2026-02-02
HomeEkintza PolitikoaMartxoaren 3an Gasteizen egingo dugun manifestazioa aurkeztu dugu

Martxoaren 3an Gasteizen egingo dugun manifestazioa aurkeztu dugu

Euskal Herriko gehiengo sindikalak agerraldia egin du, martxoaren 3an, ostirala, egingo mobilizazioan parte hartzeko deia egiteko. Aurten, Gasteizko sarraskia deiturikoaren 47 urte betetzen direnean, kalera aterako gara “Bizi-baldintzen suntsiketaren aurka, luchando el presente para asegurar el futuroā€ lelopean. 18:00etan, omenaldia egingo dugu Martxoak 3 plazan, eta 18:30ean mobilizazioa.

Urtero bezala, hiri honetako langileek Pedro Marƭa Martinez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, JosƩ Castillo eta Bienvenido Peredaren izenak gogoratuko ditugu. Era berean, egun batzuk geroago Basaurin eta Tarragonan eraildako Juan Gabriel Rodrigo eta Vicente Anton ere gogoratuko ditugu, gure hirian gertatutako sarraskiari erantzuteko egin ziren manifestazioetan.

47 urte geroago, klase kontzientziak ulertarazten digu batzarrak eta herri mugimenduak antolatzeko arrazoi berberek indarrean jarraitzen dutela gaur egun ere. Kontzientzia horrek berak gogorarazten digu langileriari ez digutela ezer oparitu, eta lortu dugun guztia antolakuntzari eta borrokari esker lortu dugula.

Gaur egun, jasaten ari garen bizitzaren garestitzearen aurrean, mobilizazioak eta borrokak antolatzen ari dira lantokietan eta kaleetan, langile-klasearen erosteko ahalmena defendatzeko, 1976an fabriketan ez ezik, poltsak hutsik dituzten emakumeak ere aldarrikatzen ziren bezala.

Asteburu honetan milaka pertsona atera dira Hego Euskal Herriko kaleetara osasun sistema publikoa desegiteari ezetz esateko. Osakidetzan desegituratze planifikatu eta intentzionatu bat dago, plantillaren lan-baldintzak prekarizatzeaz gain, gehiengo sozialari ematen zaion zerbitzua ere prekarizatu nahi duena. Gertatzen ari da, egunetik egunera gero eta herri gehiago geratzen dira osasun-laguntzarik gabe, anbulantzien murrizketarekin ikusi genuen hori, eta ospitale-zerbitzu batzuen desagerpenarekin ikusten ari gara.

Halaber, iaz bi greba egun egin ziren hezkuntza publikoaren alde, Hezkuntza Legearen aurreproiektuari EZETZ esateko, eta sare publiko bakar, euskaldun eta propio baterantz aurrera egitea ahalbidetuko duen lege baten beharra adierazteko, aukera-berdintasuna, gizarte-kohesioa, euskalduntze-prozesua eta langileen baldintzen hobekuntza bermatuko dituena.

Pentsiodunen mugimendua iraunkortasunaren eta antolaketaren adibide garbia da. Bost urte daramatzate borrokan; astelehenero ateratzen dira kalera, egoitzetako langileei, esku-hartze sozialeko langileei, metaleko langileei edo behar dutenei laguntzen. Kolektiboak beti salatu duen bezala, gobernatu dezala nork gobernatzen duen, pentsioak defendatu egiten dira. Dakizuenez, erasoaldi berri baten aurrean gaude orain: Next Generacion funtsak jasotzearen truke egindako erreformaren bigarren zatia. Horregatik guztiagatik, gaurko pentsiodunak 1976ko grebalariak direlako, borrokan jarraitu behar dugu, pentsioak guztionak direlako eta justizia soziala direlako.

Osasunaren kalitateak, zaintzak, pentsioek, hezkuntzak… zerbitzu publiko horiek guztiek gizarte baten ongizate-maila islatzen dute. Euskal Herri osoan, zerbitzu horiek eta bizi-baldintza duinak dira defendatu behar ditugunak.

Argi dago gure eskubideak pribatizatzearen aldeko plangintza dagoela, eta, horrekin batera, ongizate-estatua. Gure bizi-baldintzen aurkako eraso horren aurrean publikoa defendatzea ere langileen borroka da, eta, 1976an bezala, borrokan jarraituko dugu.

GORA LANGILE KLASEAREN BORROKA! GORA LANGILEON BORROKA!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...