2026-02-01
HomeIndustriaEraikuntzaLan Ikuskaritzan salatu ditugu errauste planta eta Anoetako obretan dauden lan-baldintza prekarioak

Lan Ikuskaritzan salatu ditugu errauste planta eta Anoetako obretan dauden lan-baldintza prekarioak

Joan den otsailaren 16an LAB sindikatuak errauskailu zein Anoetako obra lanetan aritzen den EPB azpikontrataren aurkako hainbat salaketa jarri zituen. LABek egiaztatatu ahal izan duenez, azpikontrata honek eraikuntzako hitzarmenak baimentzen duena baino soldata baxuagoak eta lanaldi handiagoak ezartzen ditu.

Sektorean eraikuntzako enpresa handien aldetik azpikontrata hauetara jotzea lan kosteak merketzeko asmoz praktika orokorra da. Gogoratu nahi dugu bi obra hauek Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak sustatutako obrak direla. Bi erakunde hauek oso prezio merkean lizitatzeaz gain, hitzarmenaren aplikazioa zailtzen duena, ez dute inongo neurririk ezartzen hitzarmena betetzen ari den ala ez egiaztatzeko.

Halaber, jakinarazi nahi dugu LAB sindikatuak Donostiako alkatea den Eneko Goiari salaketa hauen kopia eman diogula egoera honekin buka dezan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...