2026-10-02
HomeErrepresioaTorturaren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egin dugu

Torturaren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egin dugu

Torturaren kontrako manifestazioa egingo da bihar Bilbon, “5.657 torturatu. Aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak” lemapean. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Plaza Eliptikotik. Sindikatuaren ordezkaritza bat bertan egongo da eta era berean, LABek dei egiten die langileei bertan parte hartzera.

LABen ustez, eta iraganean egondako milaka tortura kasuen aurrean, 5.657 Euskal Memoriaren arabera, aitortza eta erreparazioa ezinbestekoak dira, ukazio ororen gainetik. Bestalde, tortura ez errepikatzeko bermeak ezarri beharko lirateke, inpunitate egoerak gaindituz.

Elkarbizitzari begira, garrantzia du iraganean gertatutakoaren inguruko egia zehazteak, egondako tortura kasu ugariak aitortu eta erreparatuz, eta horrelakorik ez errepikatzeko bermeak emanez.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...