2026-09-11
Blog Page 1064

Guggenheim Bilbaoko hezitzaileek greba mugagabeari hasiera eman diote

0


Guggenheim Bilbaoko hezitzaileek gaur eman diote greba mugagabeari hasiera. Hain zuzen ere, enpresak langileen eskaerei eta hilabeteetako borrokari entzungor egin ostean urrats berri bat ematea besterik ez zaie geratu. Guggenheim Bilbaoko hezitzaileek orduko 5,35 eurotako oinarrizko soldata kobratzen zuten. Euren lan baldintzak hobetzea eskatu dute langileek eta enpresak, denak kaleratu ditu erantzun moduan.

18 lanpostu suntsitu dituzte Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren babesarekin. Hau da Bilboko Guggenheim Museoak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak guztion artean ordaintzen ditugun zentro kulturaletako laneko prekarietateari ematen dioten konponbidea, grebalarien lanpostuak ezabatu, euren kalitate eta bikaintasun eredua zein den argi utziz.

ALBISTE GEHIAGO
 
{module[648]}

 

 

 

Prekarietatearen aurrean, ezinbestekoak dira neurri eraginkorrak kalitatezko enplegua sortzeko

Abuztuan Hego Euskal Herrian erregistratutako langabeziak gora egin du. Datu ofizialen arabera 182.013 pertsona daude langabezian, uztailean baino 943 gehiago. Aurreko hilabeteetako datu postiboak atzean utzi eta udaren amaiera adierazten dute datu hauek. Hala ere, aurreko hilabeteetan salatzen genuen moduan, aipatu beharra dago azken aldian, baina bereziki, uda garaian sortzen diren enpleguak oso prekarioak eta epe motzekoak izaten direla.

Abuztuan Hego Euskal Herrian erregistratutako langabeziak gora egin du. Datu ofizialen arabera 182.013 pertsona daude langabezian, uztailean baino 943 gehiago.

Hego Euskal Herrian langabeziak gora egin badu abuztuan, bilakaera desberdina izan da EAEn eta Nafarroan; EAEn langabezia 1.650 pertsonatan hazi den bitartean Nafarroan 707 pertsonatan gutxitu da.

Aurreko hilabeteetako datu postiboak atzean utzi eta udaren amaiera adierazten dute datu hauek; turismoarekin loturiko zerbitzuetan kontratatutako hainbat langileren kontratu amaiera, industrian uda garaian ordezkapenak egiteko kontratatutako langileen kontratu amaiera, …

Hala ere, aurreko hilabeteetan salatzen genuen moduan, aipatu beharra dago azken aldian, baina bereziki, uda garaian sortzen diren enpleguak oso prekarioak eta epe motzekoak izaten direla.

Bestalde, hilabetez hilabete areagotzen ari da epe luzeko langabezia eta horren ondorioz langabeziagatiko babes sistemak eskaintzen duen estaldura tasa geroz eta ahulagoa da. Gaur egun 3 langabetik 1ek baino gutxiagok jasotzen du langabezia prestazioa.

Azkenik, aipatu beharra dago langabeziarena baino kezkagarriagoa dela Gizarte Segurantzako afiliazioak EAEn izan duen bilakaeraren datua; langabezia 1.650 pertsonatan hazi den bitartean, Gizarte Segurantzako afiliazioa 10.787 pertsonatan gutxitu da, %1,18.

Beraz, datu hauek garbi erakusten dute pobrezia eta prekarietatea zabaltzen ari direla gizartean, langile eta langabeen artean, eta ezinbestekoa dela neurri eraginkorrak hartzea kalitatezko enplegua sortzeko.

 

 

 

CGTk askatasun sindikala erasotu du

CGTk LABen aurka martxan jarritako prozeduraren harira sindikatu horren Pariseko kideen bisita izan dugu gaur Baionan. LABek ere hitzordu horretan present egon nahi izan du gure kexa azaldu eta CGTren jarrera askatasun sindikalaren aurkakoa dela salatzeko.

CGT sindikatuak epaitegiko bidera eraman gaitu TPE hauteskundeetan —2016ko Azaroaren 28tik Abenduak 12 arte dira— gure kandidadura ezeztatu eta anulatua izan dadin. Prozedura hau zabaldu ostean, Bordaleko Instanzia tribunalak, abuztuaren 4ean eman zuen bere erabakiaren berri. Hau da, epaileak, gure sindikatua “erregionalista” zela iritzita Akitania Berri euskalde mailan gure burua ezin dugula aurkeztu deliberatu zuen. Ez gatoz bat epailearen irakurketarekin beraz afera kasaziora eramatea erabaki dugu.

Gure iritziz, CGTren jarrera askatasun sindikalaren aurkakoa izateaz gain sindikatuen arteko oinarrizko errespetuari muzin egiten diola deritzogu. Epaileak CGTren argudioak kontutan hartu ez baditu ere, hauek jarrera diskriminatoria dugula leporatzen digute euskarari leku nagusia ematen diogulako eta elebitasuna erabiltzen dugulako. Bestalde gure sindikatuak balore errepublikarrak errespetatzen ez dituela eta izaera independentistari lehentasuna ematen diola argudiatu dute. CGTren aburuz, sindikatu baten proiektu politiko bat defendatu ordez langileen eskubideak defendatu beharko lituzke.

Epaile zein CGTren argudioak errefusatzen ditugu eta horregatik eskura ditugun bide guztiak erabiliko ditugu. Bide judizialaz gain, eraso larri honen aurrean eragile eta sindikatuen aldetik jasotako babesak askatasun sindikalaren aldeko dinamika martxan jartzeko aukerak zabal ditzake. Gure helburua argia da, LABen rola langileen alboan egotea deritzogu, langileen defentsan segitzeko eskubideari irmo eutsiko diogu.

 

 

 

SATeko burkideen bisita izan dugu

0


Andaluziar Herriko SAT sindikatuko burkideen bisita izan dugu gure Igarako egoitzan. SATeko ordezkaritza Oscar Reina eta Nazio zunzendaritzako beste hiru kideek osatu dute. Igarako egoitzan LABeko Idazkari Nagusia den Ainhoa Etxaide eta Nazioarteko erlazioetako Koldo Saenz eta Gaizka Zuriarrainekin elkartu dira.

Bilkuran egungo egoerari buruz hitz egin da, egoera horiek gainditzeko garatu beharrezko bideak e.a. aztertu dira. Sindikatuok eta sindikalistok jasaten ditugun errepresioak ere aztergai izan dira, Rafa Diez Usabiaga eta Andres Bodalo guztion gogoan egon direlarik. 
 

 

 

Greba Guggenheim Museoan lanpostuen defentsan eta prekarietatearen aurka

0

Guggenheim Museoko hezitzaileak lan baldintza duinen alde eta kaleratzeen kontra 9. greba egunean murgildurik dira gaur. Zuzendaritzak 18 langileren kaleratzea dakarren proposamena aurkeztu zuen azken bileran eta langileak ez daude prest hori onartzeko. Irailaren 5etik aurrera greba mugagabe bati hasiera emango diote. LAB, gaurdaino bezala, langileen ondoan izango da gatazka konpontzeko bide guztiak jorratuz.


  

 

 

Oiartzunen gertatutako azken heriotz istripua salatuz kalera irten gara

0

Oiartzunen gertatutako azken heriotzarekin 35 dira honezkero aurten Euskal Herrian lanean ari zirela hildako langileak. LABek, euskal gehiengo sindikalarekin batera gogorki salatu du gertatutakoa eta neurriak hartzea exigitu du. Heriotz hauek, gehienetan, lanean ematen den prekarietatearen isla dira. Ez enpresetatik, ez instituzioetatik ez da egoera honi aurre egiteko, edo gutxienez, gutxitzeko, tresna ez neurririk jartzen. Honen aurrean bada ordua etengabe goraka doan drama sozial honen aurrean planto egiteko.
 

 

 

Irailaren 1ean greba mugagabea hasiko dute Donostiako parkingetako langileek

0

2008tik Donostiako parkingen gestioa EMPARK enpresak darama eta ordutik langileen egoerak okerrera egin du. Abuztuko igande guztietan greba egin dute Donostiako Okendo, Katalunia Plaza, Concha eta Atotxako parkinetako langileek soldata igoera eta lan baldintza duinak exigitzeko, baina egoerak bere horretan jarraitzen du. Enpresa zein Udalaren immobilismoaren aurrean greba mugagabera jotzea erabaki dute.

EMPARK-eko langileen oharra:

Abuztuan egindako lau igandeetako grebaren ostean ikusita EMPARK enpresaren aldetik egoerari aterabide errealik emateko borondaterik ez dagoela, Kontxa, Okendoi, Plaza Kataluina eta Atotxako parkingetako langile auxiliarrok irailaren 1etik aurrera, greba mugagabea astea erabaki dugu.

Asteburu eta gauetan egiten dugu lan, urteko 1776 orduko lanaldiarekin (Metalean, eraikuntzan, paperean… dabilen langile batek baina 80 ordu gehiago). Hau dena hilabeteko 982 Euroko soldata garbiarekin. Enpresak ez digu uzten diruarekin lan egiten aparkatzaileak garela onartu behar ez izateko, baina honek ematen den zerbitzuan era negatiboan eragiten du. Ez dago pertsonal nahikorik lau parkingetaz arduratu ahal izateko (Atotxako parkingean ez dago langilerik eta Plaza Kataluniakoan 22:00etatik 6:00etara bitartean ere ez). La Concha edo Okendoko parkingetako langilek arduratu behar izaten dute parking hauetaz.

Egun, parking hauek gestionatzen dituzten enpresak ezberdinak dira, nahiz eta guztiak EMPARK eta CONSTRUCCIONES MOYUA enpresek osatzen duten. Enpresa hauek aldi berean EMPARK enpresa azpikontratatu ditu, eta azpikontratazio honen baldintzak baliatzen ditu enpresak langileen soldata igoerari uko egiteko. Gainera pliegoak baimentzen ez duen azpikontratazio bat da.

Horregatik, deialdi publikoa egin nahi diogu enpresari benetan bizi dugun prekarietate egoerari amaiera emango dion akordio bat negoziatzeko. Era berean, dei egin nahi diogu Donostiako Udal Gobernuari, bereziki Eneko Goia alkateari, beste alde batera begiratzeari utz diezaion eta hariak mugitu ditzan gatazka hau konpontzeko. Ez dezagun ahaztu aparkaleku hauek udalarenak direla EMPARK enpresak kudeatzen dituen arren.

Udalean ordezkaritza duten talde guztiei bilera eskaria egingo diegu egoera azaldu eta euren inplikazioa eskatzeko. Gure ustez ez da onargarria enpresak irabazi itzelak lortzen dituenean udal aparkaleku batzutatik —Estatuko errentagarrienak dira—, langileok lan baldintza eta soldata penagarriak izatea.

Modu berezian informatuko ditugu aparkaleku hauetan plaza duten 1.700 donostiarrak gertatzen ari denaren inguruan: ez ditugu eurak kaltetu nahi, baina grebaren ondorioak pairatzen dituzten heinean Udala zein enpresari behin betiko konponbidea eskatu ahal diete, dituzten eskubideak berrezarriz eta bien bitartean, ez diezazkiela kobratu jasoko ez dituzten zerbitzuak.

Gainera, irailaren 1ean, denok dakigun moduan, Kontxako Banderako estropadetarako sailkapena izango da eta ondorioz, ugari izango dira bisitariak, bai sailkapenean bai estropadako bi egunetan ere. Era berean, gatazka konpontzen ez bada Donostiako Zinemaldian ere izan lezake eragina, aparkalekuetako bat, Okendokoa, Maria Cristina Hotelaren azpian dagoelako eta hemen egoten baitira Zinemaldira etortzen direnetako asko.

Datozen egunotan egoerari buruz informatzen egongo gara, Donostiara datozenei elkartasuna eskatuz baldintza prekarioetan gaituen enpresa honi lagundu ez diezaioten eta ahal dela, greban dauden aparkalekuetara jo beharrean greban ez daudenetara joan daitezen, azken hauek ez dituelako EMPARKek kudeatzen.

 

 

 

LABek Kolonbiar herria zoriondu nahi du bake iraunkor eta egonkorra lortzeko urrats berri honetan

0


Juan Manuel Santos, Kolonbiar errepublikako presidenteak Kolonbiar Indar Armatuei behin betiko su etena iragarri eta etsaitasuna uzteko agindua eman du abuztuaren 29ko 00:00 orduetatik aurrera. Bestalde, FARC-EP-k urte bat baino gehiago su etenean egon eta gero, su etena behin betikoa dela aldarrikatu du. Kolonbiar herriak bakerantz eta Kolonbia berri bat eraikitzeko urratsa eman du.

Orain, Kolonbiar Herriak ideia guztiak jasoko dituen demokrazia eraiki behar du. Herriaren alde lan egingo dituen instituzio eta justizi soziala lantzeko baldintzak eraiki behar dira.

Kolonbiar herria langileari eta sindikatuetako kideei agur berezia bidali nahi diegu. Sindikatu ekintza y lan baldintzak hobetzeko borrokak beraien bizitzak arriskuan jarri gabe garatzeko eszenatokia sortu dezaten opa diegu.

Gatazka politikoa bizi duen herri ororentzat desiragarria da elkarrizketa eta akordio bidezko aterabidea. Kolonbiaren kasuan alde biek adierazi duten bezala, irabazle eta galtzailerik ez izatea da gakoa, guztiek irabaztea, horrela, herriak irabazten duelako.

Gatazka politikoen konponbide elkarrizketatu eta negoziatuak tamainako maila, konpromiso eta ardura politikoa eskatzen du. Zoritxarrez eta etxera begiratzen badugu, gaurdaino ez dugu horrelakorik ikusi Madrilgo Gobernuaren aldetik. Kolonbiako adibidea bezela badira beste hainbat eredu arrakastatsu, baina borondate politikoa izatea da kontua.

 

 

 

Bestelako eredu baterantz bide propioa egin behar du Euskal Herriak

Espainiako Gobernu berriaren lehentasuna izan beharko litzateke dagoen langabezia, prekarietate eta pobrezia itzelari erantzun bat ematea. Azken urteotan modu izugarrian handitu da pobre eta aberatsen arteko arrakala. Aberastasuna gero eta esku gutxiagotan ari da pilatzen, hau sistema kapitalistari erantzuten dion joera orokortua izan arren, are nabarmenagoa da Estatu espainolaren antzerako kasuetan.

Honek eskatzen du orain arte garatu diren politika ekonomikoak errotik aldatzea. Lan erreforma eta murrizketa sozialetan atzera egitea eta bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jarri eta enplegu duinaren alde egingo duen bestelako eredu ekonomikoaren alde egitea. Aberastasunaren banaketa bidezkoagoaren alde egingo duen beste eredu bat.

2011. urtean, bi alderdi nagusiek, PSOE eta PPk, Espainiako konstituzioa aldatzea erabaki zuten zorraren ordainketari lehentasun osoa emateko, horrela, elite ekonomiko baten interesak gehiengo sozialaren aurretik jarri ziren. Kontu batzuetarako hain ukiezina den konstituzio hau inolako eztabaida sozial edo erreferendumik gabe aldatu zen. Joko arau hauek asko mugatzen dute, adibidez, birbanatzaileagoa izango den politika fiskala egin ahal izatea.

Ez dago orain arte hartutako erabakiak berraztertzeko inolako asmorik. Politika berdinetan sakontzen jarraituko da eta erreforma eta murrizketa berriak egingo dira. Bruselak etxeko lanak jarri dizkio Espainiako estatuari eta azkenean aterako den gobernuak bete egingo ditu, eredu ekonomiko berdina dutelako. Berdin da PP edo PSOEkoa izan.

Euskal Herriari dagokionez, onena lehenbailehen alde egitea da, bestelako eredu baterantz bide propioa egiteko. Gure ustez, Lan Harremanaterako Euskal Ereduaren eztabaidaren meloia irekitzeko unea da.