P.V. izan da hildakoa, 58 urtetakoa, anotatzailea eta 08:00etan hasten den bere lan-aldia hasi eta gutxira AZ3 kaian zegoena, Britatania Seaways untziaren karga lanak egiten ari zena. OTANeko ontzia da hau eta ibilgailu militarrak, edukiontziak etab. jasotzen ari zen, baita inguruan zeuden hainbat soldadu ere, Bardeetan egindako maniobra militarretatik zetozenak. 

Ia hilabete darama OTANek gure herrian maniobra militarrak egiten. Gure herriak ezetz esan zion OTAN honi eta berau funtsezkoa da baliabide armatu hauek garraiatzeko. Bilboko portuko langileei ere eragiten die honek, euren lanerako erritmoak azkartzera behartzen dituelarik. 58 urte zituen hildako langileak eta 55 urterekin erretiratzeko aukera izanda, erretiro duina izateko lanean jarraitzera behartua ikusi zuen bere burua. Horrela, argi geratzen da gaizki deitutako krisi honek lan eta etxerik gabe uzteaz aparte, hil ere egiten gaituela.

Bergéko kaiak geratuta daude eta biharko 08:00etatik ostiraleko 08:00etara lanuzte osoa egongo da Bilboko Portuan laneko hilketa berri honen aurrean. Ostiralean 09:00etan kontzentrazioa egongo da estiban portuaren Santurtziko sarreran eta ondoren manifestazioa portuaren barrukaldetik. Deialdia estibako enpresa-batzordeak egin du (LAB, Coordinadora, UGT, ELA).
 

 

 


LABek lan harremanetarako euskal esparruaren eraikuntzan urratsak eman ditzaten exijitu die instituzioei

Gaur, hilak 9, Garbiñe Aranburu, LABeko Negoziazio Kolektiboko eta Ekintza Sindikaleko Idazkariak, Gazteizko Legebiltzarraren Enplegu Batzordean negoziazio kolektiboaren egoeraz eta desblokeorako gakoez hitz egiteko aukera izan du. 

Bere interbentzioan Garbiñe Aranburuk azpimarratu du “gaur guztiok bizi garela duela zortzi urte baina okerrago”. Prekarietatearen aroan murgilduta gaude. Krisiaren aitzakiarekin inposaturiko neurri eta erreformek lan munduan langabezia, soldata murrizketak, lan baldintzen kaskartzea eta pobreziaren hedapena ohiko bilakatzea ekarri dute. Zentzu horretan hainbat datu azaldu ditu: “182.000 langabe daude Hego Euskal Herrian —duela 7 urteko kopuruaren bikoitza— eta erdiak baino gehiagok ez du inolako prestaziorik jasotzen. Miseriazko soldatak hedatzen ari dira. Sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatuta dago, geroz eta alde handiagoa dago soldata altuen eta baxuen artean, baita gizon eta emakumeen artean ere. Ez da enplegu berririk apenas sortzen, edo oso prekarioa da (lanaldi partzialak, behin behinekotasuna, malgutasuna…). Gero eta langile gutxiago dago negoziazio kolektiboaren babesarekin”.

Orain, gobernu zein politikoek hazkunde ekonomikoaren fasean sartuko garela diote. Baina errealitatea bestelakoa da, “lan harremanen inboluzio prozesu bat ematen ari da”. Gaur inor ez dago prekarietate prozesutik salbu. Hazkundearen diskurtsoak ez digu balio, lan harremanen etengabeko suntsiketa ematen ari baita. Eta argi utzi du “LABek ez duela lagunduko egoera hau egonkortzen”. Aranbururen ustetan “lan erreforma gure eremutik kanpora utzi eta bizi dugun prekarietate egoerari mugak jarri behar zaizkiola”. Zentzu honetan sindikatuak baditu hainbat aldarrikapen horretarako: Kalitateko enpleguaren alde egin behar da gutxieneko soldata 1.200 eurotan ezarriz eta enplegua banatzeko helbururarekin lan-astea 35 ordutara pasaz.

LABetik negoziazio kolektiboa defendatzen jarraitzen dugu, baina Garbiñe Aranburuk azaldu du “hitzarmenak bere horretan —helburuak eta edukiak aintzat hartu gabe— ezin direla helburu izan”. Hala gutxiengoan sinatutako akordioak “onartezinak eta antidemokratikoak” direla deritzo, ez dute zilegitasunik, eta beraz ez lukete babes instituzional eta politikorik ere izan behar. Zentzu honetan Negoziazio Kolektiboko idazkariak galdera zuzena helarazi die ordezkari politikoei: “Parlamentuan onartezinak liratekeen joko arauak, nola izan daitezke zilegi lan harremanetan?”

“Lan harremanen desaraukata egoera erabaki politikoen ondorio da. Ez da patronal eta sindikatuen arteko arazo laboral soila”. Eta euskal instituzioek, bertako alderdi politikoek erantzunkizunak dituzte. Ezin da jarrera ekidistante eta aseptiko bat eduki, edo okerragoa dena, elite ekonomikoa babestu hainbestetan ikusi dugun bezala. Beraz gaur parlamentuan egin bezala instutuzioei interpelatzen jarraituko dugu, lan harremanetarako euskal esparruaren eraikuntzan urratsak eman ditzaten. Hor baitago gakoa.

 

 

 

Merkataritzaren igande eta jai-egunetako irekieren aurkako manifestazioa azaroaren 29an Bilbon

0

Igande eta jai-egunetan aisiaz disfrutatu eta atsedena hartzeko eskubidea defendatzen dugun "0 Irekiera" plataformak Eusko Jaurlaritzak merkataritza-ordutegiak desarautzearen alde egiten duela salatzen dugu. Irekiera hauek gizarteak ez dituela nahi, erosketak sustatzeko eraginkorrak ez direla eta enplegurik sustatzen ez duela aldarrikatzeko, manifestazioa deitu dugu azaroaren 29an Bilbon, 12:00etan.


Igande eta jai-egunetan aisiaz disfrutatu eta atsedena hartzeko eskubidea defendatzen dugun "0 Irekiera" plataformak Eusko Jaurlaritzak merkataritza-ordutegiak desarautzearen alde egiten duela salatzen dugu. Irekiera hauek gizarteak ez dituela nahi, erosketak sustatzeko eraginkorrak ez direla eta enplegurik sustatzen ez duela aldarrikatzeko, manifestazioa deitu dugu azaroaren 29an Bilbon, 12:00etan.

Eusko Jaurlaritzak merkataritza-ordutegiak desarautzearen alde egiten du

“0 irekiera” plataforma
Euskaldendak – Bizkaidendak – EKA – EKE – ELA – CCOO – LAB – UGT

Igande eta jai-egunetan aisiaz disfrutatu eta atsedena hartzeko eskubidea defendatzen dugun plataformatik, gaur-egungo koiunturaren balorazioa egin nahi dugu. Mezu zuzen hau helarazteko ondorengoak biltzen gara beste behin ere: Euskaldendak eta Bizkaidendak EAE mailako merkatari elkarteak, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak eta EKE eta EKA kontsumitzaileen elkarteak.

Ordutegi komertzialen liberalizazioa defendatzen dutenek, faltsuak direla demostratu diren argudioak ematen dituzte:

-Ez du aktibitate ekonomikoa handitzen: Jai-egunean egiten den erosketa beste egun batean egiten ez dena da.
-Ez du enplegurik sortzen: Sortzen den enplegua partziala da eta merkatal zentru haundietan prekarioagoa, merkataritza txikiko enplegua suntsituz.
-Kontsumitzaileei ez die askatasun gehiago ematen: eskaintza gutxitzen da eta herri eta hiriguneen desertifikazioa ematen da.
-Ezin dugu konpartitu data batzuen salbuespenik jai-egunetan irekitzeko, sektoreko langileentzat gehiegikeriazko praktika den “normalizazio” estrategia bat delako.

Orain, turismoataz hitz egiten dutenean, argumentu berdinetara jotzen dute. Estatuko legeak berak, bere argudioetan ondorengoa ezartzen du:

“Turista Etorrera Handiko Eremuen erregulazioko aldaketek, 2012an lehenengoz definituak, turismo eta merkataritzaren arteko sinergiak aprobetxatzeko helburua dute, turismoak aktibitate komertzialaren bidez, enplegu sorrera eta aktibitate ekonomikoa handitzen dituelarik. Beste hitz batzuetan, eskaintza komertzial zabala, anitza eta gune-turistikoetan irekia dagoenak, turismoan ondorio ekonomikoak biderkatu eta enpleguaren sorrera eta hazkundean eragina du”.

Aldiz, beste lurralde batzuetako esperientziek erakusten diguten bezala, zonalde turistiko ezarritakoetan ez dela enplegua sortzen eta EAEn gainera kontuan eduki behar dugu turismoagatik ez dela biztanleriaren hazkunderik ematen eta gurera datorrena ez dela erosketetara zuzendutako turismoa.

EAE-KO MERKATARITZA-ORDUTEGIEN LEGEA ETA EUSKO JAURLARITZAREN JOKAERA

Merkataritzako Legearen 4. aldaketa
Aurreko prentsaurreko batean jada komentatu genuen, Merkataritzako sailburuordearen proposamenez, merkataritzako euskal legediaren 4. aldaketa aurrera eraman behar zela.

Aldaketa honen lehenengo bertsioan proposatutako testuak, 2012ko uztaileko Errege Dekretu Legean bildutako zonalde turistikoen ezarpenei buruzko erregulazioa ezartzea barnebiltzen zuen. Alegazio fasearen ostean, azken testuak modifikazio batzuk biltzen ditu. Ondoren, balorazioa egingo dugu, bai prozesuari buruz, zein Euskal Legebiltzarrera bidalitako azken testuari dagokionez:

1. Gure alegazioak ez dira kontuan hartu.
2. Eusko Jaurlaritzak Barne Merkataritza zein Turismo gaietan duen konpetentzia esklusiboari uko egin dio, Estatuak proposatutako eskaera zein erregulazioak bereak eginez.
3. Onartutako alegazioei dagokienez:

a) Ez zaigu esaten nork formulatu dituen.
b) Hauetako batzuen esanahia eta eragina ez ditugu ezagutzen. Adibidez, udal bat zonalde turistiko deklaratzeko “hiri-merkataritzako plataformaren” txosten positiboa behar duela esaten denean, batzartu garen talde parlamentarioek, ezta Gobernu Española defendatzen duen EAJk, ez digute jakin azaltzen zein izango den plataforma horren eraketa ezta zeintzuk funtzionamendu arauak. EAJk azaldu digunaren arabera, beraien modeloa igande eta jai-egunetako irekieren aldekoa da, nahiz eta ñabardura eta errekurtsoz mozorrotua nahi duten.
 
4. Ondorio nagusia: Lege-biltzarrera bidali nahi duten azken testuak, zonalde turistikoaren ezarpena eta ordutegi komertzialen deregulazioaren onarpena suposatzen du. Gutxiengo baten interesak soilik defendatzen dituelarik: merkatal zentru haundien zuzendaritza eta jabeena.

Urriaren 15eko 18/2014 legearen inpugnazioa
Pasadan urrian Eusko Jaurlaritzak, zonalde turistikoen ezarpenean pausu bat haratago eramaten gintuen 18/2014 legearen inpugnazioa iragarri zuen. Lege honen bitartez, zegokien udalak zonalde turistiko izateko azken pausuaren epe maximoak ezartzen ziren, gure kasuan, Donosti eta Bilborentzat. Epe horiek ez betetzearen ondorio zuzena udalerri osoa zonalde turistiko deklaratzea zen eta ondorioz, edozein motatako komertzioek urte osoan irekiera egun eta ordu mugagabeak izango zituztela.

Eusko Jaurlaritzak errekurritu duena aipatutako azken hori baino ez da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak aurreko 20/2012 dekretuak zonalde turistikoei buruz esaten zuena, ez errekurritzea erabaki zuen. Guzti honek EAJko agintariak merkataritza-ordutegien desarautzearen aldekoak direla argi erakusten du. Beraz, legedi espainiarrari egin dizkioten ñabardurek ez dute gaiaren mamia aldatzen, hau da: Eusko Jaurlaritzak irekieren aldeko modeloaren aldeko apostua egiten du.

Plataforma osatzen dugunok ondorengoak galdetzen jarraitzen dugu. Norentzat erregulatzen du egungo Eusko Jaurlaritzak? Zergatik nahi dituzte ordutegi komertzialen inguruko adostasuna hautsi nahi dutenen interesak defendatu? Zertarako daude legeak, gehiengoa defendatzeko edo gutxiengo oligarkiko baten interesak defendatzeko?

UDALETAN MOZIOAK ETA SINADURA BILKETA
Udaletako mozioak.
Plataformak EAEko udal gehienetan mozioak aurkeztu ditu egungo “0” irekieren status quoa bermatzeko. Guztira, 70 udal baino gehiagotaz hitz egiten ari gara. Mozio gehienak prozesuan daude (eztabaidatzeke), oraingoz, onartuak izan direlarik Gasteiz, Agurain, Durango, Mungia edo Barakaldo bezalako udaletan.

Bilbo eta Donostia: txanpon bakarraren bi aldeak.
Bilbo eta Donostiako udalek proposatutako zonalde turistikoen erregulazioak, gure iritziz, txanpon bakarraren bi aldeak dira.

Bilbok, hiriko 3 zonaldetan irekitzeko erabateko liberalizazioa ezarri du, zonalde hauetan hiriko merkatal gune haundi eta kateak kokatzen direlarik. Gainera, erabaki hau zuzenki kaltetuak diren merkatari elkarteekin adostu gabe hartu da.

Donostiak aldiz, Alde Zaharra soilik deklaratu du zonalde turistiko, 150 metro karratu baino gehiagoko zentru bakarra dagoelarik.

Hiri bietan zentru handiek zonalde turistikoen neurriak beren zonaldeetara ere zabaldu nahi dituztela jakin badakigu. Gainera, hiri bi hauetako udal arduradunek merkataritza defendatzen dutela esaten dute, baina Bilbok handien interesen menpe jardun duen bitartean, Donostiak ez du horrela jardun.

EZTABAIDA PARLAMENTARIOA
Gaur hemen gauden merkataritzako plataformatik, eta talde parlamentario guztiekin ronda egin ostean, gai honi buruzko osotasuneko emendakina aurkeztu zen, konpetentziak inbaditzen dituela eta EAEko errealitatera ez dela moldatzen ulertzen dugularik.

EH Bildu eta PSEko talde parlamentarioek osotasunari emendakinak aurkeztu zizkioten. Baina, plenoan ezetsi da, UPyDren abstentzioagatik. Beraz, EAJ eta PPren helburua zen legearen modifikazioak aurrera darrai. Emendakin partzialen eztabaidaren zain gelditzen delarik.

Gure ustez, legearen aldaketari EAJ eta PPk ematen dieten babes honen atzean, “0 irekierak” erlatibizatzen dituen modelo bat dago, lan-eskubideen aurka egiten duena, erosketa-zentru handi eta kateen interesak soilik defendatu eta EAEko jendartearen iritziaren kontra egiten duelarik.

Eusko Jaurlaritza, Gobernu zentralak bultzatutako neurri liberalizatzaileen aurka agertu da orain arte. Baina, merkataritzako langileen eskubideak defendatzeaz ari garenean, ez dute arazorik PP-ren alde jartzeko.

Plataforma hau, merkataritzaren igande eta jai-egunetako irekieren aurka agertzen da, ez soilik sektoreko langileen kontziliazioa urratzen duelako. Neurri hauek merkatal zentru handiak soilik bultzatzen dituzte, legeak erredaktatzen dituztenen benetako presio taldeak. Ez du enplegurik sortzen, langileen lan-baldintzak kaskartu eta establezimendu txiki eta ertainentzat kaltegarria da, berauek itxierara kondenatuz.

Gainera, plataforma honetatik, gure irekieren kontrako posturaren alde dauden patronal eta talde sozialak gero eta gehiago direla nabarmendu nahi dugu. Gu guztiok kontsumo basati honen dinamikan oztopo izan eta langileon atsedenerako eskubidea defendatzen duen gizartearen parte izateaz harro gaude.

AZAROAren 29AN, IGANDEA, MANIFESTAZIOA BILBON
Irekiera hauek gizarteak ez dituela nahi, erosketak sustatzeko eraginkorrak ez direla eta enplegurik sustatzen ez duela aldarrikatzeko, manifestazioa deitu dugu azaroaren 29an Bilbon, 12:00etan.

Dei egiten diegu bai sektoreko langile orori zein merkatarien elkarte guztiei, igande eta jai-egunen irekieraren aurka agertu daitezen. Era berean, lan-mundu guztiari eta gizarte osoari luzatzen diegu deialdia, errealitateak “0” izaten jarrai dezan.

Bilbon, 2015eko azaroaren 6an