2026-09-30
HomeBBVA Sail SindikalaAlbisteakISTORIO NEOLIBERAL BAT

ISTORIO NEOLIBERAL BAT

BETEEGIZ ZORROA, LEHERTUZ DOA…

80. hamarkada igarotzen ari zen. Britania Handian Margaret Thatcher andreak britaniar langileen lan-baldintzen, onura sozialen eta sindikatuen aurkako eraso bortitza hasi zuen. Guda horren barnean “kapitalismo herrikoia”ren ipuina asmatu zuen, horrela langileak ere kapitalistak bihurtu omen ziren. Atlantikoaren beste aldean Thatcher-en erkide batek, Ronald Reagan-ek, etorkizunean etorriko zenaren oinarri legalak ezarri zituen: inpunitate eta askatasun osoa finantza kapitala espekulazio hutsean jardun ahal izateko. 
Kapitalismo industrialak iada ez die gainbaliorik ematen beraien neurrigabeko handinahikeria asetzeko eta finantzar kapitalismoaren goi karguek, batez ere yankiek, iruzur piramidal bat diseinatzen dute mundu mailan. “Arriskatzen ez duena ez da bankarako aproposa” doktrinapean kea baino ez diren finantzar produktu eta formula berriak asmatzen dituzte, kapitalismo herrikoiaren puxika puztuz. “Zoriontasuna” erabatekoa zen, langabezia bajua da eta krisialdi zikliko batzuez gain (petroleoarena…) dena dabil ondo eta aurrera darrai. Bitartean jabedun eta exekutiboen elitea mugarik gabe aberasten jarraitzen dute.

Gainera, 1989. urtean Berlineko harresia erortzen da eta berarekin batera europear ezkerra. Mendebaldar Europako langileak, “kapitalismo herrikoi” horrek xurgatuta, kapitalismoaren kontra borroka bideak asmatzeko erreferentzia barik geratzen dira. 1992.ean Francis Fukuyamak bere “Historiaren amaiera” teoría publikatzen du, zeinen arabera klase borroka bukatu da eta sistema posible bakarra kapitalismoa da.

Dirua puztu eta puztu egiten da, burtsa igo eta igo, lana badago, gizarte-errentagarritasun gutxiko gauzak egiteko bada ere (bigarren eta hirugarren egoitzak, obra erraldoiak…). Finantzar sistemak zorpetze masiboa bultzatzen du, bankako jardueran orain arte nahitaezkoa izan den inolako zuhurtzia edo zentzuzko neurriak kontuan hartu gabe. Eta puxika puztu eta puztu egiten da finantzar munduko goi karguak paladaka aberasten diren bitartean (palak, baina, ez eskukoak hondeamakinarenak baizik, neurribakoak).

Baina, ai ama! Bestela ezin izan eta puxika lehertu zen eta dibidendo, balore, jabegoak, etabarren etengabeko hazkundea gelditu egin zen eta iruzur piramidalekin beti gertatzen den moduan, oinarrian zeudenak harrapatuz piramidea erori egin zen. Azken finean, keak ez zuen sinestarazi nahi izan ziguten bezain beste balio.
2008. urtea zen. … (jarraituko dugu) …

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Salatzen dugu Babacar Welleren heriotza arrazakeria instituzionalaren ondorio lazgarriena izan dela

Urgentziazko eta ezinbesteko eztabaidari heldu behar zaio: segurtasun eredua eta polizien esku-hartzearena errotik aldatu behar dira.

LABetik etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazioak antolatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Hainbat gatazka sindikal piztuta ditugu LABen, eta gatazka horietako maizterrekin batera antolatu ditugu mobilizazioak. Etxebizitzaren negozioak edonor mehatxatzen du, eta langileak pobretzeko eta prekarizatzeko arrazoi nagusietako bat bilakatu da. Hori horrela, eredua goitik behera eraldatu behar dela aldarrikatuko dugu, eta, horretarako, premiazkoa dela etxebizitzaren merkatuan eskua hartzea eta errentismoarekin amaitzea.

LABek, Izarkomek eta Goienerrek orain arteko elkarlana ospatu eta aurrera begira aukera berriak arakatzeko asmoa adierazi dugu

LABen, Izarkomen eta Goienerren iritziz energia eta komunikaziorako teknologiak oinarrizko eskubideak dira, eta zerbitzuok ezin dira boteredun gutxi batzuen menpe egon. Premiazkoa da guztionak...