2026-09-26
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaSan Jose Zentroan neurriak hartzeko eskatu du Nafarroako Lan Ikuskaritzak

San Jose Zentroan neurriak hartzeko eskatu du Nafarroako Lan Ikuskaritzak

Joan den maiatzean, LABek eskatuta, Lan Ikuskaritzak San Jose zentroa ikuskatu zuen bertako egoera, langileen segurtasunari eta osasunari dagokienez, zertan zen egiaztatzeko. Aipatu erakundeak ezagutarazi duen txostenean langileen segurtasuna bermatuko dituen eta arrisku egoerak aurreikusiko dituzten neurriak har daitezela agintzen da.

LABen salaketa, Lan Ikuskaritzak bidali zuen teknikarien bisita eragin zuena, zentroan suertatu erasoen kopurua izugarri hazi zelako egin zen. Langileen lan baldintzak egiaztatu ondoren, Lan Ikuskaritzak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara (ANADP) erasoak saihesteko eta aurre egiteko hainbat neurri bidali ditu.

Lehenengo eta behin, azpimarratu behar da, arriskuen ebaluazioak eguneratu eta berrikus daitezen Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian egin den eskaera. Honez gain, hertsatzen da “langileen osasunari kalte eragin diezazkion kasu guztiak” ikertuak izan daitezela, “aipatu gertakarien zioak antzeman daitezen”.

Prebentzio neurri gisa, eskatu zen “San Jose zentroko zaintzaile guztiei nork bere burua babesteko eta defendatzeko alorrean, baita zailtasunez zaindu litekeen edota erasokor joka lezakeen pertsonak gobernatzeko helburuan, jarrera eta harreman teknikei buruz” irakats zedin. Helarazi zen ere langile beraiek eman dezaten kanpoko langileek edota egoiliarrek egin lezaketen edozein erasoen berri, protokoloa pitz dadin.

Jarrera erasokorrez diharduten egoiliarrek eragin arriskuei aurre egiteko prebentzio neurrien haritik, psikologoak landutako jarraibideak egunera daitezela eskatzen da, beti ere, beharrezkoa bada eta aste bateko gutxiengo maiztasunez. Psikologoak eguneratu dituen jarraibideak langileei jakinaraziko zaie, aste bateko gutxiengo maiztasunez ere, eta kasu hauen gainbegiraketa profesional adituek egin dezatela eskatzen da.

Azkenik, Lan Ikuskaritzak premiatu du “prebentzio jardueraren plangintzan adierazi behar direla bitartekoak, arduradunaren izena eta proposatu diren prebentzio neurriei ekiteko eta amaitzeko datak”.

Azpimarratu behar da proposamen hauetako batzuk honezkero ezartzen ari direla San Jose zentroan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udalhitzeko negoziazioari atea itxi diote EAJk eta PSEk, EHBilduk negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu duen bitartean

Urriaren 8ra bitarteko epea daukate edukiak ekarri eta langileen ordezkariekin adosteko. Bestela, udal sektore osoak grebara joko du.

Greba mugagabean dauden ITASUAko langileei babesa erakusteko manifestazio jendetsua Bergaran

Dagoeneko 77 egun daramatzate greban Zarauzko eta Bergarako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT/ITV) zerbitzuko beharginek, eta enpresa mugiarazi eta negoziazioaren blokeoa eten arte borrokan segitzeko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Pradales lehendakariari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren alde patronalari aurre egin diezaion eskatzeko

Gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzearen aldeko 145.000 sinadura jaso eta greba orokor arrakastatsu bat egin ondoren, LABen eta ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak ezinbestean gizartearen nahiari bide eman beharko lioke eta Imanol Pradales lehendakariak lidergo argia erakutsi beharko luke patronalaren zein PSE-EEren eta EAJren betoa gainditzeko.