2026-10-01
HomeEkintza SindikalaKonecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an...

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete.

Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente (EEE) bat egiten ari dela, eta horrek 13 langile kaleratzea ekarri duela azken 2 hilabeteetan.

Gueñeseko lantokiak 4 bezero ditu, eta horietako bik, Vocentok eta Iberdrolak, lanaren %95 baino gehiago egiten dute. Konekta BTOk 275 langile ditu Gueñesen, eta horietatik %80 baino gehiago emakumeak dira. Hau ez da kasualitatea, prekaritate laborala eta telemarketin sektorearen feminizazioa baliatzen dituen enpresa-politika baten emaitza baizik. Konekta BTOko langile gehienek lanaldi partzialeko kontratuak dituzte, eta horrek ezegonkortasun eta zaurgarritasun egoeran uzten ditu.

Kaleratzeak tantaka

Aurtengo ekainaren 1etik, Konekta BTOk 13 langile kaleratu ditu pixkanaka. Bi hilabete eskasean, Vocentoren kanpainako 7 langile eta Iberdrolaren kanpainako 6 langile kaleratu dituzte.

Iberdrolaren kasuan, diziplina-arrazoiak argudiatu ditu enpresak edo aldi baterako ezintasun-egoeran zeuden langileak kaleratu ditu.

Vocentoren kasuan, kaleratzeak “lan-bolumenaren murrizketa” batek justifikatu ditu. Gaur egun, enpresak enplegua suntsitzen jarraitzeko mehatxua egiten du, Vocentok hala eskatuta, zerbitzua %20 murriztu nahi baitu.

Salaketa eta mobilizazioak

Konekta BTOko langileek salatu dute hau ezkutuko EEE bat dela eta enpresak kaleratutako langileak lantoki berean birkokatu ditzakeela, bezeroak artatzen jarraitzen baitu eta deiak ez baitira falta. Konekta BTOk eta bere bezeroek, Vocentok eta Iberdrolak, enplegu duina mantentzeko borondaterik ez izatea da kaleratze horien atzean dagoena.

Konekta BTOk, Vocentok eta Iberdrolak langileen eskubideekiko erabateko mespretxua erakusten dute. Enpresa horiek beren etekin ekonomikoak lehenesten dituzte guztiaren gainetik, baita beren langileen ongizatearen eta duintasunaren gainetik ere. Konekta BTOko kaleratzeak ez dira arazo isolatu bat, baizik eta irabaziak maximizatzea bilatzen duen enpresa-politika baten emaitza, prekaritate laboralaren eta enplegu-suntsiketaren kontura. Beren erantzukizuna beren gain har dezatela eta langile guztientzako enplegu duina eta egonkorra berma dezatela eskatzen diete langileek enpresei.

Egoera hori salatzeko, Konekta BTOko enpresa batzordeak bi lanuzte egun deitu ditu abuztuaren 11rako eta 17rako, ekainean eta uztailean egindako lau lanuzte egunen ondoren datozenak. Hiru ordutako lanuzteak izango dira egun bakoitzean, 11:00etatik 14:00etara.

Abuztuaren 11n, 12:00etatik 12:30era, El Correo-ren egoitzaren aurrean elkarretaratuko dira Bilbon (Kale Nagusia, 45), Konekta BTOren bezero honen aurrean ezkutuko EEE hau ez dutela onartuko salatzeko, ekainaren 24an Iberdrola dorrearen aurrean egin zuten bezala.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Funts putreen esku dauden etxeak desjabetu ditzan eskatzen diogu LABetik Nafar Gobernuari

Testa funts Putrearen esku dauden etxebizitzei irtenbide iraunkorra emateko beharra azalarazi du sindikatuak, etxebizitzaren negozioari aurre egiteko egiturazko neurriekin batera. Larunbat honetan eta urriaren 17an borrokan diren maizterrekin batera mobilizatzera deitu dugu LABetik.

Jaurlaritzak aurre-erretiro txanda murriztuta eta akordiorik gabe inposatu du aurten ere administrazioetan

LABek errelebistak finko egiteko proposamenak eramango ditu administrazioetara eta enpresa publikoetara. LABek salatzen du gutxiengoarekin adostua, murritza eta Madrilen menpekoa dela Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen Euskadiko Administrazio Publikoko lan-kontratuko langile finkoen erretiro partzialerako Plana. Jaurlaritzari eta sindikatu sinatzaileei eskatzen diegu Euskal Herriko zerbitzu publikoen eta bere langileen baldintzak hemen negoziatzeko eta adosteko nahia benetan defendatzeko, argazki hutsak saihestuz. • Administrazio publikoetako langile guztiei zabalik zegoen akordioa urratuta gelditu da aurten ere. Jaurlaritzak murrizketa inposatu zuenetik, LABek urtero eskatu izan du planak langile funtzionarioei, estatutarioei eta behin-behinekoei ere eragitea. • Sinatuta dagoen akordio bat ez da zertan urtero berretsi. Testuak, paradoxikoki, hala jasotzen du, eta propaganda hutsaren kutsua du. • Uztaileko Mahai Orokorreko bileran, Jaurlaritzak ez zuen proposamenak eztabaidatzeko aukerarik eman. Soilik presioaren ondoren onartu zuen sindikatuen ekarpenak jasotzeko astebeteko epe bat zabaltzea. Eztabaidarik ez da izan, eta ez da LABen eskakizunik jaso. Sindikatuak medioen bidez jakin du Jaurlaritzaren erabakia. • Jaurlaritzak erabakia dagoeneko otsaileko bileran hartu zuen, eta bere plana onartu egin zuten CCOOk eta UGTk. Sindikatu bat beraren sinadurarik gabe ere har zezakeen, inposatu zezakeen, erabakia Jaurlaritzak. Badirudi leialtasunak saritu nahi izan dituela, eta jokabide sindikala baldintzatu. • Lakuako gobernuak Madrilen menpe jarraitzen du. Plana otsailean onartu zuenetik gaurdaino, Madrilekin kontu teknikoak zuzentzen baino ez da aritu. Are, bere oharraren arabera, ez du plana langile funtzionario eta behin-behineko guztiei irekitzeko eskaerarik egin. Mahai Orokorrean eta gainerako negoziazio mahaietan bere aldarrikapenak eramaten jarraituko du LABek, eta legeak eta prozedurak aztertu ondoren aukera hauek ikusten ditu: 1. Lehen aukera LABek exijitzen du Hego Euskal Herriko administrazioek legeak baimentzen dituen EPE espezifikoak egin ditzaten, horretarako dagoen birjartze tasa espezifikoa erabiliz. Horrela, errelebista langile finkoa izango litzateke. Prozesu hauek luzatu daitezkeenez, beste bi modalitate egiteko aukera dago: 2. Bigarren aukera Errelebistari ordezkapen kontratu bat egitea. Kontratu hau bukatuko da errelebo kontratua egiteko egin den EPEa bukatzen denean. Kasu honetan, LABek defendatuko du errelebistaren kontratu hori ordezkapen zerrendetatik egitea, eta zerrendarik ez balego, administrazioak lan poltsa sortzearen alde borrokatuko du. 3. Azken bidea 2024ko apirilaren 1etik aurrera egindako kontratu laboral finko batekin binkula daiteke errelebo kontratua. Gerta daiteke errelebistaren kontratu hori erretiro partziala hartuko duen langile kategoria berekoa ez izatea. LABek eskatzen die Hego Euskal Herriko administrazio guztiei aurrerapauso bat emateko eta, legeak ahalbidetzen duen bezala, langileak errelebista finko egingo dituen EPEak martxan jartzeko. Eta, bitartean, erabili ditzatela dituzten lan-poltsa eta ordezkapen zerrendak erretiro partziala lortu dezaketen langileei eskaintzeko. LABek arazoa gure administrazioetan behingoz konpontzeko borondatea eskatzen die Jaurlaritzari eta sindikatu sinatzaileei, eta aukera langile guztiei berriz zabaltzeko borrokan jarraituko du.

LABek eta ESK-k Arabako Esku-Hartze Sozialeko IV. Hitzarmena baztertu dugu eta Aldundiari ekiparazioaren bidean benetako aurrerapausoak exijitu dizkiogu

Gaur, urriaren 1ean, LAB eta ESK sindikatuok Arabako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin dugu, sektorearen finantzatzaile nagusia baita, esku-hartze sozialeko langileek IV. Hitzarmen Kolektiboaren sinaduraren aurrean duten jarrera argi adierazteko. Sinadura gaur goizeko 12:30ean egitekoa da, ELA, CCOO eta AISA patronalaren artean. LAB ez da negoziazio-mahaira joango eta ez du hitzarmen hau sinatuko; bi sindikatuok erabat baztertzen dugu akordioa.