2026-11-03
HomeIrakaskuntzaSukalde eta garbitzaileakJantokitik Jangelara egitasmoa aurkeztu dugu Nafarroan

Jantokitik Jangelara egitasmoa aurkeztu dugu Nafarroan


LABek beste jangela eredu batean sinisten du eta horretarako bidea Jantokitik Jangelara egitasmoaren bidez jorratzen ari da, bertan lan arloa, eredua eta elikadura ardatz direlarik (buruJabetza, Autogestioa, Negoziazio kolektiboa, inteGrala, Elikadura, curricuLuma, ereduA).

Hitz hauek dira LABek aurkezten duen proiektuaren esanahia. Eskoletako jantoki ereduaren aldaketa beharrezkoa da. Jantokietan elikatzeaz gain, heziketa, aisialdia, bizikidetza, kulturak, herrian enpleguari eustea edota sortzea, ingurumena eta osasuna kontutan hartu beharrezkoak izan behar dira ere. Hau da, kontzeptu ASISTENTZIALETIK HEZITZAILERA igarotzea.

Honetarako kudeaketa-eredua, jaki eta elikadura motak zein lan-alderdia berraztertu behar dira.

LABeko proposamenak hiru erronka nagusi ditu: LAN ARLOA (eredu berria publikoa izan behar da eta langileen lan baldintzak berrikusi behar dira); EREDUA (jantokiak gune hezitzaileak bihurtu behar ditugu, Hezkuntz Proiektuaren parte izan behar dira) eta ELIKADURA (guk eta hemen erabaki behar dugu zer eta nola produzitu, elikadura burujabetzaren bidean).

Hau guztia martxan jartzeko eta gizarteratzen hasteko, inkestak pasako ditugu eskola eta jantoki guztietatik. Irakasle zein jantokietako langileen iritzia jakin nahi dugu, eta bide batez, inkestaren tresna erabiliz, sektorearen diagnostikoa egiteko aukera emango digu.

Inkesten emaitzak, diagnostikoa bera, eta proiektuaren aurkezpena, hitzaldi baten bidez egingo dugu. Bertan irakurketa sakona eginez, eztabaida piztuko dugu eta eragile ezberdinen artean aliantzak sortzeko erabiliko dugu.

Jangeletako eredu berriaren bidean, pausoak emango ditugu errealitate bihurtu arte.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Etxebizitzarako eskubidea bermatu dadin, hiru eraldaketa eta sei ekintza lerro proposatu ditugu

Etxebizitza langileen eta herritarren beharren arabera antolatzeko, parke publikoa ardatz duen planifikazioa egin behar da; etxebizitza politiketan eman beharreko eraldaketak kapitalaren irabazi espekulatiboen bidez ordaindu behar dira; eta, jarduera espekulatiboak debekatuz, negoziorako erabiltzen diren etxebizitzak berreskuratu behar dira.

Mallabiko Enerpac enpresaren itxiera salatzen dugu

Errekorreko etekinak dituen multinazional batek 43 pertsona kalean utzi nahi ditu lehenago Larzep izena zuen lantegian.

Osakidetzako langileek irmoki erantzun diote greba deialdiari, eta kaleak bete dituzte lehenengo greba egunean

Eguerdiko manifestazioek milaka pertsona bildu dituzte, osasun zerbitzuko kategoria guztietako beharginak eta osasungintza publikoa babesteko herri plataformetako kideak eta herritarrak barne.