2024-04-20
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakLangileen lan baldintzak eta zentruen bideragarritasuna bermatzen dituen proposamen batekin negoziazioaren bidean...

Langileen lan baldintzak eta zentruen bideragarritasuna bermatzen dituen proposamen batekin negoziazioaren bidean berresten da LAB

Orain urtebete, 2013ko uztailaren 5ean, Kristau Eskolak hitzarmenaren negoziazioak apurtu zituen Estatuko hitzarmena aplikatzeko. Sindikatuek salaketa aurkeztu zuten eta TSJPVk arrazoia eman zien. Ebazpena errekurritu egin zuen Kristau Eskolak eta gaur oraindik Auzitegi Gorenaren erresoluzioaren zain daude.

Gaur astelehena, urteurrenaren harira, ELKARRETARATZEA egin du LABek KRISTAU ESKOLAK Donostian duen egoitzaren aurrean "Kristau Eskolak, EAEko lan Hitzarmena. Negoziazioa orain!" lelopean. 

LABen irakurketa
LAB negoziazioaren bidean berresten da, langileen lan baldintzak eta zentruen bideragarritasuna bermatzen dituen proposamen batekin

«Jada urtebete pasa da Kristau Eskolak negoziazio mahaia apurtu zuenetik eta Estatuko lan hitzarmena inposatu zuenetik.

Urtebete luze honetan ez ditugu aurrera-pausorik ikusi eta horren erantzule baditugu:

Kristau Eskolak, 2013ko uztailaren 5ean negoziazio mahaia apurtu zuen eta Estatuko lan hitzarmena inposatu zuen. Erabaki horren kontra sindikatu guztiek salaketa jarri genuen eta TSJPVk arrazoia eman zigun. Kristau eskolak berehala errekurritu zuen sententzia eta orain Madrilen ebazpenaren zain gaude. Urte osoan zehar ez du erakutsi negoziatzeko jarrerarik. LABek behin baino gehiagotan EAEko lan hitzarmena aplikatzea eskatu dio (negoziatzeko borondate bezala) eta ez du egin.

Kristau Eskolako Gehiengo sindikala, urte luze honetan arlo ekonomikotik haratago ez du proposamenik egin, jarrera maximalistak izan ditu hauteskundeei begira eta ez da izan gai akordioetara heltzeko. Jakinda, langileen egoera gero eta kaxkarragoa dela. Zeren zain daude akordio batera heltzeko, non langile guztien lanpostuak mantenduko diren eta zentroen bideragarritasuna bermatuko den? Zenbat langile gehiago geratu behar dira langabe? Ezgaitasun horren islada jada badaukagu; ikastetxe bat itxi da eta 39 langileen etorkizuna kolokan dago.

Eusko Jaurlaritza, egoera honen sortzailea da. PSEren Gobernuarekin neurri murriztatzaileak hasi ziren eta PNVk politika berdinei segida eman dizkio. Hezkuntza sistemaren finantziazioaren gakoa konpontzen ez dugun bitartean arazoa errepikatuko da urtetik urtera. Horregatik Hezkuntza Lege berri bat inoiz baino garrantzitsuagoa da, Euskal Herrian sortua eta Euskal Herrirako zuzenduta.

Itundutako Ikastetxeen beste sarean akordioa lortu bada, Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan zergatik ez?

LAB Sindikatuak argi du akordioetara heltzea posible dela, baina horretarako erakunde sindikal batzuk euren zilborretik haratago begiratu beharko dute. Nahikoa da! Negoziazio mahaietan jarrera maximalistak eramaten ari dira eta gero zentro batzuetan soldaten murrizketak sinatu.

LAB sindikatuak bere aldetik, gatazkaren konponbidea bilatu nahian proposamen integrala aurkezten du, non langileen lan baldintzak eta zentroen bideragarritasunak uztartzen diren:

• EAEko Lan hitzarmena berehala aplikatzea, Estatukoa alde batera utziz.
• Lanpostu guztiak mantenduko direla bermatu.
• Zorraren kitapenerako akordioa lortu.
• Ikastetxeen kudeaketarako eta parte-hartzerako mekanismoak adostu (gardentasuna bultzatu).
• Eusko Jaurlaritzari interpelazioa egitea egoera hau berriro gerta ez dadin.
▪ Hezkuntza Lege berri bat behar dugu Euskal Herritik Euskal Herrirako.
▪ Hezkuntzarako finantziazio handiagoa bideratzea.

Hau guztia ikusirik, LAB negoziaziorako bidean berresten da eta argi du, alde guztiak pausuak eman behar ditugula ataka honetatik ateratzeko. Gizarte ekimeneko langileen etorkizuna dago jokoan.

Donostian, 2014ko uztailaren 7an»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek ez du sinatu EAEko anbulantzietako aurreakordioa, hilabete luzetako borrokan planteatutako gutxieneko hobekuntzak ez baititu jasotzen

Anbulantzietako langileentzat Osakidetzako lankideekiko homologazioa eta soldataz haragoko bestelako hobekuntzak alde batera utzi dituzte azken asteetan LABi bizkar emanda aritu diren ELA, CCOO eta UGTk. LABek ez du sinatu aurreakordioa.

Patronalaren eta instituzioen utzikeriak dirauen bitartean prekaritateak hiltzen jarraitzen duela salatu dugu Gasteizen

Iragan asteburuan bi Euskal langileren heriotzen berri izan dugu, garraiolari bat Lleidan eta langile autonomo batena, Gasteizen. Gure elkartasuna eta besarkada beroena hurbilekoei.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak iragarritako Herri Ekimen Legegileari babesa adierazi dio LABek, gutxieneko pentsioak 1080 eurotara premiaz osagarritu daitezen

Atzo, apirilak 19, milaka euskal pentsiodun atera ziren kalera. Gasteizen egindako mobilizazioan, 1080 eurotako gutxieneko pentsioa behingoz berma dadin 170 udaletan baino gehiagotan aurkeztutako mozioak izan zituzten hizpide, baita horren segida izango den lantzen dabiltzan Legez besteko Proposamena ere. LABek mugimenduaren aldarriekin bat egiten du eta ekimen berri hau babesten duela adierazi du.