2026-08-01
HomeIndustriaIndustria KimikoaMobilizazioa beste biderik ez dutela nabarmendu dute Lasarteko Michelin enpresako langileek

Mobilizazioa beste biderik ez dutela nabarmendu dute Lasarteko Michelin enpresako langileek

Enpresak negoziazioaren aurrean duen jarreraren aurrean, lanuzteak egiten hasi dira langileak. Bihar, ordubeteko lanuztea egingo dute.

Hauxe da enpresa batzodearen oharra:

Michelin Lasarte enpresa batzordeak honako hausnarketa publikoa egin eta konpainiaren negoziazio egoerari buruzko ikuspegia partekatu nahi du.

ď‚·2015-2018 aldian 200 milioi euro inguruko etekin konstanteak lortu ditu urtero, 860 milioi baino gehiago aldi osoan.

ď‚· 2018an, egindako ekoizpena eskuragarri dagoen ahalmen osoaren %90 izan zen, beraz, instalazioen okupazio ona dugu.

Datu hauek publikoak dira eta enpresak urtero aurkezten duen txosten ekonomikotik ateratzen dira. Garai ekonomiko korapilatsuetan, langileak moldatu egin gara eta elkarlanean aritu gara aurrera egiteko.

2019ko ekainean plataforma bateratua entregatu zen enpresa batzordeko sindikatu guztien artean. Negoziazio mahaiaren 12 bilera egin ondoren, posizioak oso urrun daude eta enpresak negoziazioan ez du inolako interesik erakusten:

ď‚· Lehenengo bost bileretan ez zuen inolako proposamenik egin, ez eta enpresa batzordeak aurkeztutako plataforma aldarrikatzailari inolako erantzunik eman. Merkatuen egoera katastrofikoa deskribatu zuen, oro har, eta hori ez da batere egokitzen Michelin Espainiaren egoerarekin.

ď‚· Oraingo eskaintza hauxe da:

-%2.5-ko soldata igoera 4 urtetan zehar inolako bermerik edo
berrikuspenik egin gabe.

-8h-ko gehikuntza 5 ekipoko lan-sisteman. Gainerako sistemek
ez dute igoerarik izan.
-Eragin txikiak dituzten arazo zehatzetan aurrerapen xume batzuk egin dira, 14 orrialdeko plataforma batetik.

Eskaintza hau enpresa batzorde osoak bidegabe eta merezigabea dela baloratu du. Enpresaren egoera ekonomikoarekin edo gure inguruko negoziazio kolektiboaren errealitatearen egoerakin ez dator bat. 2019. urtean zehar adostutako hitzarmenetan, batez besteko igoera %1,7 da EAEn.

Hori dela eta, eskaintza hau langile osoarekiko eraso gisa kontsideratzen dugu eta ez du urte zail hauetan erakutsi duen profesionaltasunarekin eta konpromisoarekin at egiten. Planteamendu arduragabe eta berekoiarekin erantzuten duela ulertzen dugu, zeinean, enpresak, berak gehiago irabasteko langileos gutxiago irabastea bilatzen dueña soilik.

Baldintza hauekin, zerbait adostea ezinezkoa da.

Abenduan, 4 protesta kontzentrazio egin dira fabrikako atarian, produkzioari eraginik egin gabe, jarraipen masiboa izanez.

Enpresa batzorde honek elkarrizketaren eta negoziazioaren alde apustu egiten jarraituko du, baina azken bilera abenduaren 20koa da, eta ez dugu hurrengorako deirik. Enpresaren jarrera honek mobilizatzera behartzen gaitu:

ď‚· Ordu bateko lan geldialdiak urtarrilaren 8, 15, 22 eta 29an.

ď‚· 8 orduko lan geldialdiak otsailaren 5ean eta 19an.

Lehenengo lan geldialdia arrakasta izugarriarekin burutu da dagoeneko, ordu horretan fabrikazioa geldituz.

Enpresako zuzendaritzari egoera birplanteatzeko deia egiten diogu eta beste bilera batera dei gaitzan, akordio on bat izan beharko litzatekeen negoziazioarekin jarraitzeko.
 

 

 
 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.