2026-03-10
HomeEkintza SindikalaJarraipen zabala Bizkaiko garbikuntzako greban

Jarraipen zabala Bizkaiko garbikuntzako greban

Bizkaiko eraikin eta bulegoetako langileak kalera atera dira gaur euren lan baldintzak duindu behar direla aldarrikatzeko. Kalejira zaratatsua egin dute Bilbon, Berastegi kaletik abiatuta eta blokeoaren erantzule diren zeinbat enpresetan geldialdia eginez. Izan ere, laugarren greba eguna dute gaurkoa, eta bihar eta etzi, maiatzaren 11 eta 12an jarraipena izango du negoziazio mahaiaren gehiengoa osatzen duten LAB, ELA eta ESK sindikatuek deituta. 

Orain dela urte bat baino gehiago eratu zen Bizkaiko Garbikuntzako hitzarmenaren negoziazio mahaia eta ordutik patronalak eskaintza eskasak besterik ez ditu egin. Garbitzaileen egoerak, ordea, hobekuntza nabarmenak behar ditu. Bizkaiko langileen soldatak ez baitira 16.000 eurotara iristen, eta gehienek jardunaldi partzialak dituzte. Hori gutxi ez,  eta bi urteko pandemiaren ondoren, soldatek izoztuta jarraitzen dute, KPI inoiz baino puztuago dagoen une hauetan. 

Ondorioa garbia da: soldata arrakala. Gizonak nagusi diren kale garbikuntzarekin erkatuz gero, eraikinetako garbitzaileek kale garbitzaileek baino %45a gutxiago irabazten dute. Hortaz, greba deitzaileek 1.200 euro x 15ko soldatak aldarrikatzen dituzte.

Gaurkoaren ondotik, biharko mobilizazioei dagokionez, Bilboko Erribera Merkatutik hasita, garbikuntzako prekarietatearen Free Tourra egingo dute turistaz mozorratuta eta Bilboko Udaleko garbitzaile azpikontratatuen egoera salatuz, eta maiatzaren 12an, ostegunean, manifestazio nagusia Bilboko Deusto auzoko Lehendakarik Agirre kaletik Eusko Jaurlaritzaraino (Gran VĂ­a, 85).

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Ibaiondoko langileek benetako negoziazioa aldarrikatu dute eta askatasun sindikalaren aurkako jarrera salatu

Gaur, Ibaiondo zentroko langileek Eusko Jaurlaritzako Alorreko Mahaiaren hasiera oztopatu dute Lakuan, azken asteetan mobilizazioetan erabilitako “Ibaiondo Borrokan” lelodun txalekoak jantzita eta euren aldarrikapenak...

AEBek eta Israelek egindako azken eraso inperialista gaitzesten du LABek

Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek enegarren eraso militar inperialistari ekin diote Ekialde Hurbilean. Palestinako herriaren aurkako genozidioari eusten dioten bitartean, Iran eta Libano jarri...

Administrazioaren euskalduntzea oztopatzeko, langileen erabilera interesatua egiten ari dira hainbat eragile

Berme legal sendoak exijitzen ditu LABek, euskararen normalizazioa zapuztu eta euskaldunon hizkuntza eskubideak urratzen dituen oldarraldi politiko, sindikal eta judizial euskarafoboaren ekinbidea gerarazteko.