Etiquetak Gipuzkoa
Etiketak: gipuzkoa
Donostiako kaleak hartu ditugu, helduen egoitzetarako kalitatezko arreta eredu bat aldarrikatzeko
Grebara deitu dugu gaur Gipuzkoako helduen egoitzetan, eta, mobilizazio egunaren harira, manifestazioa egin dugu Donostiako kaleetan zehar. Hain zuzen ere, Gipuzkoa plazatik abiatu dugu protesta, Aldundiaren egoitza paretik, foru erakundearen pasibotasunak eraman baigaitu grebara. Helduentzako beste arreta-eredu bat sortzeko beharra berretsi dugu, ereduaren erdigunean gure helduak jar daitezen, ez enpresa kudeatzaileen negozioa.
Gipuzkoako metalgintzako hitzarmen duina aldarrikatu dugu, mehatxuen gainetik
Gipuzkoako Metalgintzarako hitzarmen duin bat aldarrikatu dugu Donostian, Adegiren egoitzaren aurrean. Patronalaren xantaiaren aurrean ez dugula men egingo eta negoziazioak aurrera egin behar duela adierazi dugu, patronalak mahai gainean jarritako proposamena hobetzeko.
Eusko Jaurlaritzak greba eskubidea urratu du Gipuzkoako helduen egoitzetan
Gipuzkoako helduen egoitza pribatuetan, biharko deiturik dagoen grebarako gutxieneko zerbitzuen aginduak greba-eskubidea urratzen du, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzen baititu.Eusko Jaurlaritzak, Idoia Mendia karguan estreinatu...
Akordiorako proposamena aurkeztu dugu Gipuzkoako metalgintzan
Gaur urriak 2, Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaiaren 7. bilera egin da. ADEGIK, negoziaketa bukatutzat eman nahi du, esanez nahiz eta sektorean gehiengoa ez duen, badaukala bere proposamenak ELA sindikatuaren oniritzia. Hau ez da negoziatzea.
ELAk arriskuan jarri du Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioa
LABek komunikabideen bidez jakin du ELA sindikatuak ADEGIren Gipuzkoa metalaren hitzarmenaren negoziazioan egindako azken proposamena sinatzeko prest dagoela.
Langileen ekimenen ondorioz, aurrerapausoak Gipuzkoako metalgintzan, baina borrokan jarraitu behar dugu
Gaur, irailak 25, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren 6. bilera egin dugu. Ez da kasualitatea azken asteetan LABek egindako mobilizazio eta ekimenen ondorioz, Adegik proposamen berria ekartzea.
Urriaren 6rako grebara deitu ditugu Gipuzkoako helduen egoitzetako langileak
Bada garaia Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek euren funtsezko eginkizuna aitortuko duen hitzarmen bat izan dezaten, emandako lanari egokitutako arauketa eta konpentsazioen bidez. Hala, grebara deitu dugu Gipuzkoako Aldundiaren aurrean egindako agerraldian, Foru erakundearen eta patronalen pasibotasunak eta desadostasunak bultzatuta.
Gipuzkoako Metalgintzako langileentzat hitzarmen duin bat ari gara aldarrikatzen, eskualdez eskualde
ADEGI arduragabekeriaz ari da Gipuzkoako Metalgintzaren sektorea konfrontaziora eramaten. LABek oso argi du, negoziazioak aurrera egin dezan eta ADEGIk bere proposamenak hobetu ditzan, beharrezkoa...
ADEGI arriskuan jartzen ari da Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioa
Gaur, irailak 16, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio mahaiaren bosgarren bilera egin dugu.