Beste behin ere kalera atera gara erretreten erreformari ezetz esateko
Ipar Euskal Herriko langileek grebara jo dute gaur, hirugarrenez, Frantziako Gobernuaren pentsio erreformari ezezko borobila emateko asmoz. Baionako manifestazioak jarraipen itzela izan du beste behin ere. Bihar, asteazkena, Euskal Herriak pentsio sistema propioa behar duela aldarrikatzeko mobilizazioa egingo du LABek Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian.
Hego Euskal Herriko bi langiletik bat prekarietate egoeran bizi da, langabeziak...
Gero eta enplegu prekarioagoa dugunez, enpleguak jadanik ez du bermatzen pobreziatik ateratzea edota diru-sarrera nahikoak edukitzea modu duinean bizi ahal izateko.
Gurekin egitekoa zuen bilerara ez da joan Idoia Mendia
LAB sindikatua, Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorraren eta zuzendaritzako kide Oihana Lopetegi eta Endika Perezen eskutik, alde biko bilera egitekoa zen gaur Idoia Mendia sailburuarekin. Bilera hori ez da gauzatu, Mendia andreak agenda arazoak argudiatuz, parte hartzeari uko egin baitio azken unean.
Egoera sozioekonomiko ezegonkorraren adierazle dira langabezia datuak
Egoera estruktural bilakatzen ote duten ikusteko, datozen hilabeteetako joerak gertutik jarraituko ditugu. Testuinguru ekonomiko, politiko eta sozial ezegonkor baten aurrean gaude eta epe motz-ertainean ez du hobera egingo langile-klasearentzat.
Errekurritu egingo dugu Osakidetzako iruzurrezko EPEaren ikerketa ixten duen Autoa
Gasteizko instrukzioko 2.Epaitegiko magistratuaren erabakia lotsagarria eta sinesgaitza iruditzen zaigu. Magistratuak amaiera faltsua eman dio ikerketari, inkognita handiak airean utzita.
Bi langile hil dira bi egunetan
Lan heriotz bat eraikuntzako langile batena izan da Lezaman eta bestea Murgian gertatu da, egoitza bateko langile batena. Bi heriotzak ez traumatikoak izan dira.
Lan, pentsio eta zerbitzu publiko duinak bermatuko dituzten aurrekontuak behar ditugu...
Aurrekontuen eztabaida pil-pilean dago egunotan. EAEn Jaurlaritzak aurkeztu berri ditu 2022ko aurrekontu orokorrak. Nafarroan, berriz, Nafar Gobernuak eta EH Bilduk akordioa iragarri dute, oraindik erabat itxi gabe dagoen arren.
Garbiñe Aranburu: “1.400 euroko soldata eta 30 orduko lan-astea bezalako neurriek...
Sindikatuko idazkari nagusiak aktualitateko gaiei eta langileen lan eta bizitza duina bermatzeko gure proposamenei buruz hitz egin du Naiz Irratian. Hain zuzen ere, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean berriki aurkeztutako Lan Kode eta Gizarte Segurantzako lege propiorako egitasmoa izan du hizpide elkarrizketan.
Automobilgintzako langileen lan egoerak eta baldintzak hizpide izan ditugu sektoreko lehen...
LABeko ordezkaritza batek parte hartu du Zaragozan egindako jardunaldietan, Gasteizko Mercedes eta Iruñeko Volkswaggen-eko kideok osatuta.