2026-03-23
HomeIndustriaMetalgintzaMaiatzak 24: Gipuzkoako Metalgintzako greba

Maiatzak 24: Gipuzkoako Metalgintzako greba

Gipuzkoako metalgintzako langileak kalera aterako dira bihar, hilak 24, sektore hitzarmenaren alde deitutako grebari erantzunez. LAB sindikatuak bere ekitaldi nagusia patronalaren aurrean egingo du, Donostian eguerdiko 12:00etan. Goizeko 11.30etan delegatuek ADEGIren egoitzan hasi eta bukatuko den manifestazioa egingo dute. Arratsalderako ere mobilizazioak iragarri dira. 

ARRATSALDEKO MOBILIZAZIOAK

– Hernani. 18.00etan Karabel errotondatik
-Tolosa. 19.00etan Triangulo plazatik
-Beasain. 18.00etan Zubi-Musutik
-Zumarraga. 18.30etan Potros enparantzatik
-Orereta. 19.00etan Zumarditik
-Eibar. 19.00etan Untzaga plazatik
-Bergara. 18.30etan Bergarako udaletxe plazatik
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...