2025-05-14
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaHitzaldia eta elkarretaratzea indarkeria sexistaren milaka aurpegi salatzeko

Hitzaldia eta elkarretaratzea indarkeria sexistaren milaka aurpegi salatzeko

LABek emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunaren atarian hitzaldi nazionala eta elkarretaratzea egin du gaur Bilbon. 200 pertsona inguruk parte hartu duen hitzaldian, besteak beste, indarkeria sexista lan mundua, zaintzaren krisia, prekarietatea, enplegu suntsiketa sektore feminizatuetan, pobrezia eta bazterketa soziala eta sexu jazarpena izan dira hizpide.

Hitzaldia LABeko emakume idazkaritzaren eta Bilgune Feministako ordezkarien eskutik etorri da eta tartean indarkeria sexistaren aurpegi ezberdinak erakusten dituen bideoa proiektatu da.

Honekin batera, Azaroaren 25ean hiriburu zein herrietan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu du LAB sindikatuak.

HITZALDIAN PROIEKTATU DEN BIDEOA

 

{module[369]}
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Osasun Mahaiaren ezinak agerian geratzen hasiak dira, eta horrek mahaiko arduradunak metodologia etengabe aldatzera eraman ditu

Gaur publiko-pribatu lan taldean zein zerbitzu-zorrokoan osatutako dokumentuak mahaira ekarriko zituztela adierazi zuten arren, aldebakarrez erabaki dute horien aurkezpena atzeratzea.

Iruñerriko Mankomunitateko SCPSAko enpresa batzordeak iragan asteko istripu larria salatu du

Iruñerriko Mankomunitatearen SCPSAko enpresa batzordeak mobilizazioa egin du enpresa horretan maiatzaren 5ean izandako istripu larria salatzeko.

LAB CEBEKen aurrean mobilizatu da, Bizkaiko arte grafikoen hitzarmenaren negoziazioan blokeoa ezartzen duten enpresak seinalatzeko

LABek uste du sektore honek jauzi are sendoagoa eman behar duela, sendotasun horrek sektore osoaren batasunaren bidez izan behar duela.