2026-06-27
Blog Page 1070

Laneko pobrezia, prekarietatea eta azpienplegua kronifikatu egin dira


Maiatzean Hego Euskal Herrian 6.252 pertsonetan egin zuen behera. Honek %3,2ko beherakada suposatzen du apirilarekiko, baina baita langabeziaren zuzenketan ematen den desazelerazioa, iazko maiatzean %3,6 egin baitzuen behera. Edozein kasutan, langabezia zifra ofiziala 189.188 langabetutakoa da, duela 8 urte krisia hasi zenean baino %85 handiagoa. Langabetuen %54,5 emakumezkoa da.

Normalean maiatza hilabete ona izaten da enpleguarentzat kontratazioa bultzatzen duten urtaroko faktoreak daudelako, baina hau nagusiki prekarioa izaten da, aldi baterakoa eta oso iraupen laburrekoa.

Zehazki, maiatzean sinatutako kontratuen %93,6 aldi baterakoa izan zen eta erdia hilabetetik beherakoa. Gainera, kontratuen %40 gutxi gorabehera lanaldi partzialekoa da eta %67,5 emakumeen sinatua. Hauexek dira nagusiki lanaldi mota hau izaten dutenak.

Honela konprobatzen dugu, hazkunde ekonomikoa erritmo onean joan arren, laneko pobrezia, prekarietatea eta azpienplegua kronifikatu egiten direla, horrela, pilaketa ziklo baten gainean egonkortzen den oinarria bihurtzen dira horrela, baina orain esplotazio baldintza gogorragoekin.

Hala ere, bankaren erreskatearen ondorioak eta azken urteotan inposatutako erreforma gogorrak jasan ondoren, patronala eta banka langileen aurkako ofentsiba berri batekin dagoz. Hauteskundeak gerturatu ahala, gero eta maizago agertzen dira presio talde ekonomiko zein enpresarialak ekainaren 26ko hauteskundeetatik aterako den gobernu berriari lan erreforman koska bat estutzeko exijituz.

Argi eta garbi geratu da zein den euren helburua: kaleratzea are gehiago erraztea, langabeziagatiko prestazio eta diru-laguntzak berriz murriztea, gazteen esplotazio baldintzak gogortzea eta soldatak murrizten jarraitzea.

Egoera honen aurrean, LABek konpromisoa hartzen du prekarietatearen borroka indartzeko eta krisiak gehien kolpatu dituen sektoreen erreskatu sozialaren alde. Bi lehentasun hauek leku nabarmena bete beharko lukete alderdi politikoen agendan.

 
Hego Euskal Herriko langabeziagatiko prestazioen jasotzaileak

2016eko apirila

Gizonak
Emakumeak
Guztira
Jasotzaileak guztira (SEPE)
75.056
Langabezian dauden jasotzaileak
30.784
30.689
61.473
Jasotako langabezia
89.357
106.083
195.440

Langabeziak eta prestaziorik gabe daudenak

58.573
75.394
133.967

Doitutako estaldura tasa

%34,5
%28,9
%31,5

 
Iturria: LABek egina Lanbide, Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta SEPEko datuak erabilita.

 

 

Donostiako alkateari udal langileak helburu politikoetarako baliatu ez ditzan exijitzen diogu

Udaltzaingoa hiritarrak babesteko eta laguntzeko funtzioak eta lanak dituen udal langile kolektibo bat da, edo izan beharko luke, eta ez funtzio errepresiogileak dituen polizia-kidego bat. Zentzu honetan, alkateari dei egiten diogu horren babes zabala duten horrelako protestak isilarazteko udal langile hauek baliatu ez ditzan.

Donostiako Udaleko LABeko atal sindikala
"Gipuzkoako plazan kanpatuta zeuden Gipuzkoa Zutik-en kideen atzoko eta gaurko utzaraztean lotuta dauden zenbait alde daude.

Gasteizko Gobernuko PNVk Ertzaintza bidali du eta Donostiako Udalak Udaltzaingoa bidali du, herritarrei erraustegiaren aurkako argudioak ikusarazteko pazifikoki mobilizatzen direnak errepremitzeko.

Utzaraztearen agindua ematea herritaren adierazpen librearekiko errespetuagatik eta demokraziagatik oso urrun dagoen erabaki politiko bat da. Deigarria da zein azkartasuna eta prestasunarekin erreprimitu duten herri-adierazpen hori. Herritarrek erraustegiari buruzko ikuspuntu guztiak ezagutzeari dioten beldurra agerian gelditzen da.

Zein interes ezkutuak ditu PNVk erraustegiaren proiektua aurrera eramateko horrenbeste herri sektore kontra dituenean (osasun alorreko profesionalak barne)? Zer irabazten dute? Osasunaz gain, poltsikoa ere hipotekatu nahi digute.

LABek Lakuako Gobernuak Ertzantza jarrera eta bokazio errepresiogileekin erabiltzen dituela uste du. Baina Udaltzaingoa hiritarrak babesteko eta laguntzeko funtzioak eta lanak dituen udal langile kolektibo bat da, edo izan beharko luke, eta ez funtzio errepresiogileak dituen polizia-kidego bat. Zentzu honetan, alkateari dei egiten diogu horren babes zabala duten horrelako protestak isilarazteko udal langile hauek baliatu ez ditzan.

Odón Elorzak egin zuen bezala, orain Eneko Goia da, arazo sozial bat modu demokratiko batez konpontzeko gauza ez izanez, Udaltzaingoa erabiltzen duena bere urgentzi politikoak konpondu ditzan. Zer baldarkeria!

Utzarazte hauen eta Udaltzaingoaren beste zenbait ekintzen irudiak Donostiarako Udal Gobernuak (PNV-PSE) nahi duen gizarte-ereduaren erakusgarri garbia da."



 

 

 

Borroka asteari amaiera borobila emateko unea da

Larunbatean Bilbon egindako “Langileok bideak batuz. Euskal Herria contra la precariedad” mobilizazioari segida eman diogu Borroka Astea deitu diogun honetan. Maiatzaren 31an Zerbitzu Publikoen defentsan irten ginen kalera, ekainaren 1ean zerbitzu pribatuetan ematen den prekarietatea salatu genuen eta bihar, ekainak 3, Borroka Asteari amaiera emateko eskualdez eskualde industriako egoera aldatzeko aldarrikapenak plazaratuko ditugu. 

BORROKA ASTEAekainak 3 eskualdeetako dinamikak

DONOSTIA

Merkataritza eta ostalaritza. Ekainak 2an prekarietatearen informazio guneak jarriko ditugu; Arccon 10:30etatik 12:30etara, Garberan 13:00etatik 14:30etara, Antiguon 18:00etatik 19:30etara. Ekainak 3an Zentroan eta Alde Zaharrean 10:30etatik 12:30etara. Eta 12:30etan Boulebarrean konzentrazioa Prekarietatearen aurka.

OARSO BIDASOA

Industrian prekaritatearen bira, txirrindan:10:00etan CAF-en, lezo eta Oreretako poligono ezberdinetatik bira. Oinez, 11:15-etan Niessen-en eta 11:30-etan Papresan.

UROLA KOSTA
Azpeitin, Sarralle S.A. enpresaren aurrean konzentra, ondoren herrira propaganda banatzen.

BURUNTZA GOIERRI

3 kotxe karabana aterako dira Buruntza, Tolosa eta Goierritik eta bat egingo dute gatazkan dagoen Unipapel enpresan, 12:30etan.
19:30etan manifa Lasarten.

DEBALDEA

Bergaran manifa 12:00 etan gure egoitzatik.

BILBO
11:00-etan konzentra Udaletxeko eskaileretan. Obra publikoan ematen den prekerietatea salatuz eta benetako klausula sozialak aldarrikatuz

EZKERRALDEA
Kotxe Karabana

ESKUMALDEA
Kontratazio berriekin kotxe karabana, 9-etan Mungiatik: MESA, UTE AUBIDE, VICRILA. Bertako delegatuekin txanda aldaketan konzentra.
13:00-etan Erandioko ETT batean konzentra + parodia bat. Bideoan grabatu zabaltzeko.

HEGO URIBE


10:00etan kotxe karabana eta 12:30-etan konzentra Arcelor Mittal-en.

DURALGALDEA

11:30-etan Udaletxean idatzi bat erregistratuko da. Ondoren manifan Ernai-rekin batera. 4 ETT-etan geldiuneak 1.- Lan osasuna salatzen ekimen bat 2.- lan baldintza ezberdinak irudikatuko dira 3.- ETTak gazteen borrokarekin lotuko da. 4.- gure aldarrikapenak. Bukaera enpresarien elkarte batean egingo da. 

BUSTURIA LEA ARTIBAI
Bermeon 19:30etan konzentrazioa Prekarietatearen kontra. Ekainak 2, 19:30etan Lekeition eta Ondarroan.

GASTEIZ

Korreos Plazan 10:00etatik 19:00era. Egitarau oso bat: Batzarra, murala, Kalejira, propaganda, Herri Bazkaria, Kafe tertulia, Parodia, Zabor kontratuak sutara, Mahai ingurua, Emakumeok eta prekarietatea, Giza katea, GazteokPrekarietatearen kontra.

AIARA
18:00etan manifestazioa Laudion. 

IRUÑEA


11:00-etan VWeko rotondan. 40 pankartari eutsiz aldarrikapen ezberdinekin “la milla contra la precariedad".

SAKANA

Altsasun 7-etan giza katea inem-etik gazte eta emakumeekin.

ERDIALDE ERRIBERA
San Adrianen 10:00etan Delegatuekin batzarra eta 11:30etan konzentrazioa herriko plazan.

  

 

 

Langileok BAI, Euskal Estatu burujabe bateko herritar izateari

2008an hasi eta gaurdaino GURE ESKU DAGO ekimenak borondateak josten egindako lan eskergak ekarri gaitu ekainaren 5etako geltokira. Azken urteetan elkarrizketa sustatu da eta adostasunak eraiki dira. Orain, urrats berri bat eman eta erabakitzen hasi behar dugu. Goierri, Debagoiena, Aramaio, Azpeiti eta Ispaster izango dira ariketa hori egiten lehenak, igande honetako herri galdeketetan.

Euskal Herrian nazio eraikuntzaren eztabaida elite ekonomiko eta politikoek bahitua izan dute gaurdaino. Beraz, Euskal Herriak eta euskal herritarrok gure bidea egin ahal izateko ezinbestekoa da erabakitzeko eskubidea berreskuratu eta egikaritzea. Gure bizitzan determinanteak diren afera guztiak erabaki nahi eta behar ditugulako, langile klaseak hitza hartu eta erabaki egin behar du.

Demokrazian, burujabetza osoz bakarrik eraikiko dugu benetako alternatiba. Norabide horretan Estatu propio bat izateak emango digu beharrezkoa dugun estatusa. Bizitzaren jasangarritasuna eta ongizatea bermatuko dituen eta eredu sozio-produktibo berri bat izatea ahalbidetuko duen Euskal Estatua aldarrikatzen dugu.
Badugu Estatu propioaren eraikuntza nondik hasi. Eredu sozial alternatiboa eraikitzeko hor ditugu Euskal Herriko Euskubide Sozialen Kartak jasotzen dituen printzipioak. Euskal Herriak bide propioa jorratu behar du, espainiar eredua inportatzeari utzi eta interes kolektiboak interes pribatuen gainetik jartzeko.

Arlo ekonomiko nahiz sozialean ahalmen legegile osoa izateak bakarrik ahalbidetuko digu bestelako eredu baten oinarriak jartzea. Hala nola, neurriak hartzea emakumeenganako diskriminazio eta bortizkeriarekin amaitzeko, baldintza laboral eta sozialen berdintasuna bermatzeko, genero, adin, sexu joera, aniztasun funtzionala edota nazionalitateengatiko diskriminazio oro ezabatuz.

Baita aberastasuna modu orekatuan banatu eta justizia sozialean oinarrituko den jendartea eraikitzeko bestelako erabakiak hartzea ere: Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparrua garatuz, langabezia, prekarietate eta pobrezia egoerei aurre egingo dien eredu sozial berri bat eraikitzea, kalitateko sektore publiko sendo baten alde egitea, lan osasun sistema publikoaren bidean urratsak ematea, hizkuntz eskubideak eta eskubide kulturalak bermatu eta garapen eredu jasangarri bat garatzea.

Horiek guztiak aurrera eramateko bitarteko juridiko eta politikoak bermatuko dizkigun Euskal Estatua aldarrikatzen dugu.
Elite ekonomiko eta politikoen ahotan behin baino gehiagotan entzun genuen “lehenik krisia eta gero erabakitzeko eskubidea”. Hori iruzurra da. Krisiaren irtenbidea eztabaida politikoa da, burujabetzaren bidetik bakarrik lortuko baitugu benetako alternatiba bat. Zentzu honetan langileek, ikasleek, pentsiodunek, gazteek, migranteek, eta zer esanik ez emakumeek eta, orohar, pobreziara eta prekarietatera kondenatutako herri sektoreek asko dugu esateko.

LABetik diogu independentzia helburu baino, tresna dela. Tresnarik eraginkorrena Kapitalismoaren parametroen aurkako sistema eraikitzeko. Beraz, independentziaren aldeko borroka, Euskal Herrian bizi garen pertsona guztien eskubideak bermatzeko borroka da.

Nazio bat gara, Herri bat gara, eta erabakitzeko eskubidea dugu zer eta nola produzitu nahi dugun, nola bizi eta antolatu nahi dugun. Euskal Herrian bada kontzientzia nazional handiko langile klasea, har dezagun hitza!

BAI esaten diogu Euskal Estatu Independenteari: bizimodu duina izateko, kalitateko enpleguaren alde, lanaren eta aberastasunaren banaketa orekatu baterako, zerbitzu publikoen defentsan, babes soziala nahikoa izan dezagun, pentsioak bermatzeko, emakumeon, gazteon, migranteen eskubideak bermatzeko eta orohar, langileon interesak defendatzeko.

Euskal Estatu Independente, Sozialista, Euskaldun eta Feminista lortzeko bidean, BAI, EUSKAL EUSKAL ESTATU BURUJABE BATEKO HERRITAR IZAN NAHI DUGU!
 

 

 

Eskubide Sozialen Kartak Gipuzkoa Zutik ekimenari babesa adierazi nahi dio


Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartatik Gipuzkoa plazan errauskailuaren kontra eta beste eredu berri baten alde akanpatuta egon den Gipuzkoa Zutik ekimenari babesa adierazi nahi dio. Aldi berean errauskailuaren inposizioa indarrez defendatzen dutenen jarrera salatu nahi du. Gipuzkoa plazaren desalojoak argi erakusten du: alternatiben eta eredu berrien beldur dira.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Gipuzkoa Zutik ekimenak deitzen dituen mobilizazioak eta bestelako ekimenak babestuko ditu eta jendarteari parte hartzera dei egiten dio. 

 

 

Alternatiben aurrean, indarkeriaren bidez defendatzen du bere eredua EAJk

0

LAB sindikatuak Zutik Gipuzkoa ekimena babestu eta EAJren inposaketa jarrera salatu nahi du. Beste behin ere, indarraren monopoliaren erabilera eginez, inposatu nahi diguten ereduaren oposizioa Gipuzkoa plazatik desalojatu du EAJk, horretarako bere poliziak erabiliz.

Osasunaren, pertsonon, langileon eta ingurumenaren alde, maiatzaren 29an etxera ez joatea erabaki zuten gipuzkoar askok. Langileok ere presente egon ginen bertan. Gaur arratsaldean, LABeko ordezkari bat Gipuzkoa plazan izatekoa zen, errauskailuaren aurreko alternatiben inguruan hitz egiteko, baina oposizioa ikustezin bihurtu nahi dutenek ezinezko egin dute.

Lehenik eta behin, horrelako jarrerek, argi erakusten dute, indarrean dagoen eredua defendatzen dutenek ez dutela oposiziorik onartzen. Beraz, lehenik eta behin, demokrazia da aldarrikatu eta defendatu nahi duguna. Bigarrenik, beraien ereduak, gaixotasunera, kutsadurara eta miseriara garamatza, eta langileok ez gaude hori onartzeko prest. Ez dugu onartuko aberastasuna gero eta esku gutxiagotan kontzentratzea, gure lan eta bizi baldintzak gero eta prekarioagoak izatea, herri honetako baliabide naturalekin bukatzea, gure aurrezkiak gorde ditugun kutxak banku pribatu bihurtzea…

LABek Gipuzkoa Zutik ekimenak deitzen dituen erantzun mobilizazioak eta bestelako ekimenak babestuko ditu, eta langileei eta orokorrean gipuzkoar jendarteari parte hartzera dei egiten dio.
 

 

ACBko enpresa komiteak lantokia bideragarria egiteko proposamena jarri du mahai gainean

0

ACBko langileek aspaldi aldarrikatu zuten industria plan alternatibo batekin enpresak aurrera egin zezakeela. Gaur, ACBko komiteak agerraldia eskaini du enpresa bideragarria egiteko proposamena aurkezteko. Beste propasamen askoren artean kostuak murrizteko hobekuntza teknikoak bultzatzea, balio erantsiko produktuen aldeko apostu progresiboa egitea, sare komertzial propioa garatzea eta Jaurlaritzaren inplikazioa eskatu dute.
 
 

Zerbitzu pribatuetako langileek prekarietateari aurre egiteko neurriak aldarrikatu dituzte


Azken hilabeteetan LABek zerbitzu sektorean aritzen diren langileegana jo du bizi duten egoeraren argazkia egin eta bizi duten prekarietateari irtenbideak bilatzeko. Gaur emaitzak ezagutzera eman eta patronalari zein erakundeei, langileen beharrizanak kontuan hartuz prekarietatea gure bizitzatik at utziko duten neurriak aldarrikatu ditugu.

Inkesta erraldoi hau egin den testuinguruan egiazta daiteke Euskal Herrian bizi dugun prekarietate egoera ez dela koiunturala. Kapitalak inplementatu du eta gobernuek ezartzen dute; ez bagara egoera iraultzeko gauza, gure artean gera dadin nahi dute.

Zerbitzu sektoreko beste arlo batzuen artean, garbiketa, merkataritza, jantoki eta telemarketingeko 3.369 langileak LABekin hitz egin dute eta bere egoera laboralaren argazki bat egiteko eta bizi duten prekarietate egoretik irtenbidea bilatzeko, galdetegi bat bete dute.

Galdetegiaren ondorio nagusia da langileen %80 uste dute beraien lan baldintzak prekarioak direla. Galdetegiaren bidez egoera prekariotik irtetzeko, hurrengo neurriak eskatzen dira langileen %90 baino gehiago:

  • 1200 €/neto-ko gutxienezko soldata.
  • 35 lanorduko astea.
  • Bertoko eta erreformaren aurrean babestutako sektore hitzarmenak.
  • Jardunaldi partzialeko kontratuak egin al izateko, gutxienezko ordu kopuru bat zehaztea.
  • Enpleguaren egonkortasuna bermatzen duten neurriak.
  • Lan zentruetan dauden lan baldintza errealen kontrol zehatza Lan Ikuskaritzaren partetik.

Gaur, galdetegien emaitzak ezagutara emateko eta patronalari zein erakundeei, langileen beharrizanak kontutan hartuz, prekarietatea gure bizitzatik at utziko dituzten neurriak aldarrikatzeko, Iruñan, Bilbo, Donostian eta Gasteizen kalera irten gara

LABek aldarrikapen hauek bereak egiten ditu, eta langileak pobretzeko kapitalak hartutako erabakiaren kontra baita, belaunikatuta nahi gaituzten bertoko gobernuen pasibitatearen kontra borrokatzeko konpromisua hartzen dugu. Gaurkoa, egoera prekarioan dauden langileen eguna dugu; eta LABek haien iritzien bozgorailua izan behar du.

 


BILBO

IRUÑEA

DONOSTIA

 

 

Metro Bilbaon Hitzarmen Kolektiboari buruz lortutako aurreakordioa positiboki baloratzen dugu

0

LABek positiboki baloratzen du Metro Bilbaon Hitzarmen Kolektiboari buruz lortutako aurreakordioa alde batetik murrizketen eta lan erreformaren aurka blindatzeari buruzko funtsezko hainbat kontu eguneratzen baititu eta bestetik gai garrantzitsuak jasotzen baituitu baimenen alorrean eta prebentzioaren eta osasunaren inguruan.

Akordioa 2018a arte egongo da indarrean, eta aurrerapen handiak dakartza eskubide kolektibo eta sozialetan. Langileon lan baldintzak babesten dituzten atalak jaso eta gehitzen ditu Madril eta Gasteizko Gobernuetatik datozen lan erreforma eta inposizioetatik babesteko, eta enplegu bermea indartzen du ORPRICCEra (Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa) joatea eragotziz.

Astelehenean, ekainak 30, LABeko ordezkaritzak, CIM; CCOO, UGT eta ESKrekin batera, aurreakordioa itxi zuen Metro Bilbaorako hitzarmen kolektiboa sinatzeko.

Hitzarmen hori 2018ra arte egongo da indarrean, eta ultraktibitatearen klausula mantentzen duenez hor jasotako artikulu guztiak baliozkoak izango dira hurrengoa sinatu arte. Gainera, ez du Metro Bilbaoko lantaldearen oraingo eskubide batean ere atzera eragiten duen inolako artikulurik jasotzen.

Aurrerapen horiek, enplegua bermatzeko eta alde batek soilik nahita hitzarmenak ez aplikatzea ebazteko organora (ORPRICCE) ez jotzeko konpromisoekin batera, Gasteiz eta Madrilgo Gobernuetatik datozen murrizketa eta lan erreformei aurrea egiteko neurriak dira, besteak beste. Neurri horiekin batera, LAB sindikatuarentzat gako diren prebentzioari eta osasunari buruz gure salaketa baten ostean OSALANek emandako jarraibideak eta akordioak ere finkatzen ditu.
Baimenen araudian ere aurrera egiten du, laneko eta lanetik kanpoko bizitza uztatu eta erraztera begira. Gauza horiek langileen motibazioa eta poztasuna areagotzen dituzte, gure iritziz, eta enplegua mantendu eta finkatzen ere laguntzen dute, etorkizunean gehitu eta berriak sortzeko aukerak ere zabalduz.

Bizimodua errazteari dagokionez, Arizeko tailerreko eta Zerbitzu Nagusietako ordutegietan adostutako neurriak ere azpimarratu nahi ditugu.

Aurreko hitzarmenaren filosofiaren ildotik, eta sektore publikoan soldaten alorrean agertokia aldatzeko izan den aukeraren aurrean, soldata finkatu da, eta hiriarteko tren konpainia
gobernatzen duten erakundeetan (Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) izandako igoerak ere ematen dira. Era berean, hitzarmen hau sinatzean soldata izoztu den aurreko urteetatik zuzendaritzak lantaldearekin zekarren zorraren zati bat berreskuratu ahal izan da.

Beste akordio batzuk ere aipatuko genituzke, guztiak zerrendatzen hasi barik:

• Hobekuntzak Bezeroen Arreta eta Harrera zerbitzuetan
• Lantaldea haztea geltokietan
• Lanpostu berriak prestakuntza iraunkorra sustatzeko
• Homogeneotasuna kolektibo guztientzat prestasun saria ordaintzean
• Hobekuntzak eta argitasuna lan txanden banaketan
• Definizio handiagoa txandetan eta aldaketak mugatzea.
• Ordutegiak homogeneizatzea instalazioetan
• Antzinatasuneko atseden-egun gehiago