2025-12-16
HomeLAB SindikatuaMaiatzak 1: Eredu berri bat eraikiko duen prozesu soberanista baten alde borrokatzeko...

Maiatzak 1: Eredu berri bat eraikiko duen prozesu soberanista baten alde borrokatzeko eguna

Ainhoa Etxaide, idazkari nagusiak, Sonia Gonzalez, komunikazio idazkariak eta exekutiboko kide diren Oihan Ostolaza eta Olatz Arozenak LABek aurtengo Maiatzaren Lehenaren testuinguruan egiten duen irakurketa ezagutaratzera eman du gaur. "Maiatzak 1. Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria" lelopean eskualdeka burutuko ditu aurten sindikatuak Maiatzaren Leheneko mobilizazioak.

LAB sindikatuak aurtengo Maiatzaren Lehena emerjentzia egoera batetan datorkigula gogoratu du eta, nahiz eta horrela sinistarazi nahi duguten, egoera horren erantzule zuzena krisiaren aitzakiaz aplikatzen diren politiken ondorio zuzena direla salatu du.

Politika horiek langile klasea pobretzean eta bere burua defendatzeko bitartekorik gabe uztean oinarritzen da eta honen aurrean, politikak aldatzera behartu behar ditugula aldarrikatzen du LABek, horixe baita etorkizun duin bat lortzeko eta nahi diguten zulo beltzetik ateratzeko modu bakarra.

Bide honetan, indarrak biltzearen beharra azpimarratu du LABek. Gure eskualdeen eta euskal langileriaren etorkizuna defendatzea inoiz baino garrantzitsuago baita.

Euskal Herriari bere bidea zein izango den erabakitzeko garaia dela adierazi du sindikatuak, "beste eredu bat posible dela aldarrikatzetik eraikitzera pasa behar da" gaineratuz.

Aldaketa honetan langileria izan behar du protagonista LABentzat, horixe baita modu bakarra hartzen diren erabakiak guzion onurako izatea eta ez gutxi batzuentzako.

M30 Greba Orokorra
LABek Maiatzaren lehena Maiatzaren 30ean Hego Euskal Herrian eragile sindikal eta sozialek deitutako Greba Orokorraren antolaketarako eta bereziki, "akordio sozialak antolatzeko, eraikitzeko, egin behar dugun prozesu sozial horretan" mugarritzat jo du.

 

        

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...