2026-09-11
Blog Page 1062

Prekarietatea eta lan-baldintzak okertzea daude El Corte Ingleseko itzelezko irabazien atzean

0


Pasa den abuztuan argitaratutako datuen arabera, El Corte Inglés-ek 158 miloi eurotako mozkinak irabazi zituen 2015ean (aurreko urtean baino %34 gehiago). Irabaziok ez datoz zerutik. Izan ere, langileok aspaldi nabaritu dugu mozkinak handitzen direla gure lan-baldintzak kaskartzearen kontura. Egoera gero eta larriagoa da.

Honen adibide argia El Corte Ingles-eko plantilan gero eta langile gutxiago garela da, lan berdina edo gehiago eginez eta soldata eta lan-baldintzak urterik urtera kaskartuz. Lan karga hauek, askotan, goizaldeko 02:00ak arte lanean egotea ekartzen dute. Kasu batzuetan 48 orduren barruan 21 orduz lan egin duten langileen kasuak ditugu, lanaldi luzatzeak eta inbentarioak egin beharra batzen baitira. Horrela, legea urratzen du El Corte Ingles-ek, bete beharreko lanaldien arteko 12 orduko tartea errespetatzen ez delarik. Honek, kalteak eragiten ditu bai osasunean eta langileen poltsikoetan, enpresak ez baitu ordaintzen ordu horietan etxera itzultzeko garraioaren “gain-prezioa”.

Argi dago gainera, langileon lan-baldintzak kaskartzen dituzten neurriak hartzen jarraituko dutela, beraien mozkinak ahalik eta puztuenak izateko helburuarekin. Honen beste adibide argia, Bilboko zentroak udaberrian egin zuen kanpaina da, 1.340 langilek jubilazio planak onar ditzaten konbentzituz. Horren atzean estalitako Enplegu Erregulazio Espediente bat zegoela esan genezake. Honen bidez suntsitu egin du enplegua Bilboko El Corte Inglesek, kontratazio berririk gabe eta plantilan jarraitzen duten langileen lan-karga handituz. Lantaldearen gaztetzea bezala saldu zutena, enpleguaren suntsiketa izatera pasatu da.

El Corte Ingles-en mozkinen atzean dagoena salatu nahi dugu, zifra izugarri hauek langileak esplotatu eta gure lan-baldintzak prekarizatzearen ondorio baitira.
 

 

 

Lan munduaren aldaketa eragotzi nahi duen Jaurlaritzak aurrean izango gaitu


Negoziazio kolektiboari eta elkarrizketa sozialaren egoerari buruzko prentsaurrekoa eman dute gaur LAB eta ELAko Idazkari Nagusiek. Uztailaren 22an Eusko Jaurlariztzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek lortutako akordioa gogorki salatu genuen bere momentuan. Ainhoa Etxaideren aburuz akordioaren larritasunaren aurrean “urrats berri bat” ematea ezinbesteko jotzen dugu, horregatik iraliaren 20an, Gasteizen “IRUZURRIK EZ. Por un marco laboral propio, langileon hitza errespetatu” lemapean kalera irtengo gara. 

Akordioa ez da negoziazio kolektiboa desblokeatzeko bide bat, negoziazio kolektiboa patronalak nahi duen lan mundua ezartzeko tresna bihurtzeko bidea baizik. Gainera akordio honen atzean sindikalismo eredu bat erditik kentzeko borondatea dagoela adierazi du Etxaidek. Saiakerak egin arren — eraso politiko eta ideologikoekin, negoziazio kolektiboaren erreformekin, hitzarmenak blokeatuz, sindikatuak lan mundutik kanporatzen saiatuz…—ez dute lortu, alderantziz “agenda sindikala berregin eta lantokietan prekarietatearen kontrako ekintza sindikala suspertzen ari gara”.

Egoera honen aurrean, langileok kalera irtengo gara eskaera zehatzekin. Hala nola “Jaurlaritzari akordio hau bertan behera utzi eta orain arte jorratutako bidea zuzentzeko deia” egiten diogu. Hain zuzen ere azken urteetan agenda neoliberala aplikatu dute, dekretu bidez sektore publikoan murrizketak inposatu dituzte, Confebaski gure ilegalizazioa eskatze utzi diote eta orain gehiengo sindikalaren kontra egin dute.

Amaitzeko, eta hauteskunde garaian gaudela kontutan harturik, “parlametua osatuko dutenen eta jaurlaritzako buru izan nahi dutenei konpromisoak eskatzen dizkiegu”. Alde batetik bertako instituzioei ordezkaritzak errespatatzea eta errepetaraztea eta bebestetik baldintza demokratikoak ziurtatzea lan arazoak eta gatazkak konpontzeko orduan. Hain zuzen ere demokrazia lan mundura iristea eta demokraziaren kalitatea neurtzerakoan lan munduan gertatzen denari begiratzea ezinbestekoa da eredu politiko eta sozial justu bat eraiki nahi duenarentzat. Aldaketa hori gauzatzea ezinezko egitea da, hain justua, akordio honen helburu bakarra.

 

Irailaren 20an Gasteizen kalera irtengo gara ELA sindikatuarekin batera “IRUZURRIK EZ. Por un marco laboral propio, langileon hitza errespetatu” lemapean

 

 

Bilboko Udalari ez zaio askorik axola Guggenheim Bilbao Museoko prekarietatea

0

Juan Maria Aburto Bilboko alkateak Guggenheim Bilbao Museoko 18 hezitzaileen kaleratzearen inguruan, agerraldia egin behar zuen ostiralean. Bere ordez, Mikel Alvarez Yeregui Giza Baliabideetako zinegotzia bidali zuen. 

Zinegotziak, alkatea ordezkatzearen arrazoia “Alkatea Alkatea dela” eta gaurko zitan ez agertzeak “ez gintuela harritu beharko” esan du. Horrez gain alkateak agerraldia ez egitea tradizioa dela gaineratu du. Azalpen hau eman ostean, Bilboko EAJren eta Guggenheim Bilbao Museoko Batzorde Exekutiboko kide den Alkatearen jarrera laburbilduko dugu.

Mikel Alvarezek urte latzak pasatzen ari garela eta Guggenheimeko hezitzaileen egoerak arduratu egiten dituela esan du. Hala ere, 18 profesionalen zeregina mespretxatu du programa “esperimentala” dela esanez, nahiz eta urte luzez eskaini izan den eta errotua dagoen izan. Hezkuntza museoetan ez da ez “esperimentala” ezta “hondarrekoa” ere.

18 lanpostu suntsitzeko erabakiari buruz eta modu zuzenean 3 pertsona soilik kontratatzeari buruz, Alvarezek, Museoak dioen bezala, etorkizuneko ekonomiaren ikuspuntutik subrogazioa ezinezkoa izango litzatekeela ziurtatu du. Azpikontratatuen egoerari buruz galdera egin zaionean, “Zabor enplegua? Zaborra lanik ez izatea da” esan du. Hots, urtean Bilboko Udalaren aldetik 250.000 euro jasotzen dituen Guggenheim Museoak (Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarenak eta ekarpen pribatuak kontuan izan gabe) ezin ditu 18 hezitzaile egoera duinean mantendu eta horren ordez, 3 langilera soilik izatea erabaki du. Argi utzi du beraz, Bilboko Udalari ez zaiola askorik axola Guggenheim Bilbao Museoko lan prekarietatea.

Bilboko Udaleko arduradun politikoen hezkuntza zerbitzuaren inguruko ezjakintasuna argi geratu da. Nahiz eta 3 hezitzailek soilik 18 langileren lan karga jasatea ezinezkoa den, aurreko urteetako jarduera kopurua mantenduko dela ziurtatzen dute. Guggenheim Museoak argitaratutako hezkuntza programa ikusita, non zerbitzuak murrizten diren, badakigu hau guztiz faltsua dela.

Harrigarria da nola Mikel Alvarezen ustez beharrezkoa den lan poltsa berria zabaltzea hiru hezitzaileen kontrataziorako, museoak, hezitzaileak hautatzeko erabili gura duen eta takila eta dendarako zabaldu eta 2011an itxitako lan poltsa erabili beharrean. Hala ere, Museoaren esku lagatzen du erabakia berak defendatzen duenaren aurkakoa izan arren.

Zer nolako ordezkari politikoak dira hauek, herritarren lan duintasunaz arduratzen ez direnak? Zer nolako udal ordezkariak oinarritzen du bere agerraldia soilik datu ekonomikoetan, artea kulturan zabaltzeko zeregina duen onuragabeko Fundazio bati buruz hitzegiten ari garenean? Zer nolako Udala eta alkatea dugu, ez duena hiri eintseinako dozenaka azpikontratatuen arazoei buruzko ezagupenik ezta hauek ezagutzeko interesik?

Hileak borrokan ibili ondoren hau da Guggenheim Museoko hezitzaileen gatazkaren konponketarako emandako ekarpena hiri honetako Udalaren aldetik.

ALBISTE GEHIAGO
 
{module[648]}

 

 

 


Suhiltzaileen oposaketak Araban



ADI!
 Bases Oficial de Mantenimiento (Borrador definitivo)


ADI!!
IZENA EMATEKO EPEA, NOLA EMAN IZENA eta ZER AURKEZTU BEHAR DEN!
Atxikitutako dokumentua irakurri

 IZEN EMATEKO EPEA [PDF]


Suhiltzaileak Azken berriak 

Azken zirriborroaren laburpena atxikitzen dizuegu.

Izena emateko epea has daiteke martxoaren amaieran-apirilaren hasieran, eta azterketak maiatza amaieran ekaina hasieran hasi.

 Azken zirriborroaren laburpena

LAB Administrazioa Araba



ADI!! AZTERKETAK ETA INSKRIPZIOA EGITEKO EPEAK: KORRIKA EGIN NAHI DUTE!!

– Apirilaren hasieran inskripzioa egiteko epearen hasiera (20 egun)

– Maiatza amaieran / ekaina hasieran lehenengo 2 azterketak egun berean (orokorra eta espezifikoa)

– Abuztua baino lehen beste azterketak (fisikoak eta gidatzekoa)

GOGORATU PREBISIOAK BAINO EZ DIRELA, AGIAN EZ DITUZTE EPEAK BETETZEN

BESTALDETIK, FROGA FISIKOEN AZKEN ZIRRIBORROA ATXIKITZEN DIZUEGU

 Froga fisikoen azken zirriborroa


LEParen OINARRIEN INGURUAN AZKEN BERRIAK

2017ko Otsailaren 09an

1- LEHENENGO BI FROGEN PISUA ALDATZEN DA:

. 1. froga (gaitegi orokorra, anexo II): 36 PUNTU

. 2. froga (gaitegi espezifikoa, anexo III): 52 PUNTU

2- GAITEGIA PIXKATXO BAT MOZTU DUTE:

. Gaitegi orokorraren 5. eta 9. gaiak pixkatxo bat akotatu dituzte.

. 20. gaiari (Kartografía) “trigonometría” zatia kendu diote.

ATXIKITUTAKO DOKUMENTUAN, OINARRIEN AZKEN ZIRRIBORROA ETA GORRIZ ALDATUTAKOA

 Oinarrien azken zirriborroa (seigarrena)

Azterketen epeen inguruan

Azterketa teorikoak eta froga fisikoak ekainan egiteko intentzioa daukate. Baina beraiek ere ez daude ziur.
Bi azterketa teorikoak batera egingo dira.



ADI Suhiltzaileak!!! CDa beharrean, ikastaro on-line!!!!

Gauzak atzeratzen ari direnez (oraindik ez digute eman behin betiko gaitegia), beste modu azkarrago eta dinamikoago batez kudeatuko dugu CDaren asuntoa.

Informazioa guztia hemen



Adi!

Badirudi azterketak uztailera atzeratuko direla.
Apuntatzeko epea Martxoaren amaieran edo apirilaren hasieran.

Bestaldetik, Arabako Foru Aldunditik helbide elektroniko bat jarri dute Suhiltzaileen oposaketetarako zalantzak argitzeko.

Hauxe da:
mldurana@araba.eus


Oinarrien azken zirriborroa (hirugarrena) atxikitzen dizuegu. Ez dugu uste zirriborro honetatik gauza handirik aldatuko dituztenik.
Esklusio medikoen koadroa gehitu dute, baina froga fisikoen anexoa ez digute oraindik pasatu.
HALA ETA GUZTIZ ERE GOGORATU EZ DIRELA BEHIN BETIKO OINARRIAK.

 Oinarrien azken zirriborroa (Hirugarrena)

Behin betiko oinarrien argitaratzea atzeratuko da. BERAZ, PRESTATUKO DUGUN IKASTEKO CDa BERANDUAGO ATERA BEHARKO DUGU ERE (Otsailaren hasieran)


Informazioa (atxikitutako dokumentuak begiratu):

Arabako Foru Aldundiaren webgunean oposaketaren inguruko informazioa hasi dira jartzen
(hor duzue proposatutako GAITEGIA).

Hemendik aurrera adi ibili, web horretan eguneraketak joango dira eskegitzen:
www.araba.eus–enplegu publikoaren eskaintza-.

CD bat hasi gara prestatzen, temarioa behin betikoa publikatzen dutenean eskuragarri izango duzue
LABeko hiriburuetako Hegoaldeko egoitzetan (urtarrilaren erdian-amaieran).

Atxikitutako dokumentuetan daukazue azken berrien inguruko informazio gehiago.

 SUHILTZAILEEN OPOSAKETAK ARABAN
 
BASES PROVISIONALES OFICIAL MANTENIMIENTO
 
TEMARIO OFICIAL MANTENIMIENTO


Edoizein zalantza argitzeko:
LAB Administrazioa Araba.
Posta: lab2@vitoria-gasteiz.org

Babes zabala jaso du LABek Baionan


Gaur, hilak 10, Baionako Lan Burtsan jende anitz bildu da LAB sindikatuari beren sostengua adierazi eta bizi dugun eraso sindikal, kultural eta linguistikoa salatzeko. Norbanakoez gain alderdi politiko zein aktore sozio ekonomikoek ere presente egon nahi izan dute hitzordu honetan. Besteak beste, LABek Euskal Konfederazioa, STC, EELV Pays Basque, Sud eta Solidairesen babesa jaso du.

CGT sindikatu frantsesak, bere indar posizioa mantentzeko asmoz, epaitegietara jo du datorren azaroaren 28an hasiko diren enpresa oso txikietako hauteskundeetan LAB aurkeztu ez dadin. Abuztuaren 4an, Instantzia epaitegiak arrazoia eman die sindikatuaren hautagaitza ezeztatuz. Epailearen arabera LAB sindikatua erregionalista da eta beraz ezin du Nouvelle Region Aquitaine eskualdean aurkeztu.

CGTren jarrerak, askatasun sindikalaren aurkakoa izateaz gain, sindikatuen arteko oinarrizko errespetuari muzin egiten diola deritzogu. Gainera, erabaki honek ondorio larriak ditu langileentzat, beren hautu sindikala egiteko aukera ukatzen baitzaie. Ez hori bakarrik, erabaki honek 15 urtez Prud’hom-etan aholkulariek hartutako erabakiak zalantzan jartzea suposatzen du, baita “lurraldeko elkarrizketa sozialean” eramandako lana dudan jartzea ere.

Duela 15 urte hedatu zen LAB Ipar Euskal Herrira. Ordutik hona, elkarlanean aritu da eragile sozial sindikal zein politikoekin. Gaurko argazkiak adierazten duen moduan, demokraziaren oinarrien kontrako eraso honi ere era berean egingo diogu aurre.

 

 

 

Poloniako WZZ Sierpien 80 sindikatuaren bisita izan dugu

0


Poloniako WZZ Sierpien 80 sindikatuko burkideen bisita izan dugu gure artean azken bi egunetan. Poloniako bi hauek Bilbo eta Donostiako Igarako egoitzetan izan ditugu bisitari, LAB sindikatuko Gaizka Zuriarrain, Koldo Saenz eta Fontxo Aranguren egon direlarik beraiekin bi egun hauetan.

WZZ Sierpien 80 sindikatuko kideek bilkura ezberdinak izan dituzte, bai LABeko exekutiboko kideekin besteak beste Ainhoa Etxaide idazkari nagusiarekin, bai LAB sindikatuko arrantza sektoreko arduradunekin eta baita ere beste eragile batzuekin. Bilkura hauetan bi herrialdetan bizi ditugun errealitateari buruzko informazioa trukatu dugu, etorkizunerako elkarlanerako zubiak eraikitzen hasi garelarik.

Preso dagoen Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohia ere gogoan izan du LABek bilera hauetan.
 

 

 

Jazarpen sindikalaren aurrean, langile borroka aldarrikatzen dugu Wat Direccionesen

0


Wat Direcciones enpresak aspaldidanik ditu ditu arazo ekonomikoak. Krisiak gogor eragin zion eta horrek ondorioak eduki ditu bere emaitzetan. Hala ere, hau ez da arrazoi nahikoa langile eta delegatuen aurrean enpresak duen jarrera argudiatzeko.

2015 urtean hasi zen langileenganako jazarpena, enpresa Alexander Artolazabalek enpresa erosi zuenean. Hasieratik argi utzi zituen bere moduak zeintzuk ziren, erosi eta hilabetera bost langile kalera bota zituen. Gainera urte horretan, soldaten parte bat ordaintzeari utzi zion. Horrez gain, egunerokoak bihurtu ziren delegatuen aurkako mehatxu eta xantaiak. Honen adibide, kontzentrazio baten ondorioz LABeko delegatuari ipinitako zigorra kontzentrazio baten ondorioz.

Enpresak orain, estrategia mafiosoak erabiliz, %15eko soldata murrizketa onartzera derrigortu zituen langileak, bestela %20 jaistearekin mehatxatuz. Delegatuek, xantaia honen aurrean planto egin eta soldata murrizketarako dokumentua sinatuko ez zutela adierazi zuten. Ondorioz, enpresak delegatuen aurkako inkisizio prozesua hasi zuen. Bati, orduak murriztu; bestea, ordu sindikalak hartzeagatik kaleratu eta azkenik, langileak gelditzen den azken delegatuaren kontra ipini zituen. Trikimailu hauen bidez, ekintza sindikala eta langileen borroka ito eta desagerrarazi nahi du, horrela bere nahia nahieran egiteko.

LABek ezezko borobila ematen die enpresaren jardun eta helburuei. Langile klasearen defentsan jarraituko dugu, edonoiz eta edonon. Ezin da enpresari berekoi baten aurrean amore eman eta honek, ez du aspaldi hasitako lan sindikalarekin amaitzea lortuko.

 

 

 

EAEko eskola jangeletako lanaldi murrizketak salatzen ditugu

0

Ikasturtearen hasierarekin, LABek berriro salatzen du eskola jangeletako egoera. EAEko Hezkuntza Sailak berriro murriztu du eskola jangeletako langileen lanaldia, ikasturte hasieran ikasle guztiak egoten ez direla argudiatuz eta, horregatik, ez dela beharrezkoa langileen lanaldia murriztea. Erabaki honen ondorioz, ikasleak denbora gutxiagoan pilatzen dira, talde handiagoak sortu eta txandak kenduz.

Sailak agindu du lanaldiak ezin direla ordubetetik gorakoak izan, honek ikasleak pilatzea dakar eta denbora laburragoan jan beharra, batez ere, ordu horretan txanda ezberdinak ezarri behar badira.

LABek salatzen du EAEko Hezkuntza Sailaren apustu honek ikastetxearen eranskin huts bezala tratatzen duela eskola jangela, heziketa proiektutik kanporatuz.

Hauxe da espazio honi ematen zaion hezkuntzaren kalitatea, behin eta berriz heziketa espaziotzat jotzen dutena, baina inoiz ez dute horrela tratatzen, baliabideak etengabe murrizten baitituzte. Era berean salatzekoa da langileei ematen zaien tratua. Nagusiki emakumeak dira, itzelezko prekarietate egoera bizi dutenak, lanaldi murriztuak edo prestakuntza falta. Gure ustez, prestakuntzarena ezinbesteko elementua da figura hau heziketa espazio honetara egokitzeko.

LABek kanpaina abiatuko du ikastetxeetako sektore ezberdinetako iritziak jasotzeko, egoeraren diagnostiko bat egiteko eta aldatzeko proposamenak egiteko.

Gure ustez, jangeletako egungo kudeaketa sistema ez da baliozkoa eta ez da hezkuntza sistemaren propioaren benetako beharrei erantzuteko gai.

 

 

 

ACBko langileok ez dugu zer ospatu

0
Gaur, hilak 9, hasiko da produkzioa ACBn, etapa berri bati ekingo zaiolarik egungo zuzendaritza eta Tapia anderearen bedeinkapen guztiekin. Atzera begiratzen badugu, duela 7 hilabete gure egoera txarra bazen, oraingoa dramatikoa da.

Lehen ondorioa, eta mingarriena, Arcelor Mittal Sestao eta enpresa osagarrietako lanpostu erdien murrizketa eta suntsipena. ACBk zituen 350 langileetatik, 140 langiletako kopuru erridikulura pasatuko gara. Murrizketa hau Harsco, Excyser, Jauregi, Monporsa, etab. bezalako enpresa laguntzaileetan ere emango da. Egoera prekarioan geratuko da lantegia, bihar etziko gertakariei aurre egiteko gaitasunik gabe.

Geratzen garen “zortedunok”, ia esklabutza egoeran lan egitera behartuta ikusiko dugu gure burua, duela 100 urte bizi behar izan zutenaren antzekoa. 12 orduz lan egitea ez da segurua eta garrantzitsuena dena, ez da duina. Batez ere lankideak kalean edo enpresak eufemistikoki “poltsa” deitzen duen linbo horretan geratu direnean. Gaur da eguna “zortedunok” ez daukagula ezta laneko egutegirik ere (zuzendaritzak beronen 29. bertsioa egina du honezkero), ezta konpententzien deskribapenik ere. Hortaz, eta zuzendaritzaren nahieran, lantegiko edozein txokotan koka gaitzakete, gure lanpostuen prekarizazioan are gehiago sakonduz.

Zuzendaritzaren arabera, zortedunok ez dugu aurreikusita ezta jatea, ez baitago horretarako atsedenik, ezta janariaren arazo logistikoaren aurreko konponbiderik, lantegian ditugun sasi-jangelak prestatzea ere ez dute proposatu. Elikadurarena berebiziko garrantzia duen gaia da, lan egindako orduengatik eta euren elikadura zorrotz zaindu behar duten lankideak ditugulako (diabetesa, bihotzeko aurrekariak…).

OSALANeko horrela gomendatuta, langileon balorazio medikua egin beharko litzateke, 12 ordutako lanaldi berriak eta ataza berriak egiteak izango lituzketen ondorioak aztertzeko. Zuzendaritzak uko egiten dio honi.

Zuzendaritzak, sindikaturen baten lankidetzarekin batera, kazikeen antzera eta despotismoz eman ditu postuak, kategoriak, langileak “poltsatik” atera ditu inolako irizpiderik jarraitu gabe eta obskurantismo lotsagarriz.

Bihar ekoizpenari berrekingo zaio ACBn hasieran enpresak proposatutako planaren arabera. Enpresarentzat eta beste zenbaitentzat, Eusko Jaurlaritza eta Arantza Tapia Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua barne, albiste ona izango da. Zer aldatu da Eusko Jaurlaritzak duela hilabete gogortasunez kritikatzen zuena orain albiste ona izateko?

Arantza Tapia Sailburua, zer dugu ospatzeko bihar? ACBn egiten zen produkzio pila galdu dugula 55.000 tona egitetik soilik 12.000ra pasatu garenean? Ezkerraldea bezalako eskualde zigortu bat are gehiago desindustrializatzen dela?

Multinazionala da bihar ospatzeko zerbait duen bakarra. Beti bilatu duena eramango du aurrera, inolako konpromiso edo inbertsiorik gabe bere aldetik. Orain, gainera, badakigu diru publiko pila jasoko duela, nahiz eta ACBn enplegua suntsitu eta Zumarraga itxi. Batek daki hau izango den azkena.

Bihar berriro zabaltzeak ez du ezer bermatzen. Gaur inoiz baino gehiago beharrezkoa benetako etorkizuneko plan bat ACBk itxi ez dezan. Erakutsi dugu, datuekin eta Enpresa batzordeak berak proposatutako plan industrial batekin, ACB errentagarria izan daitekeela egungo enplegu bolumenarekin. Baina beharrezkoak dira konpromiso eta inbertsioak, azken finean, multinazionalaren apustu bat. Ez ezelango arriskurik ez hartzea guztion diruaren kontura. Hori ez da albiste ona.

LABek ACBren jarraipenaren alde egingo du borrokan. Bihar, 12 orduz lanera joango garenak, bidegabeki kalean dauden gure lankide guztiez oroituko gara. Bien bitartean, ez dugu zer ospaturik.