2026-11-01
HomeEkintza SindikalaM30eko greba orokorrean gazte bati pegatina bat jartzeagatik 100€ isuna jarri izana...

M30eko greba orokorrean gazte bati pegatina bat jartzeagatik 100€ isuna jarri izana salatu dute

Aiaraldeko Plataformak maiatzaren 30en Hego Euskal Herrian egin zen greba orokorraren harira gazte bati poliziak pegatina bat jartzeagatik ezarritako 100€ko isuna salatu eta isuna "guztion artean" ordaintzeko salgai jarritako pegatinak erosteko gonbitea luzatu dute.

Plataformaren iritziz poliziaren jokaera eta eskubide sozialen borroka indargabetzeko intentzioak agerian geratu dira beste behin. Honen aurrean Aiaraldeko plataformak gizartea eskubideen defentsan borrokan jarraitzeko animatu du, mota horretako probokazioak ekiditzen eta albo batera uzten.

AIARALDEKO PLATFORMAREN IRAKURKETA
Maiatzaren 30ean borroka orokorra, greba orokor eguna burutu zen, Hego Euskal Herrian eragiten digun politiken aldaketa aldarrikatzeko eta eskubide sozialen kartaren eraketaren prozesua bultzatzeko, Euskal Herrirako nahi dugun eredu soziala definituko lukeena.

Aiaraldean egun honek jarraipen handia izan zuen eta eguneko pikete informatiboek ez zuten lan handirik izan atxikimendu sozial, komertziala eta laborala nagusia izan bai zen.

Egun horretako jokabide kaskar bakarra eta lekuz kanpokoa ertzaintzako agenteena izan zen arratsaldeko manifestazioa eta gero, Laudioko Herriko plazan indarrez sartu zirenean gendea bultzatuz eta euren borrekin mehatxatuz.

Jokaera honi, eskualdeko gazte bati poliziaren partez heldu zaion izun bat gehitu behar diogu, testualki; “por pegar una pegatina en un cajero automatico” pikete informatiboek lanean ari ziren bitartean. Isuna 100 eurokoa da, eta bankuarengatik inongo salaketa dagoenik ez da jakin.

Berriz ere poliziaren jokaera eta intentzioak agerian geratu dira, behin eta berriz eskubide sozialen borroka indargabetu nahian. Larriena, gazteenganako daukaten jokaera da, gazteak izaten dira beti euren helburua, gazteen motibazioa ahultzeko eta batez ere borroka eta gazteak kriminalizatzeko. Poliziaren jokaeraren helburua argia da: murrizketak eta eskubideen galeraren kontrako mobilizazioa etetzea.

Aiaraldeko plataformak gizartea animatu nahi du borroka horretan jarraitzeko, eskubideak defendatzen jarraituz, probokazio hoiek ekiditzen eta albo batera uzten. Horregatik gure elkartasuna adierazi nahi diogu gazte honi eta gonbitea luzatzen diogu eskualdeko gizarteari gauza bera egitera. Aterako diren pegatinak eros ditzagun 50 zentimotan, isuna guztion artean ordaintzeko. Pegatina hura guztiok itsatsi genuen.

Aiaraldeak plantoa nahi duela aldarrikatzen jarraituko du.

Aiaraldeko plataforma
Arabako pentsionistak lanean, Askapena, ELA, Ernai, ESK
Gazte Asanbladak (Amurrio, Laudio, Orozko, Urduña), Hauspoa, Ikasle Abertzaleak, LAB, STEE-EILAS, Stop Desahucios Aiara

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....