2026-03-11
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaMaiatzaren 12tik 16ra greba Gipuzkoako garbiketan

Maiatzaren 12tik 16ra greba Gipuzkoako garbiketan

LAB eta ELA sindikatuek deituta datorren maiatzaren 12tik 16ra Gipuzkoako Garbitasuneko langileak greba egingo dute hitzarmen duin baten alde. Pasadan urtarrilean egindako lanuzte eta mobilizazioen ostean ASPEL patronalak hartutako jarreraren aurrean mobilizazioen intentsitatea handitzea erabaki dute.

Atzo, LAB eta ELA sindikatuek, pasadan apirilean Gipuzkoako garbiketetan iragarritako bost eguneko greban parte hartzeko deialdia berretsi zuten. ASPEL patronalaren eta ezarri nahi dituen neurri prekarizatzaileen aurrean eta 3000 langileei eragiten dien Gipuzkoako Garbitasuneko hitzarmen duin baten alde mobilizatzeko deia luzatu zuten Donostian.

Greba egunetan mobilizazioak ere iragarri dituzte. Goizean 11.30tan Donostian ( urdaneta kalean) elkartuko dira eta arratsaldez Errenteria, Urnieta, Lasarte, Beasain eta Donostian.

ELA eta LAB SINDIKATUOK GIPUZKOAKO GARBITASUNEKO LANGILEEI MAIATZAK 12TIK 16ra DEITUTAKO GREBA DEIALDIAK BAT EGIN ETA ASTEN DEITUTA DAUDEN MOBILIZAZIOTAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA EGITEN DUGU
LAB eta ELA sindikatuen prentsaurrekoaren edukiak

Pasadan urtarrilean, hitzarmen duin bat aldarrikatuz deitutako greba egun eta mobilizaziotan parte hartu zuten ehunka lagunek.
ASPEL patronalak ez du kasurik egin eta alorrean lan prekaritatea ezartzeko bidean jarraitzen dute:

– 2010-2011-2012-2013 urteetarako soldatak izoztu.
– Antzinatasuna ezabatu.

Beraien estrategia argia da: ORAIN BOST URTERA GUTXITU SOLDATEN BALIOA ETA IRABAZIAK GEHITZEN JARRAITU, urte hauetan egin duten moduan.

ASPEL patronala estadu mailako eta multinazionalez osatua dago: EULEN, PILSA, SAMSIC IBERIA edo CLECE. Enpresa hauek negozio borobila egiten dute Gipuzkoan: Azpikontratan lan egiten duten enpresak dira, kasu askotan urteko KPIren araberako igoerak jaso dituzte ( Urnieta, Eibar, Lasarte, Lezko udalak, Ficoba, e.a….). Hala ere, langileek soldatak izoztuta dituzte.

ELA eta LABek GARBITASUNEKO ENPRESEK EGITEN DUTEN IRUZURRA SALATZEN DUGU: BEZERO ASKORI IGOERAK KOBRATU DIZKIE, ORAIN 5 URTEKO SOLDATAK MANTENDUZ ETA PREZIOAK BOTARAZIZ ZENTRU BAT HARTZEKO AUKERA IZAN DUTENEAN LANGILEEN SOLDATAK JAITSI DITUZTE.
Patronalak berak argi esan digu: Enpresen helburua irabaziak egitea da. Irabaziak akziodunen artean banatzeko dira eta ez langileentzat.
Beraien estrategia aurrera eramateko, garbitasuneko patronalak hitzarmenaren negoziaketa estadu mailan zentralizatu nahi du. Ez du Gipuzkoako errealitate sozial eta sindikalak kontuan hartzen eta Bertako hitzarmenaren erabakiak Madriden hartzen dituzte.

ELA eta LABek ez dugu bat egiten, estaduko sindikatuak patronal honekin estaduko beste erkidegotan sinatzen ari diren hitzarmenekin: lan erreforma onartu, soldatak izoztu eta antzinatasuna bezalako eskubideak murriztuaz.

Estrategia honen ondoriak emakumeentzat desberdintasun eta pobreziak handiagoa dakarte, bai lan merkatuan bai gizartean.

Gipuzkoako garbitasuna emakumez osaturiko alorretan dagoen adierazagarria da: sozialki balore gabeko lana eta gaizki ordaindua.

ELA eta LABez ez dugu patronalaren txantaia onartzen: urtero irabaziak izateko alorreko lan baldintzak kaxkartzea.Ez dugu onartzen lan baldintzen prekarizazioa.
Soldata eta lan duinaren defentsan antolatzen bagara errespetatuko gaituzte.ELA eta LABek lan erreforma ez ezartzea, ultraaktibitate luze edo mugagabea eta KPIra lotutako soldata igoerak aldarriaktzen ditugu.

ELA eta LABek (alorrean %70ko ordezkaritzakin) maiatzak 12,13,14,15 eta 16rako greba deialdia egiten dugu Gipuzkoako garbitasunean. Htizarmenak 3000 lagunei eragiten die, alorreko erdia.

Era berean, greba egunetan 11.30tan Donostian ( urdaneta kalean) elkartuko gara. Bertan parte hartzeko deialdia egiten dugu.

Arratsaldetan leku hauetan elkarteratzeak egingo ditugu: Errenteria, Urnieta, Lasarte, Beasain eta Donostian.

 

 

 {linkr:related;keywords:garbiketa;limit:5;title:Albiste+gehiago}

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB ez da joango Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunerako sailburuak deitutako Industria Defentsarako Taldearen bilerara

Gune horren benetako helburuari buruzko bermerik eman ez delako hartu du LABek erabakia. LAB ez da gaurko —itxialdi eta kaleratzeen inguruan gizartean gero eta kezka...

[IRITZIA]: Chivite Lehendakariari eta PSN, Contigo Zurekin eta UPN alderdiei

Begoña Agundez Rodriguez eta Gilda Elisa Solares Alonzo gara, ELAko eta LABeko ordezkariak Amavir Mutilva zahar-etxean eta Cash G-5 S.L elikagai biltegian. Betidanik estatalizatuta...

LAB eta ELA sindikatuek martxoaren 25erako beste deialdi bat jakinarazi diote CEN patronalari, Nafarroan gutxieneko soldata negoziatzera esertzea exijituz

LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariak Nafarroako Enpresarien Konfederazioko (CEN) arduradunekin bildu dira gaur, Lanbidearteko Akordio baten bidez Nafarroan gutxieneko soldata ezartzeko aukerari buruz hitz...