2026-10-02
HomeEkintza SindikalaELIS MANOMATICek bere langileen osasuna arriskuan jarri zuen eta mehatxuekin erantzun zien...

ELIS MANOMATICek bere langileen osasuna arriskuan jarri zuen eta mehatxuekin erantzun zien 42 ºC-rainoko tenperaturetatik babestu zirenei

LAB sindikatutik publikoki salatzen dugu atzo arratsaldean Gallartako ELISen instalazioetan bizi izandako egoera larria. Garbitegiko langileek 3 ordu eta 15 minutuko geldialdia egin behar izan zuten lan baldintzak guztiz onartezinak eta lan osasunaren babesarekin bateraezinak zirelako.

Lantegi barruko tenperatura 42 ºC-ra iristen zen bitartean, ELIS MANOMATICeko zuzendaritza ez zen gai izan langileentzako gutxieneko segurtasun-baldintzak bermatzeko. Osasun arrisku nabariaren aurrean, 20 langile inguruk aldi baterako utzi zituzten beren lanpostuak, beroagatiko ondorio larriagoak ekiditeko.

Argi utzi nahi dugu erabaki hau ez zela protesta bat izan, ezta presio neurri bat ere; biziraupen ekintza hutsa baizik. Enpresa batek 42ºC-tan lan egiten uzten duenean eta bere langileak babesteko neurri eraginkorrik hartzen ez duenean, langileak beraiek dira jardutera behartuta daudenak.

Larriena da ELIS MANOMATICek bere erantzukizuna onartu eta egoera onartezina zuzendu beharrean, langileen aurkako mehatxu eta presioen bidez erreakzionatzea erabaki duela. Orain, enpresak lan egin gabeko orduak errekuperatzea inposatu nahi du, eta bere osasunerako ageriko arrisku baten aurrean edonork egingo lukeena bakarrik egin zutenei leporatu nahi die erantzukizuna.

Onartezina da lan-baldintza seguruak bermatzeko betebeharra betetzen ez dutenak biktimak errudun bihurtzen saiatzea. ELIS MANOMATICeko zuzendaritzak ezin die sakrifiziorik eskatu langile akituei, lantokiko muturreko tenperaturek eragindako arriskuak kontuan hartzen ez dituen bitartean.

LABetik ohartarazi nahi dugu langileen osasuna ez dela negoziagarria. Ez dago ekoizpenik, ez entrega-eperik, ez interes ekonomikorik plantillaren segurtasunaren gainetik jartzerik.

Hori dela eta, gertaeren berri eman zaio Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzari, gertatutakoa iker dezan, dagozkion erantzukizunak zehatz ditzan eta halako egoera larriak berriro gerta ez daitezen neurriak berehala hartzea eskatuz.

LABek bere babes eta aitortza osoa adierazi nahi die, enpresaren pasibotasunaren aurrean, euren osasuna babesteko erabaki arduratsua hartu behar izan zuten langileei. Benetako arduragabekeria ez zen izan lanpostua aldi baterako uztea. Benetako arduragabekeria 42 ºC-tan lan egiten jarraitzea zen.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...