2026-06-16
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaEAJ eta PSEk Donostiako merkataritza txikia suntsitu nahi dute

EAJ eta PSEk Donostiako merkataritza txikia suntsitu nahi dute

Pasadan asteazkenean Donostiako Tokiko Gobernu Batzordean Alde Zahar osoa, Bretxa saltoki handia barne eta Zurriolako pasealeku eta etorbidea Zona Turistiko bezala izendatzeko prozedura abian jarri zuten. Araua onartuz gero, igande eta jai egunetan dendak irekitzeko eskumena jasoko lukete eta beraz, langileen eta komertzio txikiaren suntsiketa eragin. 

Aurreko agintaldian, sindikatu eta merkartitza elkarteen babesarekin, alde zaharra turismo handiko eremu gisa aitortu zen. Bretxa merkatalgunea kanpo uzten zuen neurri honek, igande eta jai egunetan saltoki handien irekiera ekidinez. Neurri hau gainera, 2015 uztaila eta abuztuko hilabeteetara mugatzen zen.

Gaur ordea, sindikatu eta merkataritza elkarteei bizkar emanez, eremu hau Bretxa naiz Zurriolako Pasealeku eta etorbide osora zabaldu dute EAJ eta PSEk. Gainera 2016 urte osorako aitortzen diote definizio hau.

Argi dago igande eta jai egunetan irekitzea merkaritza-gune handien interesei erantzuteko neurria dela. Merkataritza-gune handien aurka lehiatu behar izateak komertzio txikiak autoesplotaziora behartzen ditu. Langileen lan baldintzak okertzen dira. Izan ere igande eta jai egunetan irekitzea prekarietatea da. Enplegua suntsitzen da komertzio txikien biziraupena arriskuan jartzen duelako. Bizitza familiarra eta profesionala uztartzeko mugak jartzen ditu. Azpimarratzekoa da gainera bereziki sektore feminizatua izanda ama langileak izango direla kaltetuenak.

Neurri honek gainera, jendarte eredu kontsumista bat inposatzen du, harreman sozialak, kirola edo eta kultura bera bigarren maila batean utziz.

Hau honela, LAB sindikatutik Eusko Jaurlaritzari administrazio prozedura onartzen duen ebazpenik ez dezala aurrera atera exigitzen diogu. Aldi berean, dei egiten diegu bai sektoreko langile orori zein merkatarien elkarte guztiei, igande eta jai egunen irekieraren aurka ager daitezen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Sidenor: errotzea ahoan, dirua zorroan

Jarraian irakur dezakezue Kepa Urzelai Goitia, Enara Trincado Ituño eta Jose Manuel Renedo Fernandez. LABeko delegatuak dira Sidenorrek Azpeitian eta Basaurin dituen lantegietan. Sindikatuak...

Arabako esku hartze sozialeko hilaren 23ko negoziazio mahaian aurrerapausorik ez badago, greba egingo dugu ekainaren 25ean

LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok Lucho Royero Gasteizko zinegotziaren faltsukeria eta mututasuna salatzen ditugu. Arabako esku hartzearen sektorean ordezkaritza dugun LAB, ELA; CCOO eta...

Primafrion jazarpen sindikalak ez du etenik

Gaur Durruman (Araba) kokatutako Primafrio enpresaren atean egindako elkarretaratzeak berriro erakutsi du LABen ez gaudela atzera pauso bakar bat ere emateko prest. Bere jarrera zuzendu beharrean, enpresak beste behin ere errepresio sindikalaren aldeko hautua egin du, eta joan den ostiralean beste langile bat kaleratu zuen, lan eskubideen alde egiteagatik.