Hilabeteko azken asteazkenetako mobilizazioei jarraituz, datorren maiatzaren 28an eta Nafarroako Osasun Plataformak deituta, elkarretaratzeak deituak daude Nafarroako osasun zentro ezberdinen aurrean goizeko 11:00etan.
Eragile sindikal eta sozialekin deialdi bateratuaren alde egindako lanaren ondorioz eta Espainiako Estatuko Maizterren Konfederazioarekin harremanetan egon eta gero, azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen eta soldata duinen aldeko greba orokorra antolatzeko erabakia proposatuko dio LABek bere Nazio Biltzarrari bihar arratsaldean.
Gaur Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bederatzigarren bilera egin da. Bilera honetan, LABek, negoziazio-mahaian ordezkaritza dugun gainerako sindikatuekin batera, hitzarmenerako plataforma bateratua aurkeztu dugu. Horrekin,...
Irailaren 30ean egindako bileran, Osakidetzako zuzendaritzak mahai sektorialeko sindikatuoi bidalitako proposamena aurkeztu zigun. Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioaren lehen zirriborroa bat da eta dokumentuak...