2026-11-03
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakKalitateko Haurreskolen alde, murrizketarik ez!

Kalitateko Haurreskolen alde, murrizketarik ez!

Gasteizko PPko Udalak eta EAJren Gobernuko Hezkuntza Sailak euren gastua murrizteko asmoz 2013-2014 ikasturtean Haurreskolak Partzuergoko 3 haur eskola  ixteko hartutako erabakia salatu du LABek.

Beste behin ere PPren jokoan sartu dira. Eta horretarako argudiatu dute Almudena Cid eta Txirrinbil haurreskoletako instalakuntzek dekretua ez dutela betetzen eta Virgen Blanca matrikula gutxi zeukala, nahiz eta hurrengo matrikulazio epea ireki gabe egon. Neurri murriztaile honekin hainbat familiari lana, eta familiari uztartzeko aukera zailago jarriko diete, aldi berean haur asko hezkuntza unibertsaltasun eskubide gabe utziz, guztira 115 plaza. Horretaz gain Partzuergoko 13 hezitzaileren eta Gasteizko Udaleko 6 atezain eta garbitzaileren, lanpostuak kolokan jartzen dira .

LAB sindikatuak, Eusko Jaurlaritzari Haurreskolak Partzuergorako diru partida handitzea eta erantzunak emateko Mahai negoziatzaileko bilera deitzea exijitzen diogu.
Aurrekontuetan %10eko murrizketak non pentsatuta daukate egitea? ratioetan, kontratazioetan, ordezkapenetan, langileen soldatetan, haurrentzako materialean…..
Argi dago, horrelako neurriekin egungo Haurreskolak Partzuergoko eredua bera ezbaian jartzen dutela.

LABek argi du, eraso egiten badute, aurrean izango gaituzte. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Etxebizitzarako eskubidea bermatu dadin, hiru eraldaketa eta sei ekintza lerro proposatu ditugu

Etxebizitza langileen eta herritarren beharren arabera antolatzeko, parke publikoa ardatz duen planifikazioa egin behar da; etxebizitza politiketan eman beharreko eraldaketak kapitalaren irabazi espekulatiboen bidez ordaindu behar dira; eta, jarduera espekulatiboak debekatuz, negoziorako erabiltzen diren etxebizitzak berreskuratu behar dira.

Mallabiko Enerpac enpresaren itxiera salatzen dugu

Errekorreko etekinak dituen multinazional batek 43 pertsona kalean utzi nahi ditu lehenago Larzep izena zuen lantegian.

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.