2026-11-02
HomeEkintza SindikalaHezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Txibitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.

Urtebete da LABetik Gimeno kanpora! dinamika abiatu genuela. Beste zazpi urte igaro dira Carlos Gimeno Gurpegi Hezkuntza kontseilari izendatu zutenetik. Eta denbora honetan guztian, urterik urte, bere izaera eta egiteko moduen arrastoa utzi du.

Txapelduna izan da eta da bere ardurapean dauden hezkuntzako sektore guztiak haserrarazten eta bere kontra jartzen. Txapelduna, Nafarroako hezkuntza sistema hankaz gora jartzen, azken hilabete honetan argi gelditu den moduan.

Baita euskararen aurka egiten ere, noski, aitzakia eta zirrikitu guztiak erabili baititu euskarazko irakaskuntzari trabak eta murrizketak jartzeko.

Bizkarra ere behin eta berriz erakutsi digu, eta hezkuntzako langileen edozein proposamen edo kritikari eman dizkion erantzunak, zezenek egiten dituzten eraso bortitzenekin soilik pareka daitezke.

Aspaldi esan genuen NAHIKOA DA!! Horregatik gaude hemen, Nafarroako Jauregiaren aurrean, María Txibite lehendakari andereari eta Nafarroako Gobernuari bere kargugabetzea exijitzeko.

Besteak beste, sektore guztietako langileen 1.894 sinadura ekarri ditugu gaur hona, kontseilariaren kargugabetzea exijitzen duten 1.894 sinadura. Hezkuntzak sustatzen dituen balore guztien aurka jotzen duen kontseilari batek ezin du Hezkuntzako arduradun izan.

María Txibite da bere karguan mantentzen duena, eta beraz, berea da erantzukizuna eta azken hitza.

Gure aldetik argi dugu. LABek argi du. Hemen ez da ezer bukatuko. Aldaketarik ez badago, irailean Gimeno kanpora!! aldarrikatuko dugu berriz ere. Nafarroako langile eta ikasleek ez dugu horrelako jauntxo handi-usterik merezi hezkuntza sistema osoaren buru.

GIMENO KANPORA!!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....