2026-10-31
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangileen erailketek arduradunak eta konplizeak dituzte

Langileen erailketek arduradunak eta konplizeak dituzte

Beste langile bat hil da, edo erail egin dute, hobe esanda. 47 langile izan dira gutxienez aurten azaro bitartean eraildakoak. Horietatik 28 Bizkaian. Lehenik eta behin doluminak eta besarkada beroena A.M.M.ren sendi lankide eta gertukoei. Momentu gogorrak dira, eta bero gaude, haserre, baina horrek ez du gure irakurketa balditzatuko. 

Atzo esaten genuen, patronala zela erantzulea, eredu zehatz bat inposatzen digulako, prekarietate
eta mozkinen eredua, kapitala langileon bizitzaren gainetik jarriaz. Baina konplizeak ere badaude, hau guztia gertatzen uzten dutenak , eta Jaurlaritza berriari zuzenean interpelatzen diogu.

Zer egin behar duzue odoluste hau geratzeko? Ikuskaritza eta Osalan, prest al zaudete zuen
baliabideak modu zorrotz batean erabiltzeko?

LABek lanean eta borrokan jarraituko du egoera iraultzeko eta beste eredu bat eraikitzeko;
bizitza, eskubideak eta osasuna erdigunean jarriko dituena.

Aurrean edukiko gaituzue!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....