2026-02-03
HomeOharrakZerbitzu PublikoakLAB sindikatuko kide Patxi Bengoaren aurkako epaiketa salatzeko

LAB sindikatuko kide Patxi Bengoaren aurkako epaiketa salatzeko

Iazko abenduan Mahai Orokorraren negoziazioan, krisi ekonomikoaren aitzakiapean, Eusko Jaurlaritzako langileok genituen lan baldintzetan derrigorrean hainbat neurri onartu ezean, murrizketa gehiago egitearekin mehatxatu gintuzten. Mehatxuei aurre egin genien eta murrizketak ezarri zituzten. Jaurlaritzak 2012rako borondatezko aurre-jubilazioetako primak kentzea erabaki zuen, besteen artean. Gobernu honetako goi-kargua den, Hezkuntza sailburuaren Kabineteko Buru Javier Nogalesek aurre-jubilazioa eskatu zuen laguntza hori jaso ahal izateko eta karguan jarraitzen du. LABek jokaera hori salatu zuen publikoki, etikoki joera arbuiagarritzat joz, nahiz eta legezkoa izan zitekeela onartu genuen. Javier Nogalesek aurre-erretiroa eskatu zuenean Celaá sailburuaren konfiantzazko gizona zen eta ezin dugu sinetsi berak ez zuela ezagutzen gobernuak berehala hartuko lukeen erabakia: aurre-jubilazioetako primak irakasle guztiei kentzearena, alegia.
Javier Nogalesek, sindikalista ohia eta gobernu sozialistako agintariak, LABeko delegatu eta lankide Patxi Bengoaren aurka salaketa jarri du epaitegietan. Irainak egozten dizkio Lakua barnean murrizketen aurka egindako mobilizazio batean megafonotik aldarrikatutakoagatik eta Maiatzaren 29an bertaratu behar du Gasteizko epaileen aurrean.

Eusko Jaurlaritzako langileok eta LABeko delegatuok ere Javier Nogalesen dimisioa eskatzen dugu, irmotasunez.

Gure kide Patxirekiko elkartasunaz harago, bere aurkako kausaren artxibapena eskatzen dugu, eta adierazten dugu agintarien hipokresia salatzen jarraituko dugula eta bidegabekerien aurrean aurpegia emanez.

Atzo Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren aurrean kontzentrazioan salatu genuen bezala, gaur Gasteizko epaitegien aurrean bildu gara LABeko kideak, gure lan sindikalaren aurka jazarpena eta kriminalizazioaren areagotzea salatzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...