2026-06-17
HomeIdazkaritzakNazioartea IdazkaritzaAEBek eta Israelek egindako azken eraso inperialista gaitzesten du LABek

AEBek eta Israelek egindako azken eraso inperialista gaitzesten du LABek

Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek enegarren eraso militar inperialistari ekin diote Ekialde Hurbilean. Palestinako herriaren aurkako genozidioari eusten dioten bitartean, Iran eta Libano jarri dituzte jomugan. LAB sindikatuak irmoki gaitzesten ditu eraso guztiak.

Ameriketako Estatu Batuetako eta Israelgo gobernuak gainontzeko herrialdeak menperatzeko eta euren baliabide estrategikoez desjabetzeko helburua duen estrategia kolonial eta genozida garatzen ari dira, nazioarteko zuzenbidea etengabe urratuz. Iranen eta Libanoren aurka abian jarri duten gerra berriak ehunka herritarren heriotza eta azpiegitura zibilen suntsiketa eragiteaz gain, munduko testuinguru geopolitiko dagoeneko larria are gehiago larriagotzen du.

LABek elkartasuna helarazi nahi die Palestina, Iran eta Libanoko langileriari, baita Ekialde Hurbilean eskalada honen ondorioak pairatzen ari diren guztiei. Trumpen gobernuak Venezuela, Kuba edota Groenlandiaren aurka egin duenean bezala, bakea eta herrien burujabetza auzitan jartzen duen edozein erasoren aurkako oposizio irmoa berresten du LABek, baita herrien arteko bakean eta justizian oinarritutako nazioarteko ordenu berriaren aldeko apustua ere. 

Europako gobernu eta agintari gehienek erakutsi duten jarrera deitoratzen du LABek, Ameriketako Estatu Batuen eta Israelen bidelagun izanda euren krimenen konplize bilakatzen baitira. Era berean, Palestinaren aurkako genozidioaren harira patronalari egindako interpelazioa berresten du LABek: ez dezala negoziroik egin genozidioaren eta gerra inperialistaren kontura.. Ildo horretan, Sidenorrek Israelgo Armadari egindako salmenten karietara Espainiako Auzitegi Nazionalean ikertua izaten ari den Jainaga bezalako enpresariak Eusko Jaurlaritzak zuritzea lotsagarritzat jotzen du LABek. 

Azkenik, langileriari gerraren faktura ordainaraztea eragingo duen prezioen gorakadaz ohartarazi du LABek: gure izenean gerra egiteari ezezko borobila ematen diogun bezala, gerraren faktura langileok ordaintzea xede duen neurri orori aurre egingo diogula iragartzen dugu. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.