2026-09-20
HomeZerbitzu PribatuakErrepideakGreba egun gehiago egingo ditugu Artxandako tuneletan

Greba egun gehiago egingo ditugu Artxandako tuneletan

ELA eta LAB sindikatuok, Artxandako tunelak kudeatzen dituen Transbisa enpresan ordezkaritza izanik, beste lau greba egun iragarri ditugu, martxoaren 19, 20, 24 eta 26rako, 00:00etatik 6:00ak arte (18tik 19rako, 19tik 20rako, 23tik 24rako eta del 25tik 26rako gauak).

Deialdia etorri da akordiorik ez dagoelako lan-hitzarmenaren negoziazioan; hau 2014tik hona eguneratu gabe dago. Martxoaren 7an izan zen zuzendaritzarekiko azken bilera. Han ikusi genuen lan-hitzarmenaren inguruko akordioa urrun dagoela oraindik. Martxoaren 3ko bileraren ondoren, hiru greba egun izan diren arren, enpresa ia ez da mugitu; bere proposamena oso kaskarra izan da. Enpresak ez luke arazorik izan beharko langileen kolektiboa mobilizatzera daramaten helburuak adosteko; horregatik, ez dugu ulertzen aldarrikapenak neurtuak izan arren gatazka areago luzatzea.

Horregatik deitu ditugu lanuzte berriak; gainera, litekeena da grebak eta mobilizazioa epe laburrean gogortzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.