2026-03-19
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakM4Fko langileen borrokak kaleratzeak ekidin ditu

M4Fko langileen borrokak kaleratzeak ekidin ditu

Hilabete t’erdi borrokan eta 30 egun greba mugagabean izan ondoren, eitb.com webguneaz arduratzen diren M4F enpresako langileek kaleratzerik ez dela izango dioen akordioa sinatu zuten astelehenean. Akordio sinatzea oso gogorra izan dela aitortu dute langileek lan baldintzak okerrera egingo dutelako, baina era berean pozik agertu dira lanpostu guztiak bermaturik geratu baitira.

Langileen balorazioa

Lortu egin dugu, ez da kaleratzerik egongo; greba mugagabea, bertan behera

Lortu egin dugu. Hilabete eta erdi eman dugu borrokan, eta 30 egun greba mugagabean, baina azkenean M4F/eitb.com-en kaleratzerik ez egotea lortu dugu. Akordioa astelehen arratsaldean sinatu dugu, eta oso gogorra da, gure lan baldintzek okerrera egitea ekarriko duelako, baina behintzat langile guztiak salbatu ditugu.

Ekainaren 12an, M4Fko zuzendaritzak langileen erdiak (27 pertsona) kaleratzeko, beste lauri lanaldia murrizteko eta gainerako langileei % 25 arteko soldata jaitsierak egiteko enplegu erregulazio txostena aurkeztu zuen, eta orduan borroka sutsua hasi genuen. Hasiera-hasieratik oso argi izan dugu zein zen borrokaren helburu nagusia: kaleratze bakar bat ere ez onartzea.

Negoziazioa luzea eta zaila izan da, baina azkenean akordioa lortu dugu zuzendaritzarekin: langile gehienok lanaldia erdira murriztea onartu dugu, denontzako lana egon dadin. Murrizketa horrez gain, zuzendaritzak % 15eko soldata jaitsierak egingo dizkie langile guztiei, baina 2014. urteko abendua arte enplegua mantetzeko konpromisoa hartu du. Lanaldiak murrizteko ERE berri honek urtebeteko iraupena izango du.

Hori horrela, duela 30 egun abiatutako greba mugagabea bertan behera uztea erabaki dugu, asanblean. Bihar bertan, hilak 23, itzuliko gara lanera.

Garaipen hau gure borroka irmoari esker izan da posible. Izan ere, EREa EiTBtik diseinatuta eta inposatuta etorri zen, nortzuk kaleratu izen-abizenekin ere zehaztu baitzion M4Fko zuzendaritzari, eta enpresak ez zuen koma bakar bat ere negoziatu nahi. 27 pertsona kaleratu nahi zituzten, eta jarrera horretan tematu ziren.

Azkenean, EREaren aurrean eman genuen erantzun irmoak negoziatzera behartu zituen EiTB eta M4F, eta legezko negoziazio epea (30 egun) luzatzea ere proposatu ziguten, akordio bila.

Akordioa lortu badugu ere, argi utzi nahi dugu ez dugula bake soziala sinatu enpresarekin, eta, beraz, borroka egiten jarraituko dugu, lanpostuak mantentzeko eta lan baldintza duinak izateko, besteak beste. Duela hilabete eta erdi hasitako borroka ez da hemen bukatuko, eta orain borroka eredu berriak aztertu beharko ditugu. Lehen bataila baino ez da izan honakoa; gerra luzea da oraindik.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

EiTB decide, M4F despide: diario de un ERE
 

      

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.