2026-09-10
Blog Page 1001

Torturaren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egin dugu

0
Torturaren kontrako manifestazioa egingo da bihar Bilbon, “5.657 torturatu. Aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak” lemapean. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Plaza Eliptikotik. Sindikatuaren ordezkaritza bat bertan egongo da eta era berean, LABek dei egiten die langileei bertan parte hartzera.

LABen ustez, eta iraganean egondako milaka tortura kasuen aurrean, 5.657 Euskal Memoriaren arabera, aitortza eta erreparazioa ezinbestekoak dira, ukazio ororen gainetik. Bestalde, tortura ez errepikatzeko bermeak ezarri beharko lirateke, inpunitate egoerak gaindituz.

Elkarbizitzari begira, garrantzia du iraganean gertatutakoaren inguruko egia zehazteak, egondako tortura kasu ugariak aitortu eta erreparatuz, eta horrelakorik ez errepikatzeko bermeak emanez.
 

 

 

Justiziak atzera bota du bertan behera utzitako greba batengatik jarritako salaketa

0

Justiziak atzera bota du, Euskotrenek Greba Batzordea osatzen zuten 8 langileen kontra, Batzorde Iraunkorraren aurka eta sindikatuen kontra bertan behera utzitako greba batengatik jarritako salaketa. Hala ere greba deialdi hura eragin zuen lan gatazkak indarrean jarraitzen du. Langileok negoziatzeko prest jarraitzen dugu eta gonbita luzatzen diogu Euskotreneko zuzendaritzari erantzukizunez joka dezan eta amai dezan egunero milaka bidaiariri eragiten dien gatazka hau.


 

 

 

Langileon osasuna eta bizitza erdigunean izango dituen eredu berria behar dugu

Gaur, hilak 9, lan istripuz izandako heriotza baten berri izan dugu. Langile batek lan istripu ez traumatikoa izan du eta larrialdi ekipoek ezin izan dute ezer egin. RM enpresako langilea zen, Cotronicen azpikontratatuta, hau modu berean Telefonicaren azpikontrata delarik. Jakina da lan baldintzak, presioak eta estresa direla faktore nagusietakoa istripu kardiobaskularretan eta lanistripuen arrazoi nagusietakoa bilakatu dira.

Lehenik eta behin, gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi diegu senide eta lankideei. Heriotza honekin,aurten gutxienez 10 dira lanean hildako langileak.

Lan istripu honen eta gainerakoen atzean langilen lan eta bizi-baldintzak daude. Lan-baldintza txarrak, halanola erritmo altuak, presioak, agintekeria, etab. estresa sorten dutenak eta honetatik eratorrita, langileenhainbat gaixotasun, batzutan heriotza sortarazten dutenak.

Gainera, azpimarratu nahi dugu Telefonica, Cotronic eta hauen azpikontratek denbora daramatela,
azpikontratazioa eta prekarizazioa salatzen. Greba eta lanuzteak ere egin dira jasaten dituzten baldintza etapresioengatik.

Gainera, azkenengo asteetan larritasun handiko beste istripu batzuk jasan dituzte, telefonia posteak hautsiondoren altueratik erorita, hau guztia bizi ditugun lan baldintza okerrak, presioa, presak… sortuta.

Argi dugu istripu hau edo beste edozein istripu ez direla zerbait isolatua, ekonomia langile klasearenosasuna eta bizitzaren gainetik lehenesten duen eredu produktiboaren isla baino.

LAB sindikatuan argi dugu, lan istripuek suposatzen duten gaitz indibidual, familiar eta sozial honi aurreegiteko arma bakarra mobilizazioa eta borroka direla, norabide aldaketa behar dugulako, eredu aldaketa,langileon osasun eta bizitza erdigunean izango dituena.

Horregatik, LABetik langile guztion eskubideen eta lan-baldintza duinen alde borrokara lotzeko deia egitendugu.

 

 

 

Lortu dugu jardunaldi partziala duten kontratatuek oporraldi ordainduak izateko eskubidea izatea

Aste honetan, LAB sindikatuak lortu du, epai irmo baten bidez, lanaldi zati batez kontratatzen diren pertsonei opor ordainduak eta osoak aitortuko zaizkiela. Ebazpenean jasotzen da lanaldiaren %85a betetzen duen aldi bateko kontratua egin zaion lankide batek ezin izan zuela urteko oporrik egin, eta eskatu zituenean, ukatu egin ziotela.

Lehen Zaintzako Profesionalen Buruzagitzak lanaldi partzialeko batez kontratu diren erizainen oporretarako eskubidea ukatu zuen Leitza-Goizuetako Oinarrizko Eskualdean. Lankidea aldi baterako ezintasunean egon zen 2014. eta 2015. urteetan. Lanari berrekitean, gauzatu ez zituen oporrak eskatu zituen; ordainez, Profesionalen Buruzagitzak ukatu zion oinarrizko eskubide hori.

Lehen Zaintzako Zuzendaritzak (Zerbitzu Profesionalen Buruzagitzak) oporretarako eskubidea murriztu zuen: 27 lan egun izatetik, kontratatu den lanaldiaren eta eragindako pertsonaren berariazko lan egutegian jasotzen diren soberako orduak izatera igaro da.
Lan egutegia akastuna izanik, kontrataturiko urteko lanaldia eta legez egokitzen diren 27 opor egunak batzen ez zitzaizkionez, pertsona honi nabarmenki urritu zitzaizkion zegozkion oporrak.

Aipatu buruzagitzak erabili argudioa Administrazioarekiko Auzien Epaileak eraitsi zuen, gure abokatuak aurkeztu zuen argudioa onetsi eta berretsi zuelako lanaldi zati batez kontrataturiko langileei oporrak egiteko dagokien eskubidea galdegitearen harira.

Ebazpenean argi adierazten da aldi osoz kontratatuak 1.592 lanordu eraginkorreko lanaldia gehi oporretako 198 orduak (2015. urtean, 7 ordu eta 20 minututako 27 lanegun) betetzen dituela, guztira, haren lan egutegian 1790 ordu ezartzen direla. Egun zati batez kontratatu den pertsonari (oraingoan, %85ean) lanaldi eraginkorrean bete dituen 1321 orduak gehi, hari dagokion 198 ordutako urteko oporraldia (27 lanegun) dagozkio.

Hortaz, “aldi osoz edota egun zati batez kontratatu izanak ez diezaioke inolaz eragin opor ordainduak jasotzeko eskubideari. Aitzitik, haren iraupena bestelako eragile baten araberakoa, alegia, kontratuaren iraupenaren arabera izanen da, ez ordea, aldi osoz edota egun zati batez lan egitearen araberakoa”.

Lanaldi partzialaren erregimenak azpimarratzen ditu lan eraginkorrez egin orduen kopurua eta ordainketa doitua, ez ordea oporren eskubidea, berbera delako.

Langileei deia

Ebazpen honek aitortzen dizue sortzen dituzuen oporrak egiteko eskubidea, aldi osoz diharduten langileen antzera. Hauek sortzen dira: “ez dira sortzen ordu eraginkorren kopuruaren baitan edota haien proportzioan,…. kontratuak berez izanen duen iraupenaren arabera baizik”. Ebazpenak honakoa dio ere: “… lan egutegia lantzean eman daitezkeen akatsak ez daitezke zuzendu, nolanahi ere, legez aitortzen den eskubidea ukatuz”.

Kontrataturiko langileak animatzen zaituztegu (lanaldi partzialean nahiz lanegunka) zuen egoera berraztertzera, eta irregulartasunen bat antzemanen bazenute, eskubidez dagokizuena erreklamatzera. Hartu gogoan araudiak uzten duela aurreko urtetako egoerak berraztertzen.

Kudeaketa zabarra ez daiteke arrazoia izan kontratatu diren langileek oinarrizko eskubideak gal ditzaten.
 

 

 

Ayerdiren sailak UPNren prebentzio eredua berreskuratu nahi du

Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomikoko Zuzendari Orokor Izaskun Goñik 173E/2017 Erresoluzioa onartu berri du, irabazi asmorik gabeko erakundeek lan arriskuen arloan egitasmoak egin ditzaten 850.000 euroko diru laguntza deialdia eginez. LABen iritziz, aipatutako erresoluzioaren bidez, Manu Ayerdik zuzendatutako Sailak UPN garaiko prebentzio eredua berreskuratu nahi du, hau da, UGT eta CCOOen lan osasuneko egiturak finantzatzea beste helbururik ez dauka. LABek Uxue Barkosek zuzendutako Gobernuari eskatzen dio aipatutako Erresoluzioa bertan behera utzi eta 850.000 euroko partidaren kudeaketa osoa Lan Osasuneko Nafarroako Zerbitzuaren esku utzi dezan.

LABeko ordezkari Igor Arroyok eta Imanol Karrerak agerraldia egin dute gaur, Iruñean, eta sindikatuak ateratako ondorioak azaldu dituzte.

Hain zuzen ere, UPN Gobernuan zenean, enpresei begirako hainbat prebentzio eginbehar azpikontratatzen ziren, CEN, UGT eta CCOOri urtero kasik 2 milioi euro emanez. Prestakuntzaren arloan bezala, Garapen Ekonomikorako Sailak hitzarmen bana egiten zuen aipatu eragileekin, nagusiki enpresa txikietan prebentzio lanak egin zitzaten. LAB oso kritikoa izan da eta bada eredu horrekin, honako lau arrazoi hauengatik:

1.Nafarroako Gobernuaren eskumenekiko utzikeria ulertezina suposatzen du. Gobernuak izan badu Lan Osasuneko Zerbitzu on bat eta egin beharko lukeena bertan inbertitzea da, lanpostu publikoak sortuz.

2. Hauteskundeetan lehiatzen diren eragileak, alderdi politikoak eta sindikatuak kasu, ez dira zerbitzu publikoak kudeatzeko egokiak, aipatutako zerbitzuak ematerakoan zuzenean edo zeharka promozio korporatiboa egiten dutelako. LAB ados dago sindikatu bakoitzeko prebentzio ordezkarien prestakuntza finantzatzearekin, baina enpresetan prebentzioaren jarraipena eta sustapena zuzenean Lan Osasuneko Nafarroako Zerbitzutik egin behar da.

3. Lan osasuneko jarduera azpikontratatuen ebaluaziorik ez da sekulan egin. Ez dago horiek eraginkortasuna frogatzen duen inongo daturik. Azken aldian, UGT eta CCOOk esan dute 2016an egondako lan istripuen hazkundearen kausa aipatutako programa azpikontratuen desagerpenean datzala. Alabaina, krisi ekonomikoaren urteetan izan ezik, gainontzeko urteetan lan istripuen kopurua berdin altua izan da, aipatutako programak martxan egon arren.

4. Nafarroan argitaratu diren azken informazioen arabera, UGT eta CCOOk bere antolakuntza eta ekintza sindikaleko egiturak ustez finantzatu zituzten prestakuntza eta bestelako zerbitzuetara bideratu beharko litzatekeen diru publikoaren bidez.

Nafarroako Gobernuak jarrera ezegonkorra izaten ari da afera garrantzitsu honetan. 2016An azpikontratatutako programak ezabatu zituen egun batetik bestera, Nafarroako Lan Osasuneko Zerbitzuan inbertsio esanguratsurik egin gabe.

UGT eta CCOOen presioen ondotik, 2017ko aurrekontuen egitasmoan "Proyectos de prevención de riesgos laborales" izeneko 1.100.000 euroko partida bat azaldu zen. Partida horrekin UGT eta CCOOren eskakizunen aurrean amore ematen ari zelakoan, hainbat eragilek kontrako jarrera azaldu genuen. Azkenik, Gobernua sostengatzen duten lau alderdiek 250.000 euro zuzenean Nafarroako Lan Osasuneko Zerbitzura bideratzea erabaki zuten, aipatutakl partida 850.000 eurotara murriztuz.

Duela aste batzuk, atxikitutako zirkularraren berri izan zuen LABek. Bertan, UGTko Federazio batek Nafarroako Gobernuaren dirua eskuratzeko konfiantza azaltzen du, Lan Osasuneko egitura korporatiboa finantzatzeko: “En relación a los Programas-Convenios de Salud Laboral, de momento no tenemos asignado ninguno y se espera para el mes de febrero, poder disponer de una estructura mínima de asesoramiento a través de un Convenio que se espera obtener con el Gobierno”

Martxoaren 2an, Politika Ekonomikoko Zuzendari Orokor Izaskun Goñik erresoluzio bat onartzen du, lan arriskuen prebentziorako 850.000 euroko diru-laguntza deialdia eginez. Jardueren zati bat finantzatzea planteatze da, %100era iritsi daitekeena, eta elkarte bakoitzak 70.000 euro jaso ahal izango du bakarka aurkezten bada eta beste 80.000 euro beste elkarte batekin baldin badoa. Alegia, UGT eta CCOOk, bakoitzak, 150.000 euroko diru-laguntza jaso ahal izango dute. Baina gainera, UGT eta CCOOeko Federazio bakoitzak bere nortasun juridiko propioa daukanez, Federazio ezberdinek egitasmoak aurkeztu ditzakete, sindikatu bakoitzeko jasoko litzatekeen kopurua handituz.

Argi dago UGT eta CCOO deialdiaren jakitun zirela eta kopuru esanguratsu bat eskuratzeko ziurtasuna ere bazutela, aipatutako Zirkularrak frogatzen duen bezala. Hainbesteko segurtasuna zuten, ezen lan osasuneko egitura Gobernuarekin egingo litzatekeen “Convenio” edo hitzarmen baten bidez finantzatzeaz mintzo baita Zirkularraren egilea, abenduan aurrekontuak onartu zirenetik hitzarmenak ez baizik diru-laguntza deialdi irekia egingo zela jakin arren. Alegia, deialdia tramite hutsa da Zirkularraren egilearentzat eta horregatik erabiltzen du “Hitzarmen” hitza.

Deialdiko beste ezaugarri batzuk UGT eta CCOOen aukerak indartzen dituzte. Esaterako, 20 eguneko epea ematen da egitasmoak aurkezteko, eta horrek aurretik egitasmoak prest zituzten horiei mesede egiten die; UGTren Zirkularren azaltzen den bezala, urtarrilaren 5etik ari ziren prestatzen, gutxienez. Bestetik, azken “hiru urteetako batean” (2014, 2015 eta 2016) lan osasuneko antzeko egitasmoak egin izana da deialdiaren beste irizpide bat; UGT eta CCOOek ez zuten 2016an egiterik izan, diru-laguntzarik egon ez zelako, baina bai beste bi urteetan, UPNren Gobernuarekin.

Larria da, halaber, diru-laguntzen deialdi hau Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua bazter utzita egin izana. 850.000 euro banatu nahi dira, azkar batean eta zuzenean Garapen Ekonomikoko Sailetik, lan arriskuen kontrako borrokaren lidergoa dagokion Lan Osasuneko Zerbitzua bigarren mailan utzita. Honako salaketa hau argitaratu ondotik, ziurrenik Gobernuak esango du Lan Osasuneko Zerbitzuko teknikoek parte hratuko dutela deialdiaren erresoluzioan. Hala balitz ere, gure salaketaren funtsa ez litzateke aldatuko: Garapen Ekonomikoko Saila lan osasuneko diru-laguntza bat kudeatzen ari da, ustez UGT eta CCOO finantzatzeko helburuaz.

Horregatik guztiagatik, LABek Uxue Barkosek zuzendutako Gobernuari eskatzen dio aipatutako Erresoluzioa bertan behera utzi eta 850.000 euroko partidaren kudeaketa osoa Lan Osasuneko Nafarroako Zerbitzuaren esku utzi dezan.

 

 

 

Greba egun gehiago egingo ditugu Artxandako tuneletan

0
ELA eta LAB sindikatuok, Artxandako tunelak kudeatzen dituen Transbisa enpresan ordezkaritza izanik, beste lau greba egun iragarri ditugu, martxoaren 19, 20, 24 eta 26rako, 00:00etatik 6:00ak arte (18tik 19rako, 19tik 20rako, 23tik 24rako eta del 25tik 26rako gauak).

Deialdia etorri da akordiorik ez dagoelako lan-hitzarmenaren negoziazioan; hau 2014tik hona eguneratu gabe dago. Martxoaren 7an izan zen zuzendaritzarekiko azken bilera. Han ikusi genuen lan-hitzarmenaren inguruko akordioa urrun dagoela oraindik. Martxoaren 3ko bileraren ondoren, hiru greba egun izan diren arren, enpresa ia ez da mugitu; bere proposamena oso kaskarra izan da. Enpresak ez luke arazorik izan beharko langileen kolektiboa mobilizatzera daramaten helburuak adosteko; horregatik, ez dugu ulertzen aldarrikapenak neurtuak izan arren gatazka areago luzatzea.

Horregatik deitu ditugu lanuzte berriak; gainera, litekeena da grebak eta mobilizazioa epe laburrean gogortzea.
 

 

 

BSHn lortutako aurreakordioa kritikatzen dugu

0

BSHko gehiengo sindikalak —CIO, ATTIS, UGT eta CCOO— lortutako hitzarmenaren aurreakordioa kritikatzen dugu. Hain zuzen ere, akordio honek ez du emplegua bermatzen ezta 30 milioi inguruko inbertsioa ere. Horrez gain datozen 5 urteetan langile bakoitzak izanen duen 9100 euroko galera ekonomikoa, soldataren izozte eta adostu diren igoera minimoak salatzen ditugu.

Horrela ondorioztatu daiteke atzo bozketara eraman zen textuaren 2.16 ataletik, non expreski irakur daitekeen “ behar izatekotan aldibaterako etendura expedienteak (ERE) aplikatuko dira” edota aurretextuan irakurri daitekenetik “ aurreikus daitezkeen inbertsioak 30 milioikoak izanen dira”, non argi geratzen den ez dagoela inolako bermerik bi elementu hauei dagokionean.

LAB-k datozen 5 urteetan langile bakoitzak izanen duen 9100 euroko galera ekonomikoa, soldataren izozte eta adostu diren igoera minimoen ondorioz, salatu nahi du. Honekin batera, inoiz enpresa industrial batean eman den lanaldi igoera handiena (49 orduko lanaldi igoera) salatu nahi du eta honekin batera, merkataritza erregistroan ikus daitekeen moduan, azken ekitaldian BSH-k etekin ekonomiko handienak izan dituela gogora ekarri nahi dugu.
 

 

 

Lanuzteak egin ditugu Sestaoko Arcelor Mittalen, etorkizun duin bat aldarrikatzeko

0
Gaur, martxoak 8, langileok lanuzteen dinamika bati hasiera eman diogu beharrezkotzat jotzen ditugun hiru helburuak lortzeko: hamabi orduko eguneko lanaldia bertan behera uztea, errelebo kontratuak Sestaoko lantokian egitea eta inbertsioak jasoko dituen plan industrial bat aurkeztea.

Gogoratu nahi dugu Arcelor Mitttal Sestaoko langileak Enplegu Erregulazio Espediente egoera batean gauden bitartean, multinazionalak 2016an ehundaka miloi eurotako irabaziak izan zituela.
 

 

 

Lanuzteak egin ditugu Chinchurretan, enpresak emakumeen kontratazioari buruz hartutako konpromisoak bete ditzan

0

Martxoak 8 honetan, Oñatiko Chinchurreta enpresako langileok kalera atera gara, orduerdiko lanuzteak eginez 3 errelebotan. Eguerdian, elkarretaratze bat egin dugu enpresa atarian, “Bizitza duinak guztiontzat” lemapean.

Ekimen hauekin, emakumeek lan munduan sufritzen duten diskriminazio egoera salatu nahi izan du enpresa batzordeak. Honetaz gain, Chinchurreta enpresari ere exigentzia bat bideratu diogu langileok, sinatuta daukagun akordioa bete dezala, hau da, hemendik aurrerako kontratazioen %66a emakumezkoak izan daitezela.