2026-06-20
HomeBBVA Sail SindikalaAlbisteakISTORIO NEOLIBERAL BAT

ISTORIO NEOLIBERAL BAT

BERTSIO OFIZIALA:
ARLO PUBLIKOA TXARRA DA, PRIBATUA ONA

Pairatzen dugun Estatuaren potereek bere bertsioa eman dute espainiar finantza sisteman gertatzen ari denari buruz, hain zuzen kapital pribatuari komeni zaiona: banka publikoak (aurrezki kutxak) gestio txarra egin du, eta banka pribatua, ordea, gestio ona.

Bertsio hau ezarrita, hurrengo urratsa argi dago: finantzar sistema espainarraren pribatizazio erraldoia bultzatzen ari dira. Gogora dezagun krisi hau gertatu baino lehenago kontrol publikoa zuten aurrezki kutxek finantzar merkatuaren %50 baino gehiago zutela, eta gainera banka pribatuari kuota irabazi ziotela. Azkeneko lau urte hauetan irauli egin dute egoera hau, eta banku pribatuek, krisia eta porrot hau sortu duten berberek, merkatu honen kuota ia osoa eskuratu dute, publikoari kenduta.

Gure bertsioa bestelakoa da. LABeko bankarioek beste gidoi bat dugu. “Paradisutik” bota gaituen “jatorrizko bekatuak” ez da gestio publikoa, baizik eta elite pribatuen diruzalekeri eta potere-gose neurribakoa. Elite hauek dira finantzetan erregulazio eza ezarri dutenak, gero inpunitate osoz nahi izan dutena egiteko inolako kontrol barik. Inguru horretan sistema publikoa, zorpetze izugarri batera eraman dute, polítiko ustel batzuen gidaritzapean. Adierazgarria da nola eskumako partiduek gobernatu duten erakunde eta autonomietan kutxa publikoen zuloa handiagoa da. Kasualitate hutsa?.

Espainar estatuko banka pribatuaren egoera ez da batere ona. Banku pribatu ia guztiek galeran eman dituzte azkeneko bi urtetan, eta handienek nazioartean lortutako mozkinetaz hemengo zuloa estaltzea lortu dute. Adierazgarria da ere nola latinoamerikako mozkinak gero ta oparoagoak diren, non eta kontrol publikoa gero ta estuagoa den herrialdeetan.

Eta bertsioa bestelakoa bada, aterabideak ere bestelakoa behar du izan, hau da LABekook pentsatzen duguna. Egoera honetatik irtetzeko ezartzen ari diren neurriak aplikatu beharko zirenen guztiz kontrakoak direla ikusten ari gara eta bide honetatik zulo berean sartuko garela, pobrezia eta desberdintasun gehiagoko jendartea sendotuz. Eta hau ez zaigu batere gustatzen.

Irtenbideak kontrako norabidean doazela ziur gaude, hau da, kontrol gehiago eta partehartze publiko haundiagoa ezarri beharko litzateke finantzetan, estrategikoak diren sektoreetan eta BPGn orokorrean. Eta jakina denez, oinarrizko zerbitzu publiko unibertsal eta duinekin (hezkuntza, osasungintza, pentsioak…). Badakigu ezer ez dela perfektua baina bide bat eta bestearen artean dagoen diferentzia justiziari dagokionez (miseria, ezjakintasuna, basakeria) zalantzarik ez daukagu zein den egin beharreko hautua.
Eta bankako langileok zer egingo dugu? … (jarraituko dugu) ….

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.