2025-12-16
HomeUncategorizedLABek patronalak hitzarmena blokeatzen jarraitzen duela salatu eta bere proposama berretsi du

LABek patronalak hitzarmena blokeatzen jarraitzen duela salatu eta bere proposama berretsi du

Arabako Metalgintzako Hitzarmenaren azken negoziazio mahaiaren ostean LAB sindikatuak patronalaren inmobilismoa salatu du. Erreformak eskaini dion guztia aprobetxatzeko asmoz patronala hitzarmena blokeo egoeran utzi nahi du. Jarrera honekin eta krisia aitzakia hartuta, argi eta garbi geratzen da patronalak lan eskubideak erasotu eta lan baldintzak okertu nahi dituela.
Honen aurrean LAB bere proposamenean berretsi da: EAEko akordio marko sektoriala bultzatzea, herrialdeko hitzarmena gutxieneko izaera izatea, herrialdeko eta enpresetako hitzarmenek ultraktibitate printzipio jasotzea eta lan gatazkak konpontzeko derrigorrezko arbitrajea baztertzea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Asuncion Klinikako enpresa batzordeak agerraldia egin zuen atzo, Eusko Legebiltzarrean

Urtebeteren ondoren berriz ere gure hitza eta iritzia zuen aurrean plazaratzeko etorri gara. Esan bezala, hainbat hilabete eta gero, hemen aurkitzen gara, zuen aurrean,...

CTLpack-eko langileek euren hitzarmenaren negoziazio egoera salatu dute eta bidezko hitzarmenaren aldeko mobilizazioak hasi dituzte

Ohar honen bidez, CTLpack Vitoria S.A. (lehen Tuboplast Hispania) enpresako ESK, ELA, CCOO, LAB, USO eta UGTko atal sindikalek publikoki salatu dute Hitzarmen Kolektiboaren...

Martxoaren 17an, greba orokorra: LGS hemen erabaki

ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko. ELAk,...