2026-08-20
HomeUncategorizedLAB: "Behar beharrezkoa da euskal eragileok bide propioa jorratzea"

LAB: “Behar beharrezkoa da euskal eragileok bide propioa jorratzea”

Espainiako Gobernuak laugarren urtez jarraian langile publikoen soldatak izozteko erabakia hartu du. LAB sindikatuatik ez dugu konpartitzen Espainiar Estatua izatea aurrekontu, dekretu edo beste ezein prozeduraren bidez gure lan baldintzak zein diren, ezta gure zerbitzu publikoen sistema zein den ere, erabakitzen duena.

Ez dugu erabakia konpartitzen, batetik Euskal Herrian euskal herritar eta euskal langileok gure egunerokoa erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugulako, eta bestetik azken urte luze hauetan espainiar Estatuaren eskutik gure lan baldintzen okertze nabarmena eta gure zerbitzu publikoen sarearen desmantelamendua besterik ez dugulako sufritu.

Gogoan izan behar dugu oraingoz soldataren izozketarena dela Estatuko Aurrekontu hauetatik ezagutu ahal izan dugun berria, baina azken urte hauetako aurrekontuetan izan dira gure zerbitzu publikoen sistemaren kalte progresiboa eragin duten bestelako neurriak ere –esaterako OPEak egiteko debekua, lanpostuak amortizatzeko agindua, zerbitzu publikoen berrordainketa eta abar -, eta seguru gaude aurrekontu hauei buruz egunek aurrera egin ahal zenbat eta informazio gehiago ezagutu, bestelako neurri gehiago topatuko dugula.

Alde horretatik dei egiten diegu bertako instituzioei – izan Jaurlaritza, izan Nafar Gobernua, izan udalak, izan Aldundiak – espainiar Estatuak ezartzen dituen mugapenen gainetik gurekin negoziatzeari ekiteko, euskal ordezkaritza sindikalarekin, gisa honetako mugapenak inondik ere aintzat hartu gabe.

Zerbitzu publikoen sistema indartuko badugu eta zerbitzu publikoetako langileon baldintzak hobetuko baditugu, behar beharrezkoa da euskal eragileok geure agenda eta estrategia propioa jorratzea. Utz diezaiogun behingoz espainiar Estatutik datorrena betetzeari eta has gaitezen bide propio bat egiten. LABetik horretarako deia egiten dugu, gure konpromisoa adieraztearekin batera. 

LAB sarean
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...