2026-02-02
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaLAB sindikatuak homosexualak odola emateko debekua ahalbidetzen duen epaia salatu nahi du

LAB sindikatuak homosexualak odola emateko debekua ahalbidetzen duen epaia salatu nahi du

LAB sindikatuak salatu nahi du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak eman duen eta homosexualak odola emateko debekua ahalbidetzen duen epaia. Homofobiaren aurkako borrokan beste atzerapauso bat gehiago eta LGTBI pertsonen aurkako eraso berri bat.

Homofobia nonahi agertzen da. Orain Europako Justizia Auzitegiaren epaia instituzioetan sakon txertatutako homofobiaren erakusgarri dugu. Baina horrekin batera ezin dugu ahaztu kalean, lantokietan, … egunero gertatzen dena. Duela gutxi ezagutu dugu Euskal Herrian 2014.urtean gertatutako gorroto-erasoen gorakada, haien artean, eraso homofoboak.

LAB sindikatuak jendartean eta lantokietan homofobia, lesbofobia, transfobia eta orohar, sexu orientazio zein genero identitate ezberdinen aurka ematen diren eraso eta diskriminazioekin amaitu eta desagertarazteko konpromisoan berretsiz jendarte anitzaren aldeko apustua egiten du. Apustu honen atzean dago, heteropatriarkatuak bultzatzen dituen estereotipo, aurreiritzi eta oztopoak gainditzeko aldarrikapena eta LGTBI pertsonen zapalkuntza eta eskubide ukapenen aurkako borroka.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...