2026-09-28
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaLABek Zuhatzako begiralearen kaleratzea salatzen du

LABek Zuhatzako begiralearen kaleratzea salatzen du

LAB sindikatua ez da sartuko Arabako Foru Aldundiak sortu duen iskanbilaren nondik norakoen balorazio sakona egiten. Argi adierazi nahi du, ordea, euskararen erabilera sustatzea helburu duten Udalekuetan euskararen erabilera sustatzeko jarrera zigortzea, euskararen kontrako eraso zuzena dela.

PP-k, bere hauteslegoa gatibu mantentzeko kaleratu duen hamaikagarren gezurra baino ez da Zuhatzan jazotakoa. Baina engainu honek ondorio laboralak izan ditu, eta esparru horretan, hain zuzen ere, inziditu nahi dugu prentsa ohar honen bidez.

Langile bat kaleratua izan da. Horrekin nahikoa ez eta diputatu nagusiak orain kaleratutako langileari udalekuetan lan egitea galaraziko diotela esan du. Gure ustez, hori da Aldundiak sortutako gatazkak ekarri duen ondorio larria: gazte bat kaleratua izan da, erabat prekarioa den sektore batean lan aukerra murritzak dituen gazte bati, lanik gabe uzteaz gain, horrelakorik ez duela inoiz berriro izango mehatxua egin diote.

LABek, honen guztiaren arduradun nagusi eta bakarra izan den Foru Aldundiaren jokaera salatzen du. Eta gertatutakoa gogoan hartuko dugu aurrerantzean ere, erakunde horrek pribatizatutako zerbitzuetan, langileekiko ardurak hartzeari uko egiten dionean. Kasu honetan Foru Aldundiak erakutsi du lotura eta arduraren bat izan baduela langileekiko. Bestela, zer dela-eta sartu dira enpresari langile honen kaleratzea inposatzen?

Edo gezurra izango al da beti Arabako Foru Aldundiak errepikatzen duena?: pribatizatutako zerbitzuak eta programak kudeatzen dituzten enpresak lan harremanak finkatzeko autonomoak direla; beraiek ez direla nor enpresa bati langileen osasuna eta bizitza bermatzeko neurriak inposatzeko, hitzarmenak eta lan baldintzak errespetatu arazteko…

Gertaera tamalgarri honetan Diputazioak lan eskubideak arautzen dituen legedia hankaz gora jarri du. Haiek jakingo dute zer interesen arabera egin duen. Guri ardura diguna da berez prekarioa den esparru batean langile gazte bati lan egiteko aukerak murriztu zaizkiola, eta zerbitzu publiko bat publiko ez diren interesen menpe jarri direla beste behin ere: lehenik eta behin ekonomikoak, eta horren mesedetan pribatizatu egin dira; eta ondoren Gobernuan dagoen PP-ren interes interes politikoen mesedetan. Biak ala biak borrokatzen jarraituko du LABek, zerbitzu publikoen eta langile guztien eskubideen defentsan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Aguraingo kale garbiketa zerbitzuan akordioa #LortuDugu!

Joan den astean, gure borroka publiko egin eta urrirako sei greba egun deitu zituzten Aguraingo kale garbiketa zerbitzuan lan egiten duten SEULA enpresako langileek, herriko jaiekin bat etorriz. Gaur, enpresak premiazko bilera batera deitu gaitu eta, azkenean, orain arte defendatu izan ditugun baldintzetan lortu dugu akordioa sinatzea.

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako profesionalak grebara doaz berriz hitzarmen bat exijitzeko

LABek, Nafarroako ikuskizun eta ekitaldi sektorean %100aren ordezkaritza duenak, urriaren 10ean grebara deitu ditu sektoreko langileak, patronalari exijitzeko Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietarako laguntza teknikorako...

Patronalaren blokeoa salatzen dugu eskola garraioko eta jolastokiko zaintzaileen hitzarmenean, eta Hezkuntza Sailari exijitzen diogu EAEko eskola publikoetan enplegua suntsitzeari utz diezaiola

Interim enpresak soldaten parekatzea mantentzeari uko egin diola salatzen dugu, eta langileei eta hezkuntza komunitate osoari mobilizatzera de egiten diogu.