2025-12-16
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakLABek arbuiatu egiten du Eusko Jaurlaritzaren erabakia eta menpeko jarrera botiken berrordainketa...

LABek arbuiatu egiten du Eusko Jaurlaritzaren erabakia eta menpeko jarrera botiken berrordainketa ezartzeko orduan

Berrordainketa honekin langileok %10 gehiago ordaindu beharko dugu botikak erostean, %40tik %50era pasatuz, eta pentsiodunak behartuta egonen dira botiken % 10 ordaintzeko, hau da, hilean 8 eta 18 euro bitarte. Neurri honi azken boladan hartutako beste batzuk gehitu behar zaizkio. Alde batetik, 417 botikei kendutako finantziazioak pertsona heldu eta gaixo kronikoei botiken % 100 ordaintzea ekarri die. 

Berrordainketa, injustua izateaz gain, gure osasunaren aurkako eraso garbia da. Neurri honek bakarrik zaintzen du farmazia enpresa handien osasuna. Bitartean, Osasun Sistemak publiko, unibertsala, doakoa izateari uzten dio, eta ondorioz, desberdintasunak areagotzen ditu. Gure herriko sektore ahulenak zigortzen ditu, tratamenduak eta botikak hartzeari utziko dizkiotelako diru-sarrera eskasak direla medio.

Harrigarria da ikustea Urkulluren Gobernuaren irmotasun falta. Nahiz eta Eusko Jaurlaritzak berak onartu holako neurria ez dela beharrezkoa, nahiz eta ikerketa guztiek erakutsi koordainketak ekartzen dituen ondorio negatiboak jende xumearen osasunean, neurri injustu eta antisoziala hau inposatzen zaigu Madrili men eginez. Zertarako nahi dugu holako Gobernua? Horrela defendatzen al dira euskal herritarron eskubide sozialak? Holaxeko mandatariak soberan daude gure herriaren gehiengo sozialaren beharrei erantzuteko. Beharrezkoa da, premiazkoa, egoera honetan, erantzunak artikulatzea gure osasun eskubideak defendatzeko eta herri gisa gure Osasun Sistema propioa izan eta erabaki ahal dezagun gure bizi eta osasun baldintzetan.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...

Eusko Jaurlaritzako langileen mobilizazioa

15 urte zain, Eusko jaurlaritzako lan hitzarmena orain! LAB sindikatuak mobilizazioa egin du gaur, abenduaren 16an, Lakuako Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean. Indarrean dagoen hitzarmena sinatu...