2026-02-13
HomeEkintza SindikalaLABek salatu du sukaldaritza arlo modernoko langileak Arabako ostalaritzako hitzarmenetik kanpo utzi...

LABek salatu du sukaldaritza arlo modernoko langileak Arabako ostalaritzako hitzarmenetik kanpo utzi dituztela

LABek Boulervardean ekintza bat egin du, berriki, Arabako ostalaritzako hitzarmenaren ELA, CCOO eta UGTren sinadura salatzeko, erosahalmena bermatzen ez duelako eta sukaldaritza arlo modernoko langileak kanpoan uzten dituelako.

Patronalak ELA, CCOO eta UGTrekin sinatu du Arabako ostalaritzako hitzarmena. Hitzarmenak ez ditu langileen beharrak bermatzen, negoziazioan LABek behin baino gehiagotan adierazi duen moduan.

Alde batetik, LABek salatu du adostutakoak ez duela langileen erosahalmena bermatzen. Izan ere, 2020tik orain arteko atzerapenak galtzen dira, eta, gainera, jasotako igoera %17,6koa da, baina metatutako KPIa %18,1ekoa. Ezin da ahaztu ez dagoela jardunaldiaren jaitsiera errealik; bi orduko jaitsiera adostu dute, besterik ez.

Beste alde batetik, eta larriena dena, langile asko hitzarmenetik kanpo utzi dituzte ELAk, CCOOek eta UGTek sinadura honekin. 2022an ostalaritzako kate eta marka handien estatuko patronalak estatu mailako hitzarmen berri bat asmatu zuten, Madrilen negoziatu eta CCOO eta UGT sindikatuekin sinatu. Sektoreko 140.000 langileren lan baldintzak okertu egin dira, eta prekarietatera kondenatu.

Azken finean, lan bera da, baina lan baldintza okerragoetan:


SINATUTAKO ARABAKO HITZARMENAERRESTAURAZIO MODERNOA
Urteko jardunaldia1.744 ordu1.800 ordu

Zerbitzariaren soldata

1.577,99€/hilabete 24.524,17€/urte

1.285€/hilabete 18.000€/urte
Aparteko pagak32

Aparteko orduak

19,72

0

Gainera, negoziazio osoan zehar ez da mobilizazio eta borroka nahikoa piztu. LABek behin baino gehiagotan sindikatu guztion artean mobilizazioak egiteko apustua egin du, baina beste sindikatuak ez ditu bidelagun izan apustu horretan.

LABek argi adierazi izan du borrokaren bidez hitzarmen duin bat lortzeko aukera zegoela, sektoreko langile guztiak barnebilduko zituena. Horregatik, LABek elkarretaratzea egin du, berriki, Boulevard kanpoan, eta, ondoren, sukaldaritza arlo modernoko langileei informazioa eman die eta egoera salatzen duen pankarta bat eskegi du amaieran.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Erakundeek ez dute konpromisorik hartu Tubos Reunidoseko enplegu-suntsiketaren aurrean

LAB, Trapagarango eta Amurrioko lantegietako langileen ordezkariekin batera, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Enplegu Sailekin, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiekin, bai eta Trapagako eta Amurrioko...

[IRITZIA]: Adintxikikoen zentroaren utopia Eusko jaurlaritzaren aurrean

M. Luisa Fernández, LABeko delegatua Ibaiondoko adintxikikoen zentroko batzordean Dagoeneko badira urte batzuk Ibaiondoko enpresa batzordea, Eusko Jaurlaritzako lan talde ezberdinekin, bertako langileen lan baldintzak...

HEGOAK plataformatik Kubaren kontrako blokeo kriminala salatzen dugu

Berriro ere, inperialismoak Kubari begira jarri du bere etsaitasun iraunkorra. Oraingoan, uhartearen petrolio-hornidura guztiz blokeatuz. Ez dira kasu isolatuak edo une bateko gertakariak: Kubako subiranotasunaren...