2026-10-29
HomeEkintza SindikalaLAB sindikatuak bat egiten du Osasun Publikoaren Aldeko Plataformak eta hainbat sindikatuk...

LAB sindikatuak bat egiten du Osasun Publikoaren Aldeko Plataformak eta hainbat sindikatuk hego Euskal Herrian abian ipinitako “MUTUAK STOP” kanpainarekin

2023ko udaberrian publikoki salatu genuen, LABen eskuetara iritsi zen Gizarte Segurantzaren dokumentu batek, urrats ezberdinak aurreikusten zituela osasun zerbitzu publikoen eraispena ahalbidetzeko, eta hori Mutua patronalak indartzetik etorriko zela.

Orduan, salaketa horren harira, Nafar gobernuak Estatutik zetorren mutuak indartzeko plan horri ez ziola bide emango adierazi zuen. Aldiz, EAEko gobernuak ez zuen pribatizaziorako bide berri hau ukatu.

Gerora, estatuko erkidego ezberdinetan urrats horiek bata bestearen atzetik egikaritzen joan dira, tartean CCOO eta UGTren babesa izan dutelarik Nafarroako enplegu planaren baitan.

Plan hori, osasungintza publikoa pribatizatzeko beste urrats bat besterik ez da. Planak jauzi ezberdinak aurreikuste ditu, tartean; Langileon historia klinikoan Mutuen esku uztea, Osasunbidea zein Osakidetzaren zerbitzu garrantzitsu batzu Mutuen esku pribatuetan uztea, lehen-arreta medikuen baja-alta eskumenak ebastea, eskumena enpresaren medikuaren esku utziaz, eta beste hainbat neurri murriztaile. Neurri oro, enpresen ekomonomia babesteko eginak dira, bakar bat ere ez langileriaren osasuna bermatzeko.

LAB sindikatuak irmoki babestuko du osasun sistema publikoa, eta horren aurrean mutuen publifikazioa eskatu. Horrela, helburu horiekin bat egiten dituzten ekimen ezberdinak babestuko ditu, tartean, sindikatu desberdinek eta osasun sistema publikoaren aldeko plataformek abian jarritako “Mutuak Stop” kanpaina. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako administrazioko langile guztiek 60 urterekin erretiroa hartu ahal izatea eskatu dugu

Gaur goizean LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Nafarroako Jauregiaren aurrean, urtarriletik aurrera langileok enegarren eskubide-igalera pairatuko dugula salatzeko: erretiro adin arrunta 67 urtera atzeratzea....

Gipuzkoako esku-hartze sozialean negoziazioari bide eman behar zaiola aldarrikatzeko atera gara kalera

Gipuzkoako Esku Hartze Sozialeko langileek beren aldarrikapenak barnebilduko dituen hitzarmena aldarrikatzeko manifestazioa egin dute Donostian. 10 hilabete pasa dira negoziatzen hasi zirenetik, eta Hedatzen patronalak negoziazioa blokeaturik dauka.

Bizkaiko metalgintzako mahaian FVEMek atea itxi dio plataforma bateratuari, eta eskubide murrizketei eusten die

Patronalak sindikatuek planteatutako hobekuntza guztiak baztertu ditu, eta otsaileko proposamenean jasotako atzerapausoek bere horretan segitzen dute. LABen ustez, plataforma bateratua aurkezteko eskakizuna negoziazioa blokeatzen jarraitzeko aitzakia izan da.