2026-10-31
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangile bat hil da Muxikan, lanean ari zela erorita

Langile bat hil da Muxikan, lanean ari zela erorita

Gaur ostirala, hilak 4, langile baten heriotzaren berri izan dugu: Muxikan gertatu da jazoera, ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik altura batetik erori eta langile bat hil da. Cubiertas Dual enpresarentzat ari zen lanean.

LAB sindikatutik lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diogu haren sendiari, lankideei, lagun eta gertuko guztiei. Halaber, lehenbailehen jazoera argitzeko eskatzen dugu.

Modu berean gogor salatu nahi dugu azken heriotz honekin, Euskal Herrian gutxienez 24 langile hil direla 2014an, urtarriletik uztaila bitarte. Gaurkoa aste honetan gertatzen den bigarren heriotz istripua da.

Non daude administrazioko arduradunak heriotz berri hau salatzeko? Zein aldaketa eta zein pausu enateko prest daudeegoera eta eredu hau geldiarazteko? Langileok bizi ahal izateko egiten dugu lan eta ez, saiakera horretan hiltzeko. Lan istripuak ez dira bizitzako gertakari arruntak, langile bat hiltzea ez da lanaren ezaugarri bat. Ez, lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira.

Ondorengo orduetan burutuko diren protesta elkartaratzetan parte hartzera deitzen dugu LABetik, guztien artean, langile zein jendartean odolhoste hau geldiarazi dezagun.

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.

Osakidetzako grebaren baitan Osasun Sailean eserialdia egin dugu

Bilboko egoitzan ekimena egin dugu goizean, eta Alberto Martinez sailburuari eskutitza helarazi ahal izan diote haren idazkariaren bitartez. Greba eguna oso arrakastatsua izaten ari da....

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....