Etiquetak Martxoak 3
Etiketak: martxoak 3
Langile migranteak aintzat hartu eta langile borrokaren eta antolakuntzaren beharra azpimarratu...
Ekitaldia egin dugu Gasteizen, 1976ko martxoaren 3ko langile hilketen 47. urteurrenean, sarraskia gertatu zen elizaren ondoan. Bertan parte hartu du Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak, eta adierazi du “langile borroka markatu duen eguna” izan zela hura, “Euskal Herrira lan eta bizi baldintza duinen bila etorritako langile migratuen borroka, justizia sozialaren aldeko borroka. Eta, borroka feministari ere ekarpena, ezinbestekoa eta erabakigarria izan zelako emakumeek jokatutako papera”.
Migrazioa eta sindikalismoa izan ditugu hizpide Gasteizen, martxoaren 3aren testuinguruan
Aurten 47 urte betetzen dira Gasteizko sarraskia deitutakotik. Horrela, martxoaren 3aren testuinguruan, mahai-ingurua egin genuen atzo Gasteizen, bertako Gasteiz Txiki elkartean, “Migrazioa eta sindikalismoa, beharrezko eztabaida bat. Sindikalgintza antiarrazista baterantz” izenburupean.
Martxoaren 3an Gasteizen egingo dugun manifestazioa aurkeztu dugu
Euskal Herriko gehiengo sindikalak agerraldia egin du, martxoaren 3an, ostirala, 18:00etan hasiko den mobilizazioan parte hartzeko deia egiteko. Aurten, Gasteizko sarraskia deiturikoaren 47 urte betetzen direnean, kalera aterako gara "Bizi-baldintzen suntsiketaren aurka, luchando el presente para asegurar el futuro” lelopean. 18:00etan, omenaldia egingo dugu Martxoak 3 plazan, eta 18:30ean mobilizazioa.
“Lorpen guztiak kapitalari aurre egiten lortu dira; inork ez digu ezer...
46 urte bete dira langileek 1976. urteko martxoaren 3an Gasteizen pairatutako sarraskitik. Hala, urtero bezala, omenaldi propio bat egin dugu, arratsalderako euskal gehiengo sindikalak deitutako manifestazioaren aurrekari, eta irekita dauden lan gatazkak izan ditugu gogoan; sektore feminizatuetakoak, tartean. Ekitaldia San Frantzisko de Asis elizaren kanpoaldean egin dugu, odolustea izan zen elizaren ondoan.
45 urte geroago, memoriak eta borrokak bizirik jarraitzen dute
Martxoaren 3aren etorrerarekin, Euskal Herriaren historian gertatutako pasarte lazgarrienetako bat gogora ekarri dugu: 1976ko martxoaren 3an, Espainiako Poliziak bost langile hil zituen Gasteizen, Zaramaga auzoko San Frantzisko Asiskoa elizan, langile asanblada baten aurka oldartu eta gero. Hala, Pedro Maria Martinez, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda erail zituen. Bada, 45 urte geroago, biktima horiek ez dute egia, justizia eta erreparazioarik jaso. Errealitate honen aurrean, LABek omenaldia egin du Gasteizen, arratsalderako euskal gehiengo sindikalak deitutako manifestazioarekin bat egiteaz gain; azken hau, "Zaintza, oroimena eta borroka" leloarekin. Hain zuzen ere, goizean, ekitaldia egin dugu Martxoak 3 plazan, lana eta bizitza duina ardatz, langileon borroka lehen lerrora ekarrita; emakumeena bereziki.
Zaintza, oroimena eta borroka izango ditugu ardatz martxoaren 3an
Martxoaren 3ko biktimen elkartearen omenaldia 18:00etan egingo da, martxoaren 3ko Plazan, eta manifestazioa 18:30ean aterako da handik, Foru Plazan amaituz, euskal gehiengo sindikalak babestuta. 11:00etan, berriz, LAB sindikatuak ekitaldi propioa egingo du Martxoak 3 plazan.
“Langileok bakarrik gaude, hildakoen atzean dagoena ez da ezagutu ere egin...
Ekitaldia egin dugu Gasteizen goizean, Martxoaren 3ko plazan, 1976ko martxoaren 3an izandako langileen aurkako sarraskiaren 44. urteurrenean. Aurtengoan, lanean...
“Hiltzen jarraitzen gaituzue. Euskal langileok ez dugu barkatuko; ez atzo ez...
Hainbat sindikatuk agerraldia egin dugu Gasteizen, Martxoaren 3an egingo diren ekimenekin bat egiteko. Hain zuzen ere, LAB, ELA, ESK eta...
Igor Arroyo: “Iraganeko borrokak gogoan, gaurko borrokak hauspotu ditzagun”
Urtero ohitura duen moduan, LABek ekitaldia egin du Gasteizen, duela 43 urteko langileen kontrako sarraskia gogoan. Delegatuen asanblada egin dugu...