2026-08-21
HomeEkintza SindikalaLaneko bajak ez direla absentismoa gogorarazi dugu, eta patronalak beharginekin haragi txikitua...

Laneko bajak ez direla absentismoa gogorarazi dugu, eta patronalak beharginekin haragi txikitua egiten duela salatu

Elkarretaratzea egin dugu Bilbon, haragia txikitzeko makina bat irudikatuta, etekin ekonomiko pribatuen mesedetan langileak muturrera eramatea beste helbururik ez duen diskurtsoa salatzeko.

Sindikatuak salatu duenez, patronala etengabe dabil komunikabideetan absentismoa gora eta behera, bajak kriminalizatzeko. Absentismo hitza erabili nahi dute bajak, lizentziak, ordu sindikalak eta bestelako absentzia justifikatuak nahasteko. Lanera ez joateko aitzakia eta izugarrizko arazo soziala direla saldu nahi dute.

LABek lan zentroetan ikusten duena, ordea, ez da hori. Langileen osasunerako eskubidearen aurkako oldarraldi bat bizitzen ari gara. Gizarte Segurantzak berak gezurtatzen du bajetan iruzurra handia dela. Ondo sendatu gabeko altak ohikoak dira, gaixotasun profesionalak ez dira aitortzen (sektore feminizatuetan bereziki), arrazoi psikosozialen ondoriozko bajak izugarri hazten ari dira eta horrek lan baldintzekin duen lotura ukatzen da, erretiro adina atzeratuak ezinbestean neke fisikoa areagotzen du…

Iruzur honekin, patronalak langileen eskubideak murriztu nahi ditu. Ezkutatzen dutena da baja gehienen atzean dagoena enpleguaren baldintzak eta prebentzio falta direla. Hau da, patronala dela bajen erantzulea. Txikitu egiten gaituzte, baina ezer gertatuko ez balitz bezala lanean jarrai dezagun nahi dute.

Mutuek funtsezko papera dute guzti honetan:

  1. Mutualitateen helburua lanera ahalik eta azkarren itzultzea da, ez ondo sendatzea. Ondorioz, lesioak errepikatu zein kronifikatu egiten dira, etorkizunean baja gehiago eraginez.
  2. Lesioen laneko jatorria ukatu egiten dute maiz, enpresak gutxiago ordaindu behar izateko.
  3. Osasun zerbitzu publikoaren eskumenak bereganatu nahi dituzte, enpresen mesedetan.

Guzti hau salatzeko, Mutualiaren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizazioa egin du LABek, harategi baten parodia egin duelarik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...